Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

EDA Drinks & Wine Campus-ek Drinks Summit 2026 aurkeztu du, edarien munduko paradigma berria ospatzen duen topaketa

31 Martxoa 2026

EDA Drinks & Wine Campusek Drinks Summit topaketaren edizio berri bat egingo du apirilaren 20an eta 21ean, eta aurtengo helburua izango da sektorearen oraina eta etorkizuna ulertzeko kontzeptu gako bat aldarrikatzea: edarien arteko bizikidetza. Bi egunez —lehena Gasteizen eta bigarrena Donostian—,  sektoreko profesionalak, markak, ekoizleak, banatzaileak eta eragileak bilduko ditu ekitaldiak, edaten dugun modua birdefinitzen ari diren joerak aztertzeko.

Drinks Summit 2026 ideia nagusi baten inguruan egituratzen da: berdin dio edari batek alkohola duen ala ez; benetan garrantzitsuena gozagarria izatea da. What Does Drinking Delicious Mean? lelopean, edateari buruzko ikuspegi berritzaile eta zabal bat proposatzen du, edatea jarrera, filosofia eta unibertso likidoaren orainarekin eta etorkizunarekin harremantzeko modu gisa ulertuz.

Bi saioen gai nagusia edarien sektorearen egungo errealitatea izango da, eta unibertso likidoa kontsumitzeko eta ulertzeko modua birdefinitzen ari den printzipio-multzo batean jarriko dute arreta. Merkatuaren dibertsitate gero eta handiagoa aztertuko da; izan ere, merkatu horretan modu naturalean elkartzen dira alkoholdun edariak, alkoholik gabekoak, low, craft, tradizionalak edo disruptiboak, kontsumitzaile gero eta pluralagoen isla gisa. Horretaz gain, arreta berezia jarriko da bikaintasunaren aldeko apustuan  —bikaintasun horren ezinbesteko elementu gisa hartuta kalitatea, xehetasunak eta teknika— eta ikuspegi konektatuan  —edariak pertsonekin, lurraldeekin, kulturarekin eta haien inguruko uneekin lotzeko elementu gisa hartuta— .

Elkarrizketak, gainera, sektorearen dimentsio inklusiboa eta izaera kontzientea hartuko ditu barne. Inklusiboa, hautu guztietara irekia dagoelako eta etiketarik eta iritzirik gabeko kontsumo baterantz egiten duelako aurrera; eta kontzientea, asmoan, erantzukizunean eta irizpidean oinarritutako edateko modu bat sustatzen duelako. Horri gehitu behar zaizkio, batetik, espiritu berritzaile nabarmena, kategoria, formatu eta esperientzia sentsorial berriak sustatzen dituena, eta, bestetik, aldaketarako, lankidetzarako eta merkatuaren bilakaerarako jarrera irekia. Azkenik, ikuspegi bateratu bat izatearen garrantzia nabarmenduko da; horren arabera, edariak pertsonak konektatzen dituen hizkuntza komun gisa jokatzen du, eta erabat jasangarria da, sektorearen inpaktuarekin, prozesu arduratsuekin eta etorkizunarekin konprometituta baitago.

Horretarako, sektoreko nazioarteko profesional ezagunek hartuko dute parte topaketan, eta eztabaida aberasten eta unibertso likidoaren etorkizunari buruzko begirada zabaltzen lagunduko dute.

 

Gasteiz: ongizatea, errendimendua eta berrikuntza ardatz dituen esperientziazko jardunaldia

Apirilaren 20an, Drinks Summit Gasteizko Círculo Vitorianora iritsiko da, izaera nagusiki esperientziala izango duen jardunaldi batekin. Programak sektoreko espezialistek, nutrizioan adituek eta edari funtzionalen markek eskainitako tailerrak eta gidatutako dastaketak jasoko ditu. Parte-hartzaileen artean izango dira, besteak beste, Alejandro Acosta (Muri Drinks, Kopenhage), Kristell Monot (Mugaritz, Errenteria), Guadalupe Monserrat (GOe Tech Center, Donostia-San Sebastián), Itziar Insausti (Doniene Gorrondona, Bakio), Chiara Zanvettor (Refeel - Madril), baita Ama Brewery (Irun) eta Komvida (Fregenal de la Sierra) proiektuetako ordezkariak ere.

Jardunaldiaren helburua destilatuen eta edari berrien oraina eta etorkizuna aztertzea izango da, tailer praktikoen, NoLo kategoriako Tes PetNat dastaketa baten eta edarien berrien sorkuntzari buruzko ikuspegi zientifiko baten bidez. Esperientzia honek teoria eta praktika uztartzen ditu ideia beraren inguruan: modu gozoan edatea kontzienteki, informatuta eta komunitatean edatea ere bada.

Donostia: edarien etorkizuna bizikidetzatik idazten da

Apirilaren 21ean, Basque Culinary Centerreko auditorioan Drinks Summit-en bigarren jardunaldia egingo da, honako ardatz honetan zentratuta: “The Future of Drinks Is Coexistence”. Hitzorduaren helburua kategorien arteko bizikidetza —alkoholdunak, alkoholik gabeak, funtzionalak, tradizionalak edo gorabidean daudenak— sektoreko mapa berri bat marrazten ari dela erakustea izango da.

Jardunaldiak NoLo edarietan eta spirits-etan jarriko du arreta, kontsumo-modu berrietara irekia dagoen begirada garaikide eta berritzaile batetik. Aztertuko da ere nola eraldatzen hari diren berritzailetasuna, tektika eta kultura likidoa eredu inklusiboago, esperientzialago eta jasangarriagoetara. 

Han izango nazioartean eredu diren hainbat hizlari, hala nola Lars Williams eta Rodrigo Nincao (Empirical – New York), Jogile Bulavaite (Alchemist – Kopenhague), Tomás Ucha (DiverXO – Madril), Mónica Berg (Tayer + Elementary – Londres), Mario Villalón (Angelita – Madril), François Monti (50 Best Bars-en Espainia eta Portugalerako burua) eta Elvira Aldaz (sakean eta shochuan espezializatutako kazetari eta  dibulgatzailea).

Apirilaren 20rako zein 21erako izen-emateak zabalik daude dagoeneko, eta bereizita egin behar dira. Bi egunetarako plazak mugatuak dira, eta eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera esleituko dira. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren babes instituzionala du, baita Mahou San Miguelen babesletza ere.

 

 

Desarrollado por: GureMedia