Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

«Gastroekintzaileak» bilduko ditu Culinary Action! ekimenak maiatzaren 28an, Alacanten, eta beren arrakasta-kasuak erakutsiko dituzte bertan

16 Maiatza 2018

Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko tailerrak Alacantera iritsiko dira 2018ko maiatzaren 28an (astelehena). Profesionalentzako tailer honen helburua da, sukaldari eta ostalari ekintzaileen arrakasta-kasuetatik abiatuta, eztabaida sustatzea. Kasu horiek beren protagonistek azaldu eta eztabaidatuko dituzte: alde batetik, chefek, beren negozioen buru eta/edo kudeatzaile direnez, enpresaburu-rola hartzen baitute; eta, bestetik, ostalaritza-sektorean kudeaketari eta berrikuntzari lotuta dauden beste profesional batzuek. Basque Culinary Centerrek, Alacanteko Udalak eta Gastroeconomy-k antolatu dute tailerra, eta HEINEKEN da babeslea.

Jardunaldi honi esker, Alacant bilakatuko da Culinary Action! tailerren programazioaren 2018ko bigarren helmuga (Madril izan zen lehena). Hitzorduan, mahai-inguruak eta hitzaldiak emango dituzte Alacanteko sukaldaritza-sektoreko 12 ekintzaile eta profesionalek, bai hiriburukoek bai probintziakoek (sukaldariak, ostalaritzako enpresaburuak eta kudeatzaileak). Honako hauek hartuko dute parte, besteak beste: María José San Román, Diego Coquillat, Fernando Pérez Arellano eta Susi Díaz.

Hasten ari diren edo beren negozioak prestatu nahi dituzten gastronomia-sektoreko profesionalei zuzenduta dago tailerra, eta haren helburua da, tokiko sukaldari-enpresaburuen esperientziatik abiatuta, eztabaida tokiko ostalaritzaren sektorearentzako erabilgarri izatea. Hau da, ekintzaileen kasuei buruzko hitzordu bat da, negozio-ereduen, kudeaketa-estiloen eta merkatuko joeren inguruko eztabaida eta hartu-emana sortzeko asmoarekin.

Desarrollado por: GureMedia