Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BASQUE CULINARY CENTERREN NAZIOARTEKO KONTSEILUA PERURA ITZULIKO DA EKAINEAN

22 Maiatza 2024

Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseilua, munduko aitortzarik handieneko chefetako batzuek osatua, berriz bilduko da Perun, T’impuy ekitaldi irekian, gastronomiaren irismena goraipatzeko, sakontzeko eta eztabaidatzeko. Ekainaren 19an izango da, Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifikalaren (PUCP) NOS auditorioan.

 

Topaketa berezi horretan eztabaida zabala sustatuko da kozinatzen nahiz jaten dugunari buruz, bai eta horren inguruan biraka dabilen guztiaren gaineko inpaktuari buruz ere. Gastón Acurio eta Pía León anfitrioiekin batera, Nazioarteko Kontseiluak azpimarratuko du azken hamarkadetan Peruk gastronomiaren hedapenean bete duen zeregina —talentuen, tradizioen eta ideia eraldatzaileen sehaska gisa—. Gainera, Liman —sektoreko profesionalek gehien maite dituzten hirietako bat— , gaur egungo elikaduraren eskaeren aurreko ikuspegi eguneratuak ereingo dituzte.

 

 

2024, PERURA ITZULTZEA


Peruren zeregina berezia izan da nazioarteko gastronomiak azken hamarkadetan izan duen hedapenean; izan ere, sukaldaritzari lotutako ikuspegien topaleku izan da, bai eta eztabaidarako eta azterketarako gune ere. Lehen mailako talentuen sorlekua da, eta, bertan, borborka aritu dira Basque Culinary Centerren 2011an egin zen Nazioarteko Kontseiluaren lehenengo bileran islatutako kezkak eta proposamenak. Bilera hartan, “Etorkizuneko sukaldarientzako gutuna” idatzi zen, zeina Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluaren sortzaileek sinatu baitzuten eta mundu osoan zabaldu baitzen —besteak beste, orduko sukaldari onenetako batzuek osatzen dute Kontseilua: Gastón Acurio, Massimo Bottura, René Redzepi, Alex Atala, Ferran Adrià eta Dan Barber— . Ordutik, lorpen ugari egin dira eta asko ikasi da.

 

Gaur egun, belaunaldi berriek dakartzaten kezkekin lotuta, eta ulertuta sektore gastronomikoak sortzen duen hazkundea egunetik egunera handiagoa dela, erronkak desberdinak direla, garai berriak abiadura bizian mugitzen direla eta beharrak eta entzuleak eboluzionatzen ari direla, Basque Culinary Centerren egungo Nazioarteko Kontseiluko kideak Perura joango dira, horri guztiari eta askoz gehiagori buruz hausnartzera. Bertan izango dira Joan Roca (Espainia), Dominique Crenn (Frantzia/AEB), Yoshihiro Narisawa (Japonia), Manu Buffara (Brasil), Elena Reygadas (Mexiko), Trine Hahnemann (Danimarka), Thitid Tassanakajohn (Thailandia), Narda Lepes (Argentina), eta Josh Niland (Australia), horietako asko, lehen aldiz gastronomiaren inguruan jarduteko herrialdean.

 

Goi mailako topaketaren anfitrioiak Gastón Acurio (Acurio restaurantes eta PUCA) eta Pia León (Kjolle) izango dira. Peruko gastronomiaren bi ordezkari horiek herrialdeko biodibertsitate handia erakusten dute sukaldaritzaren bidez, eta Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluko kide dira.

 

Abiapuntutzat miresmena eta gastronomia garatzen lagunduko duten elkartrukeak sustatzeko gogoa hartuta, aurtengo bileran Lima eta Cusco hiriak bisitatuko ditu Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluak, ezagutza ongarritzeko, eztabaidak ereiteko eta etorkizuneko apustu partekatuen uzta biltzeko. Topaketa honek —gastronomiari lotutako jaki-gordailu, tradizio, ikuspegi eta eraldaketak atzeko planoan dituelarik— zenbait jarduera garatuko ditu hiru egunetan zehar: Kontseilua bilduko da, Basque Culinary World Prize 2024ren irabazlea aukeratuko da eta “Etorkizuneko sukaldarientzako gutuna” eguneratuko da.

