Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseilua Gironan batzartuko da 2022ko ekainean

04 Martxoa 2022

Munduko itzal handiko chef garrantzitsuenetako batzuk osatzen dute Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseilua eta aurrez aurre elkartuko dira berriro Gironan eta Costa Brava-n, ekainaren 19tik 21era.

Sektoreak sufritu du baina erresilientzia ere erakutsi du. Azken bi urteetan ez da Nazioarteko Kontseiluaren aurrez aurreko topaketarik egin eta orain, pandemiaren ostean, Basque Culinary Center indarrez itzuliko da gogoetarako erreflexio eta eztabaida piztuko duten jardunaldi batzuekin, sektorearen erronka eta aukerei ikuspegi sortzaile batetik heltzeko.

Nazioarteko gastronomiaren erreferente diren tokietan (Tokio, New York, Lima, Mexiko D.F., Modena eta San Francisco) bilerak egin eta gero, adituek hainbat jardunalditan eta diziplinarteko ikuspegi batetik gastronomia sektorearen jasangarritasuna, biodibertsitatea eta eraldaketa eztabaidatu dituzte. 2022an Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluak urtean behineko hamabigarren bilera toki paregabean egingo du. Izan ere aurten anfitrioia, eskuzabaltasun osoz, Kontseiluaren presidente den Joan Roca izango da Girona-Costa Bravan. Toki horrek gastronomiaren ikuspegi garaikidea uztartzen du lurraldean errotutako proposamen abangoardistekin. Sektoreak une honetan behar dituen etorkizuna eta indar positiboa sinbolizatzen dituen lurraldea da.

Gastronomiaren ekosistemako lehenengo mailako aktoreak egongo dira topaketa horretan, horien artean herrialde‑, nazio‑ eta nazioarteko mailako chef, kazetari eta adituak, eta 3 egunez Gastronomia sektore estrategiko gisa sustatzera bideratutako hausnarketak partekatuko dituzte, bai eta nazioarteko panoramak dituen erronka eta aukerei buruz eztabaidatu ere.

Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak adierazi duen bezala, "Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseilua ondoan izan dugu hasiera-hasieratik. Gogoetak, gomendioak eta ideiak eman dizkigun eragin handiko chef, ameslari eta ekintzaile taldea. Bi urtez ezin izan dugu aurrez aurre elkartu gure urteroko bilerarako. Topaketa honek munduko hainbat herrialdeetara bidaiatu du aurreko urteetan eta aurten Gironan elkartuko gara berriro, Joan Roca Kontseiluko presidentearen eskutik. Munduko hainbat tokitako sukaldariak erakarri, eta elkartu ditugu gastronomiak eskaintzen dituen erronken eta aukeren inguruan beren ekarpenak egitera gonbidatzeko".

Bestalde, Kontseiluko presidente eta topaketaren anfitrioiak adierazi duenez, "Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluko presidente naizen heinean, ohorea eta harro egoteko modukoa da aurten topaketa hau Gironan hartu ahal izatea; hitzordua gogoetarako gune izatea nahi dugu, bizitakoa, eta bizitzea tokatzen ari zaigunaz gogoeta egin eta gastronomiarentzako zer nolako etorkizuna nahi dugun birpentsatzeko. Oso lurralde abegitsua eta gastronomikoa da hau, sektorearekin oso konprometitua, eta, beraz, espero dugu leku ezin hobea izatea bertaratzen direnak eta gonbidatuak eroso senti daitezen eta parte hartzeko gogoz”.

Agencia Catalana de Turismo de la Generalitat de Catalunya eta la Diputació de Girona-ren laguntza eta lankidetza du topaketak, Patronat de Turisme Costa Brava eta Girona Excel·lent-en kalitate zigiluaren bidez.

Desarrollado por: GureMedia