Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Euskadi Bangkokeko Turismo Gastronomikoaren Munduko Gailurrean

28 Maiatza 2018

Euskadi eta bere gastronomia protagonista izango dira Bangkoken maiatzaren 30etik ekainaren 1era egingo den Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroan. Euskal erakundeek eta Basque Culinary Centerreko profesionalek hainbat hitzaldi eta mahai-ingurutan hartuko dute parte. Gainera, bertaratutakoek euskal gastronomia dastatu ahal izango dute Rubén Trincado (Mirador de Ulía, 1 Michelin izar), Álvaro Garrido (Restaurante Mina, 1 Michelin izar) eta Ángel Fernández de Retana (Basque Culinary Center) sukaldariek prestatutako afari batean.

Basque Culinary Centerrek Turismoaren Mundu Erakundearekin (TME) batera antolatu du Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa. Ekimen horren helburua da turismo eta gastronomiko adituek esperientziak trukatzea, horrela praktika onak identifikatu eta arloaren profesionalizazioa bultzatzeko. Izan ere, azken urteotan lurralde jakin bateko kultura eta bizimodua ezagutzeko ezinbesteko elementu bihurtu da gastronomia.

Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendari Joxe Mari Aizegaren hitzetan: «Donostian bi edizio arrakastatsu eta Liman (Peru) beste bat egin ondoren, gogo handiz ekin diogu Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa Tailandian antolatzeari, horrela Asiako turismo gastronomikoaren fenomenoari ere ekiteko. Fenomeno hori -dio- helmuga jakin bateko turismoa sustatzeko ia estrategia guztietan erabiltzen da, eta gero eta bisitari gehiago erakartzen ditu helmuga bateko gastronomia dastatu nahiak.»

Foroaren IV. edizioaren gaia teknologia eta tokiko turismoa izango dira. 1.000 parte-hartzaile izango dituela aurreikusi dute, eta honako hau izango da aurtengo edizioaren izenburua: Teknologiaren eta tokiko turismoaren indarra baliatuz inpaktu orokor positiboa lortzeko. Bertan hainbat gai landuko dira, besteak beste: Turismoaren eragile gastronomikoak aro digitalean izenburupeko mahai-ingurua, non Basque Culinary Centerreko Turismo Gastronomikoko masterreko koordinatzaile Amaia López de Herediak parte hartuko duen; Turismo gastronomikoaren eragin ekonomiko eta soziala, Iñaki Gaztelumendirekin eta Turismo Gastronomikoa eta teknologia: produktuen diseinua, marketina eta bezeroekiko harremana Damiá Serranorekin. Azken bi horiek Basque Culinary Centerreko irakasleak dira.

Desarrollado por: GureMedia