 

Ekitaldia amaitzeko, dagoeneko beteta dagoen jardunaldi ireki batean hartuko dute parte Konseiluko kideek ekainaren 19an, Liman, PUCPko NOS auditorioan. Ekitaldiaren izena T´impuy da (kitxuako hitz horrek irakite edo eferbeszentzia kontzeptuari egiten dio erreferentzia). Izan ere, sukaldari haiek 2011n egin zituzten hausnarketak birpentsatzeko gune izango da. Hala, sektorearen etorkizunari aurre egiteko, gastronomiaren nonahikotasuna azpimarratuko da, eta egungo eskaerekiko lotura egingo da, solasaldi eta mahai-inguruen bidez. Era berean, herrialdeko hainbat sukaldari eta adituk parte hartuko dute, besteak beste, Alan Larrea, Arlette Eulert, Anthony Vásquez, Karin Abensur, Coco Tomita, Ysabel Calderon, Hernán Hancco, Jackeline Dianderas, Jorge Cañari, Mónica Huerta, Elia García, Malena Martínez, Tomás Matsufuji, Ana Rivero (Chile), Francesca Ferreyros, Renzo Miñán, Mayra Flores edo Ricardo Goachet, Karissa Becerra-ren (PUPC-eko Gastronomia Programaren arduraduna) moderazioarekin.  

 

 

“Plazer hutsa da hamahiru urteren ondoren Perura itzultzea, guretzat hain garrantzitsua izan zen 2011ko bilera hura egin eta gero. Aldi hartan, historiko bihurtu den gogoeta bat onartu genuen: “Etorkizuneko sukaldarientzako gutuna”. Peru munduko gastronomiaren erreferente bat da, kultura aberatsa du, biodibertsitatez betetako elikagai-iturriak ditu eta aparteko potentziala; izan ere, talentu-harrobi izugarria eta gizartea eraldatzeko proiektu ugari ditu. Benetan pozten gaitu itzuli izanak, Pia León eta Gastón Acurio anfitrioiak lagun ditugula, eta, beste behin, nazioarteko panorama gastronomikoan ekarpena egitea espero dugu”, dio Joan Roca Nazioarteko Kontseiluko lehendakariak.

 

Bestalde, hitzordu honen anfitrioiak, Pía Leonek, honako hau adierazi du: “Hunkituta gaude chef-talde hautatu honi Perun ongietorria emateaz. Topaketa honek elkarlanerako aukera paregabea eskainiko digu, bai eta gure sektorearen barruan zer egiten ari den eta nola ulertzekoa ere. Hitzordu honetan, zenbait jarduera izango dira Liman eta Cuscon, eta gure ekintzen zergatiari buruzko elkarrizketa sakonagoak eta ondorio garrantzitsuak eragingo ditu. Espero dut bertaratzen diren guztiek, oroitzapen ukigarriak ez ezik, esperientzia eta gogoeta aberasgarriak ere eramango dituztela berekin, beren buru eta arimetan iraungo dutenak; horrela izan behar baitu beti”.

 

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak adierazi duenez, "Gastronomia kultura-, ekonomia-, gizarte-, ingurumen- eta politika-inplikazioak dituen fenomenoa denez, hori lantzen dugun modua —konpromiso- eta erantzukizun-zentzu errotu batekin— estu lotua dago sektore horrek baratzeko ekoizpenetik hasi eta mahaira iritsi arte lortzen duen inpaktuarekin. Gogoeta-multzo zabal hori bereziki garatu da Perun, eta bultzada nabarmena eman zaio. Horri esker, hedatu egin da sukaldaritzaren borroka-eremua, zeina etengabeko bilakaeran baitago”, azaldu du Joxe Mari Aizeaga Basque Culinary Centerreko zuzendariak.  

 

 

EGITARAUA

 

T’IMPERY KONGRESUA

 

I. BLOKEA

9:00-etatik 9:30-ra Ongi etorria

9.30-etatik 10.00-ra irabazlearen iragarpena Basque Culinary World Prize

10.00-etatik 10.30-ra Mahai-ingurua: Zertarako formatu?

