Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Abian dira gastronomiaren eraldaketa digitalerako LABe – Digital Gastronomy Lab izeneko berrikuntza-laborategiaren obrak

22 Otsaila 2019

Hasi dira gastronomiaren eraldaketa digitalerako LABe – Digital Gastronomy Lab berrikuntza-laborategiaren obrak. Guztira, 1.400 metro koadroko azalera izango du, eta Tabakalerako Prisman egongo da, Donostiako kultura garaikidearen zentroan.

Uda hasieran irekiko da, aurreikuspenen arabera, LABe – Digital Gastronomy Lab, kontzeptu, produktu, zerbitzu eta esperientzia berriak elkarrekin sortu, aztertu, probatu eta baliozkotzeko gune bat, osagai teknologiko eta digitalekin, gastronomiaren eta jatetxeen sektorearekin zuzendutakoa. Basque Culinary Centerrek kudeatuko duen berrikuntza irekiko laborategi bizi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren lankidetzarekin sustatutako Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan kokatzen da.

Instalazioetara eginiko bisita batean, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak LABe – Digital Gastronomy Laben egoitza izango den espazioaren banaketa azaldu du: «Espazioaren proposamen arkitektonikoa geometria oso argien erabileran oinarrituko da. Bere bi solairuetan instalatuko dira startupak eta industria uztartuko dituen co-workingeko espazio bat; garapen gastronomiko berriak, produktu berriak, zerbitzuak eta esperientziak prototipatzeko ikerketa-laborategi bat; mini-anfiteatro bat; bilera-gelak; sukaldeak; 360º-ko esperimentazio-areto bat, gastronomian murgiltzeko esperientziak eskaintzeko; eta publikoari irekitako jatetxe-espazio bat, startupek konponbide teknologikoak ingurune erreal batean probatu ahal izan ditzaten», adierazi du Aizegak.

Azpiegitura hau Montegui Construcciones, Foraster arquitectos, Boslan eta DOT enpresek diseinatu dute, eta haren xedea da ekarpen aktiboa egitea gastronomiaren balio-katearen etorkizuneko diseinuari, sektorearen trantsizio digitala katalizatuta. LABek ekosistema gastronomikoa osatzen duten eragile guztien gaitasunak indartu nahi ditu: enpresa espezializatuak, ostalaritzaren sektorea, elikagaien eraldaketan eta banaketan diharduten konpainia berritzaileak eta I+B+G-aren esparruko eragileak. Aldi berean, gastronomiaren eraldaketa digitalean espezializatutako laborategia izan nahi du, nazioarteko erreferentzia bat.

Desarrollado por: GureMedia