Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

AINTZATESPEN HUNKIGARRIA PEDRO SUBIJANARI

12 Abendua 2025


 

Gaur, abenduak 11, Basque Culinary Centerrek Pedro Subijanaren omenezko afaria ospatu du, gure gastronomiako sukaldari garrantzitsuenetariko batzuk bilduko dituen topaketa berezi batean. Bertan euskadiko gastronomia eta elikadura sektoreko profesionalak izan dira ere.

 

Ospakizunak Pedro Subijanaren sentsibilitatea, begirada eta legatua balioan jarri ditu. Izan ere, Subijanak mende erdia baino gehiago egin du Akelarren, eta estilo paregabea definitu du, euskal gastronomiaren bilakaera eta nazioarteko proiekzioa modu erabakigarrian markatu baititu. Sormenez, berrikuntzaz eta maisutasunez betetako 50 urte hauei omenaldia egin zaie, eta Euskal Sukaldaritza Berriak partekatutako bide honetan izan duen funtsezko zeregina ere aitortu da.

 

Afaria Mahaia Kolektiboko sukaldari batzuek prestatu dute —Aitor Arregi (Elkano),  Igor Arregi y Lidia Olaizola (Kaia), Pili Manterola (Iribar), Dani López (Kokotxa), Roberto Ruiz (Hika), Juan Carlos Caro (Zelai Txiki), Jon Ayala y Arantxa Ayala (Laia), Enrique Fleischmann (Txoko), Íñigo Lavado y María Lavado ( Itzuli), Gorka Txapartegi (Alameda), Javi Rivero y Gorka Rico (Ama), y Aizpea Oihaneder (El señor de los Bosques)  —beraien lantalde eta Basqeu Culinary Centerreko lantalde eta ikasleekin batera. Guztiek batera, talentua, errespetua eta esker ona elkartu dituzte, horretarako bereziki sortutako menu batean.

 

Euskal sukaldaritzaren bilakaera izan du inspirazio-iturri otorduak, eta haren historian eta nortasunean barrena ibili diren elaborazioak bildu ditu. Lau euskal saltsa enblematikoei eskainitako gune bat ere izan du —pilpilpilarena, bizkaitarrarena, saltsa berdearena eta txibia-tintarena—, lurraldeko gastronomiaren oinarriak omentzeko. Gainera, proposamenak hurbileko eta kalitate goreneko produktuan jarri du arreta, Eusko Labelarekin ziurtatutako osagaiekin eta Basque Wine ardo-aukeraketa zainduarekin, sukaldaritzaren, lurraldearen eta jasangarritasunaren arteko lotura indartuz.

 

Julen Telleria aurkezleak gidatu du ekitaldia, eta emozio handiko giroan egin da, une bereziki sinbolikoekin, hala nola Donostiako orfeoiaren emanaldia eta chefaren omenezko aurresku baten interpretazioa. Horrez gain, gastronomia arloko hainbat pertsona ospetsuren hitzekin aberastu da gaua, eta Pedro Subijanaren ibilbide profesionala ez ezik, haren pertsona, eskuzabaltasuna eta sukaldari belaunaldi batzuen erreferente eta maisu gisa izan duen rola ere aitortu nahi izan dute.

 

Pedro Subijana: “Inoiz ez nuen imajinatu halako ibilbide bat izatera iritsiko nintzenik. Izan naizen eta egin dudan guztia lur honekiko maitasunetik, produktuarekiko errespetutik eta talde handiekin partekatutako lanetik sortu da. Hainbeste urteren ondoren zerbait eramaten badut, sukaldea, oroz gain, besteak zoriontsu egiteko modu bat izaten jarraitzen duenaren ziurtasuna da. Hainbeste miresten ditudan sukaldarien aldetik aitormen hau jasotzea ohore bat da”.

 

Ekimena Mantalak antolatu du, Basque Culinary Centerrek eta Hazi Fundazioak bultzatutako euskal gastronomia sustatzea eta garatzea helburu duen ekimena, hainbat eragile publiko eta pribaturekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren babesa izan du, eta Raúl Pérez Iratxeta kontseilari-ordea eta Raimundo Ruiz de Escudero HAZIko zuzendaria bezalako erakundeetako ordezkariek ere parte hartu dute.

 

Desarrollado por: GureMedia