10.30-etatik 11.00-ra Hitzaldia: Arrain Harategia, sudurretik buztanera

11.00-etatik 11.30-ra Panela: Itsasoan

11.30-etik 12.00-ra  Panela: Erlauntza bera

12:00-etatik 12:30-ra Mahai-ingurua: Esan eta egin, inspiratzen duten kasuak

12.30-etik 13.00-ra Mahai-ingurua: Peru barrutik kanpora

 

LUNCH-A

 

II. MULTZOA

14:30-14:50 Hitzaldia: Sukaldari gisa pentsatu

14:50-etik 15:20-era: Hainbat talentu

15:20-etik 15:50-era: Tradizioak mugimenduan

15:50-etik 16:20-ra Mahai-ingurua: Lidergoa eta etorkizunari buruzko ikuspegia

16:20-etik 16:50-era: Gazte sukaldaritza

16:50-etik 17:10-era Hitzaldia: Bioaniztasunari buruzko elkarrizketa

17:10-etik 17:30-era: “Pasión que late”

17:30-18:00 Karta etorkizuneko sukaldariei

 

HAMALAUGARREN GASTRONOMIA-TOPAKETA

2024an, Basque Culinary Centerrek Nazioarteko Kontseiluaren hamalaugarren urteko bilera egingo du testuinguru aparteko batean. Hala, jarraipena emango zaie aurretik hamahiru urtetan New Yorken, Liman, Mexiko Hirian, Modenan, San Frantziskon, Gironan, Tokion eta erreferentziazko beste jomuga gastronomiko batzuetan eginiko bilerei eta ekitaldiei; jardunaldi horietan, jasangarritasuna, biodibertsitatea, talentua eta gastronomia-sektorearen eraldaketa izan dira hizpide, diziplinarteko ikuspegi batetik.

Halaber, Basque Culinary World Prizeko epaimahaiaren beste bilera bat ere izango da ekitaldian, eta, beraz, sari horren bederatzigarren edizioaren irabazlea hautatuko da. Sari horrek gastronomiak duen eraldatzeko indarraren aldeko apustua egiten jarraitzen du, sukaldetik inpaktu sozialak eragiten dituzten sukaldarien istorio inspiratzaileen bidez. Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek sortutako saria den hori “Gastronomiaren Nobel saritzat” dute hedabideek, eta nazioarteko ospe handiko akademiko eta adituen laguntza du. 
 

Basque Culinary Centerrek antolatu du ekitaldia, Gastón Acurio (Acurio Restaurantes eta PUCA) eta Pía León (Kjolle eta MIL) anfitrioien laguntzarekin, Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifikalaren (PUCP) babes instituzionalarekin —bazkide akademikoa—, eta honako hauen sostenguarekin: Hotel Belmond, Explora, Filo, LATAM, Turibus eta BEevents.

 

Programa, laguntza eta edukien inguruko informazioa  https://peru2024.bculinary.com/ webgunean eguneratuko da, eta parte hartzen duten erakundeen sare sozialetan jakinaraziko dira berriak.

 

Ekitaldia aurkezteko irudiak eta bideoak HEMEN daude.

 

 

Pia Leóni buruz

Pia Leónek sendotua du egungo Latinoamerikako gastronomiaren ikuspegirik pertsonal eta sortzaileenetako bat. Haren proposamenak aukera ematen du haren lurraldearen aniztasun eta aberastasun kultural zabala ezagutzeko. Lehenengo urratsak Central jatetxearen jabe gisa egin zituen. Jatetxe hori mundu osoko hoberena izan zen 'The World's 50 Best Restaurants' zerrendaren 2023ko edizioan, eta Latinoamerikako 50 jatetxerik onenen zerrendako lehena izan zen zenbait urtetan. Duela 6 urte, Píak proiektu propioa abiatu zuen Kjollerekin, eta 2021ean Munduko Emakumezko Chef Onenaren saria jaso zuen. Kjollek sendotu egin du Píak Peruko kultura eta biodibertsitatea nabarmentzeko eta zaintzeko duen asmoa. 2019an, Latinoamerikako 50 jatetxe onenen zerrendan sartu zen, 21. postuan, eta Sarrera Berri Handienaren saria irabazi zuen. Hortik aurrera, igoera nabarmena izan zuen; gaur egun Kjolle 7. postuan dago Latinoamerikan eta 28. postuan munduan, bakoitzari dagokion rankingaren arabera.

