Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Hamabi sukaldarik prestatuko dituzte Donostia Zinemaldian gastronomia eta zinema uztartzen dituen «Culinary Zinema» saileko zazpi afariak

30 Abuztua 2018

Zinema eta gastronomia lotzen dituen Donostia Zinemaldiaren Culinary Zinemaren zortzigarren edizioa irailaren 22tik 28ra bitartean egingo da aurten; barnean hartuko ditu Argentina, Espainia, Frantzia, Hego Korea, Japonia, Kanada eta Singapurreko gastronomiarekin lotutako istorioak eta Espainiako zein nazioarteko hamabi sukaldarik eskainiko dituzten zazpi afari, kontatutako istorioetan oinarrituta.

Culinary Zinema sail ofiziala elkarrekin antolatzen dute Donostia Zinemaldiak eta Basque Culinary Centerrek, Berlingo zinema-jaialdiaren laguntzarekin. Afariak filmetako narrazioekin lotuta daude, eta bertan protagonista izango dira familiako jatetxeak, artearen eta gastronomiaren arteko uztarketa eta oliba-olioaren kultura, eta zenbait gairen inguruko istorioak kontatuko dituzte, hala nola, sukaldaritzako genero-ikuspegia, jatorriaren bilaketa edo ekintzailetza.

Emanaldi eta afarietara joateko baterako sarrerak Zinemaldiaren webgunean edo Kutxabanken bitartez eros daitezke 70 euroren truke, irailaren 3tik aurrera (astelehena). Filmetara bakarrik joateko sarrerak irailaren 16an jarriko dira salgai, 7,90 eurotan.

Desarrollado por: GureMedia