Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Aquanariak eta Basque Culinary Centerrek akordio bat itxi dute, berrikuntza eta prestakuntza ardatz dituena

04 Otsaila 2021

Basque Culinary Centerrek eta Aquanariak 4 urteko lankidetzahitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, berrikuntzaproiektu estrategikoak garatu nahi dituzte analisi sentsorialaren arloan, bai eta Gastronomia Zientzien Fakultateko ikasleen prestakuntzan lagundu ere. Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak eta Eva Vázquez Aquanariako kontseilari ordezkariak sinatu dute hitzarmena.

Aquanaria Espainiako itsas akuikulturaren sektoreko enpresa aitzindari bat da, eta bere jarduna lupia handiak haztean datza. Haztegia Kanarietan dago, itsas biodibertsitatearen paradisuan eta baldintza gastronomiko bikainak dituen produktu bat lortzeko tokirik onenean.

Hitzarmen hau izenpetuta, Aquanariak bere produktua zabaldu nahi du estatu mailako eta nazioarteko bere jatetxejabe bazkideen artean. Basque Culinary Centerrek, bere aldetik, balio berberak –berrikuntza eta jasangarritasuna– dituen enpresa erreferente bat izango du bere kolaboratzaileenartean.

Baterako proiektuak

Datorren urtean, Aquanariak eta Basque Culinary Centerrek elkarrekin egingo dute lan, graduko ikasleei berrikuntza eta prestakuntzaproiektuak eskaintzeko.Berrikuntzaproiektuak BCC Innovation zentro teknologikoaren bitartez kudeatuko dira, eta analisi sentsorialari buruzko prestakuntza eta aholkularitza barne hartuko dituzte.

Proiektuek helburu dute, alde batetik, produktua sakonki ezagutzea, eta, bestetik, ikasleak arlo horretan trebatzea. Horrez gain, sukaldaritzaren ikuspegitik Atlantikoko lupia aztertzen eta nabarmentzen duten proiektuak gauzatuko dituzte, bezeroei, kolaboratzaileei,kontsumitzaileei, gastronomiaelkarteei edo ziurtagiriemaile teknikoei konpainiak lupiaren hazkuntzaren eta prestatzeko eraren inguruan dituen ezagutzak helarazteko eta horretan trebatzeko.

Jasangarritasunari buruzko prestakuntza izango da Basque Culinary Centerren eta Aquanariaren arteko hitzarmenaren beste ardatz nagusi bat. Enpresa kanariarrak aktiboki parte hartuko du Gastronomia Zientzien Fakultateko ikasleen prestakuntzan,akuikultura jasangarriari buruzko eskola magistralak emango baititu.


Gainera, Aquanariak etorkizuneko sukaldarien hezkuntzarekin eta prestakuntzarekin duen konpromisoa agerian jartzeko asmoz, «Aquanaria erronka» abiaraziko dute. Erronka horrekin, Basque Culinary Centerreko ikasleek lupia protagonista izango duten platerak aurkezteko aukera izango dute. Lehiaketa gastronomiko horren irabazleak ikasketabeka bat jasoko du.


Azkenik, bi erakundeen lankidetza harago doa; izan ere, Aquanariak Basque Culinary Centerrek antolatzen dituen jasangarritasunari buruzko jardunaldiak babestuko ditu.

Desarrollado por: GureMedia