 

Gastón Acuriori buruz

Peruko sukaldaritzaren ikono bat da, eta ekintzaile arrakastatsua. Formatu ugaritako apustu gastronomikoak dauzka mundu osoan zabalduta. Astrid & Gastón jatetxe entzutetsuaren jabea da Acurio. Sutsuki sinesten du sukaldaritzak gizarte-aldaketarako tresna gisa duen ahalmenean. Bere herria munduan zehar ezagutarazteko egin dituen ahaleginak direla eta, oso ezaguna da, eta mugarik gabeko interesa piztu du cebicheaz besteko hango sukaldaritzan. Pachacútec proiektuaren sustatzailea da. Haren bidez, sukaldaritzan prestatzen ditu dozenaka gazte. Gainera, kausa kulturalak, sozialak, ingurumenekoak eta abar bultzatzen ditu. Liburu ugari ere idatzi ditu, hala nola Perú: Gastronomía —sukaldaritza perutarrari buruzko liburua, etxeko sukaldaritzako 500 errezeta tradizional biltzen dituena—, Cebiche Power eta Recontra ¡Bravazo!. Gainera, Gastón izan zen Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluaren sortzaileetako bat eta haren lehenengo bileraren anfitrioia, Liman 2011n, non aipatutako “Etorkizuneko sukaldarientzako gutuna” ekimenean parte hartu baitzuen. 

 

BASQUE CULINARY CENTERREN NAZIOARTEKO KONTSEILUA

Funtsezko erakundea da Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseilua, gaur egungo sukaldari garrantzitsuenetako batzuek osatua. Haren ardura da Basque Culinary Centerren lan estrategikoetarako aholkuak ematea; ahaleginak bideratzea; aukerak identifikatzen laguntzea; eta gastronomiari aurrera egiten lagunduko dioten eztabaida- eta ekintza-esparruak irekitzea. Haren kideen kezkak eta ikuspegiak munduko alde ugaritan lantzen direnen antzekoak dira.

 

Laguntzaileen artean maila handiko pertsonen parte-hartzeak dakarren zorteaz jabetuta, Basque Culinary Centerren asmoa da loturak sendotzea elkarrekiko aliantza biderkatzaileak sortzeko. Hori lortzeko, kideak gastronomiarako esanguratsuak diren lekuetan urtean behin biltzeko asmoa du. 

 

Honako hauek izan ziren fundatzaileak: Ferran Adrià (Espainia), Joan Roca (Espainia), Gastón Acurio (Peru), Massimo Bottura (Italia), Michel Bras (Frantzia), René Redzepi (Danimarka), Heston Blumenthal (Erresuma Batua), Alex Atala (Brasil), Dan Barber (AEB) eta Yukio Hattori (Japonia). Denboran zehar, honako hauek gehitu zaizkie: Enrique Olvera (Mexiko), Mauro Colagreco (Argentina/Frantzia), Manu Buffara (Brasil), Yoshihiro Narisawa (Japonia), Trine Hahnemann (Danimarka), Dominique Crenn (Frantzia/AEB), Pia León (Peru), Josh Niland (Australia), Narda Lepes (Argentina), Elena Reigadas (Mexiko) eta Ton Tassanakajohn (Thailandia).

 

 

OHARRAK:

 

LATAM Peruk, ekimen honen aliatu estrategikoak, 25 urte bete ditu herrialdean hegaldiak egiten, eta, gastronomia nazionala zabaltzeko konpromisoaren barruan, "Garraiatzen gaituzten zaporeak" abiatu du hegazkin barruko zerbitzuan. Ekimen horren helburua da Peruko zaporeak sustatzea, Peruko sukaldaritzako talentu femeninoak sortutako plater baten bidez, zeina Limatik ateratzen diren 7 ordu baino gehiagoko nazioarteko hegaldietan zerbitzatzen baita, Premium Business eta Economy kabinetan.

Desarrollado por: GureMedia