Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Maiatzaren 7an eta 8an egingo da Basque Culinary Centerren HOST batzarra: Jangelako eta zerbitzuko joerak eta berrikuntza

21 Martxoa 2018

Eraldaketa digitalak, belaunaldi-aldaketak, kontsumitzeko era berriak edo talentua kudeatzeak eta hari eusteak eragina dute gastronomian, baita jatetxeetan ere, eta honelako galderak sortzen dituzte: Zeren araberakoa da gaur egun jatetxe baten arrakasta? Ba al dugu loturarik gure bezeroekin, eta ba al dakigu haien beharren berri? Nola moldatu gaitezke sektoreko aldaketetara? Basque Culinary Centerren HOST «Jangelako eta zerbitzuko joerak eta berrikuntza» IV. Batzarra maiatzaren 7 eta 8an egingo da, «Garai berriak jangelarentzat» lelopean. Jangeletako joera berriak eta praktika onenak aztertuko dituzte jangela eta beste diziplina batzuetako profesionalek, jangelaren etorkizuna norantz joan behar den hausnartzeko eta gaur egun indartzen ari diren negozio-eredu berriak ulertzeko.

Basque Culinary Centerren jangela eta zerbitzuaren inguruko prestakuntzaren aldeko apustuaren barruan dago ekitaldia. Prestakuntza horren barruan sartzen dira Espezializazioa Jangelan eta Zerbitzuan ikastaroaren lehen maila eta Jangelako Zuzendaritza, Zerbitzua eta Bezeroaren Arretan Unibertsitate Aditua ikastaroaren lehen maila.

Hitzaldiak eta lantegiak

Batzarrean, jangelako eta beste diziplina batzuetako profesionalek parte hartuko dute, eta beren esperientziak partekatuko dituzte hitzaldietan eta «Buruz buru» izeneko lantegietan. Lantegi horietan, bertaratuek gehien interesatzen zaien gaia aukeratuko dute; hala, hurbilagotik ezagutu ahalko dute jangelaren ikuspegia.

HOST batzarrean, gainera, gastronomiaren sektorean eransteko beste diziplina batzuk ukitu nahi dira, hala nola antropologia. Gai hori Sergio Gil enpresaburu gastronomiko eta antropologoak landuko du, «gastropologia» terminoaren sortzaileak, hain zuzen. Teknologiaren inguruan Ícaro Moyano arituko da, Wink TTDko entzuleen garapenean aditua (enpresa horren helburu nagusia da gaitasun digitala eskuratzeko prozesua azkartzea). Eta Diego Sandovalek, Madrilgo Coque jatetxeko jangela-buruak, espazioak esperientziak sortzeko tresna gisa diseinatzeari buruz jardungo du.

«Buruz buru» lantegietan, taldeen lidergoa, sare sozialen kudeaketa eta belaunaldien arteko bizikidetza landuko dira, besteak beste.

Foroaren bigarren eguna joera berrietan eta esperientzien diseinuan oinarrituko da, eta honako hauek parte hartuko dute: Daniel Willis, Londresko The Clove Club jatetxekoa; Tinuca Maestro, Madrilgo DSTagE jatetxearen zuzendaria; Joserra Calvo, IXO Taldeko jatetxeetako zerbitzu-zuzendaria, eta César Cánovas, sommelierren Wineissocial taldeko zuzendaria, zeinak belaunaldi berrientzako zerbitzu berrien eskaintza aztertuko duen.

Programa eta izena emateko orriak batzarraren webgunean aurkituko dituzu: www.bcchost.com/eu/2018/home

Desarrollado por: GureMedia