Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek eskerrak eman nahi dizkie osasungintzako langileei, 1.000 menu eskainiz

27 Maiatza 2020

Azken hilabeteotan osasungintzako langileek egin duten ahalegin handiaren jakitun, Basque Culinary Centerreko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu COVID-19aren aurka borrokan aritu diren osasungintzako profesionalei, egindako lan handiagatik. Horretarako, hobekien egiten duguna eskaini nahi diegu: gure sukaldaritza. Irailean, 1.000 bazkari eskainiko dizkiegu osasungintzako langileei, doan, Basque Culinary Centerren.

Gure ikasleentzat oso berezia izango da ikasgeletara itzultzea, eta gure areto eta sukaldeetatik osasungintzako langileen jarduna txalotuz hasteak ahaztezin bihurtuko du itzulera hori.

Guztira, Basque Culinary Centerrek 1.000 menu eskainiko ditu, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko 2. eta 3. mailako ikasleek eginak. Menuak irailaren 3tik 25era eskainiko dira, fakultateko gune gastronomikoetan. Ekimen hori ikasleen prestakuntza‑programaren parte izango da. Aukera ezin hobea da aretoan eta sukaldean ikasi duten guztia benetako bezeroen aurrean praktikan jartzeko eta, aldi berean, bezero horiek azken hilabete hauetan egin duten lan handia eskertzeko.

Bazkariak astelehenetik ostiralera eskainiko dira, 13:15etik 14:15era, eta ekainaren 1etik aurrera egin ahalko dira erreserbak, Basque Culinary Centerren webgunearen bidez, Jatetxe-zerbitzua atalean. Erreserban, izena, postua, unitatea eta lantokia adierazi behar dira. Erreserbak banaka edo taldeka egin daitezke, eta lankideak ere sartu ahal izango dira bertan. Interesa duten osasungintzako langileek bi menu izango dituzte aukeran: dastaketa-menua, graduko 2. mailako ikasleek egina; hiru snack, hiru tapa, arrain-plater bat, haragi-plater bat, postre aurrekoa, postrea eta petit fours izenekoak izango ditu. 3. graduko ikasleek egindako menuak, berriz, gosegarriak, hasierako platera, arraina, haragia eta postrea izango ditu.

 

Basque Culinary Centerren, gure ikasleen prestakuntza online-eredura egokitu dugu; aurrez aurreko prestakuntza-tailerrak irailean hasiko dira. Eta inoiz baino ilusio eta maitasun handiagoarekin egin nahi dugu hori, gu geu eta gizarte osoa zaindu duten osasungintzako langileei nolabait eskerrak emanez.

 

Bizi dugun egoera konplexua eta aurrekaririk gabea da, mundu osoan; Basque Culinary Center errealitate horren jakitun da, baita krisi-garaietan bete behar dugun rolaren jakitun ere. Gure fakultateak eta gastronomiako zentro teknologikoak pertsonen espiritu ekintzailean, berrikuntzan, pasioan, bikaintasunean eta konpromisoan oinarritu du bere garapena.

Nazio-irismena duen ekimen hau ezinezkoa litzateke honako marka prestigiotsu hauen laguntzarik gabe, besteak beste: Eroski, COVAP,  Martiko, Mahou-San Miguel, Bacalao Giraldo, Bodegas Valdemar, Insalus eta Cafés Baqué.

Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko: https://bit.ly/1000GraciasSanitarios edo comunicacion@bculinary.com.

Desarrollado por: GureMedia