PRESTA ZAITEZ GARAGARDOGINTZAREN SEKTOREA LIDERATZEKO
LEHEN EDIZIOAREN HASIERA: 2027KO IRAILA
Eman izena hemen - 2027ko irailaren 1era arte edo plaza guztiak bete arte.
GARAGARDOGINTZAREN SEKTOREAREN BILAKAERA BULTZATZEKO MASTERRA
Garagardoa edari bat baino askoz gehiago da: zientzia, teknologia, berrikuntza, jasangarritasuna eta negozioa da. Kontsumo-ohituren bilakaerak, ekoizpen-prozesuen digitalizazioak eta ingurumen-erronka berriek markatutako testuinguru honetan, garagardogintzaren sektoreak balio-kate osoa ulertu, optimizatu eta lideratzeko gai diren profesionalak eskatzen ditu.
Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterra Escuela Superior de Cerveza y Malta (ESCYM) erakundeak historikoki bultzatutako programaren bilakaera gisa sortu da. Erakunde hori 1965/1966 ikasturtetik erreferentea izan da Espainiako garagardo-maisu/maistren eta sektoreko profesionalen prestakuntza teknikoan. Garagardogintzako eta maltegigintzako espezialisten belaunaldiak sei hamarkadaz prestatu ondoren, ondare akademiko hori EDA Drinks & Wine Campus-en integratzen da orain, Basque Culinary Centerren edarietan espezializatutako campusean, Espainiako Garagardogileen Elkartearekin lankidetzan.
Trantsizio horri esker, ESCYM definitu duten zorroztasun teknikoa, pilatutako ezagutza eta industriarekin duen lotura estua gordetzen dira, eta, aldi berean, masterra metodologia, eduki eta teknologia berriekin eguneratzen da, garagardogintzaren sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko nazioarteko ikuspegiarekin.
ZERGATIK ERALDATUKO DU MASTER HONEK ZURE IBILBIDE PROFESIONALA?
- Sektoreko ibilbidea eta aintzatespena
Espainiako Garagardogileen Elkartearekin lankidetzan garatutako masterra, garagardogintzako prestakuntza espezializatuan liderra den erakundearekin.
- Espainiako eta Latinoamerikako garagardogintzako teknologian nabarmentzen den masterra
Gaztelaniazko prestakuntza bakarra, garagardogintzako talentua ikuspegi tekniko, sektorial eta nazioartekoarekin bultzatzeko diseinatua.
- Garagardoaren 360º-ko ikuspegia
Zientzia, elaborazioa, kudeaketa, berrikuntza, gastronomia, jasangarritasuna eta joerak integratzen ditu, garagardogintzaren sektorea bere konplexutasun osoan ulertzeko.
- Prestakuntza tekniko integrala
Sakontu garagardoaren elaborazioa hasieratik amaierara diseinatu, kontrolatu eta optimizatzeko funtsezko prozesu, teknologia eta eragiketetan.
- Aplikazio erreala eta proiekzio profesionala
Presta zaitez garagardo-maisu/maistra izateko, proiektuak gidatzeko eta garagardogintzaren sektoreko funtzio teknikoak zein kudeaketakoak bere gain hartzeko.
- Lana eta ikasketak uztartzeko moduko formatu hibrido malgua
Online aldia, ondoren inpaktu handiko aurrez aurreko esperientzia trinkoa eta aukerako enpresa-praktikak. 60 ECTSko prestakuntza osoa, zorrotza eta dedikazio handikoa.
- Industriarekin zuzeneko lotura
Ikasi sektorearekin zuzeneko harremanean, jardunean dauden irakasleen, networking profesionalaren, garapen-aukeren eta garagardoaren balio-kateko ingurune giltzarrietako learning journeys esperientzien bidez: garagar- eta lupulu-soroak, maltegiak, garagardoa ekoizteko zentroak, hornitzaile espezializatuak, besteak beste.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- Izena emateko epea: 2027ko irailaren 1era arte edo plaza guztiak bete arte.
- Ikastaldia: 2027ko irailaren 6a - 2028ko ekainaren 23a
- Online aldia: irailaren 6tik martxoaren 12ra (bost hilabete eta erdi)
- Aurrez aurreko aldia: martxoaren 13tik ekainaren 23ra (hiru hilabete eta erdi)
- Hizkuntza: Gaztelania
- Iraupena: 60 ECTS
- Plaza kopurua: 18
- Modalitatea: Hibridoa
- Masterrak FUNDAEren bidezko hobaria jaso dezake, zati batean
- Irakaskuntza-lekua: EDA Drinks & Wine Campus, Vitoria-Gasteizko egoitza.
- Curriculumetik kanpoko praktikak: Aukerakoak, masterra amaitu ondoren
- Titulua: Basque Culinary Centerrek emandako Mondragon Unibertsitateko Formazio Iraunkorreko Magisteritza
IKASKUNTZA-HELBURUAK
Master honetan garatuko dituzun gaitasunak:
- Garagardoaren oinarri zientifiko eta teknologikoak ulertzea eta aplikatzea, ezagutza teoriko eta praktikoak integratuz.
- Ekoizpen-prozesuak ebaluatzea eta optimizatzea, garagardoaren elaborazioan eta azken produktuaren kalitatean eragina duten hobekuntza-aukerak identifikatuz.
- Elaborazioaren fase biokimiko eta mikrobiologikoak gainbegiratzea, ekoizpen-prozesu osoan muztioaren eta garagardoaren eraldaketa egokia bermatuz.
- Maltegiko eta garagardogintzako eraldaketak kudeatzea, funtsezko eragiketa horiek gainbegiratu eta optimizatzeko beharrezko ezagutzak aplikatuz.
- Kalitateko garagardo-proiektu berritzaileak diseinatzea eta garatzea, plangintzatik gauzatzera arte.
- Garagardogintzako industrian lidergo teknikorako funtzioak betetzea, garagardo-maisu/maistraren rola eta erakundeko beste departamentuekiko koordinazioa ulertuz.
- Garagardogintzaren sektorearen nazioarteko errealitatea eta bilakaera interpretatzea, haren joera, erronka eta aukera nagusiak ulertuz.
- Garagardoaren testuinguru historikoa, kulturala eta arauemailea ulertzea, baita horrek elaborazioan, merkaturatzean eta kontsumoan duen eragina ere.
IRTEERA PROFESIONALAK
Master honek, bereziki, garagardo-maisu/maistraren profilera bideratzeko prestatuko zaitu, sektorean eskatzen diren profil osatuenetako batera.
Garagardo-maisu/maistrak elaborazio-prozesu osoa gainbegiratu eta optimizatzen du, produktuaren kalitatea bermatzen du, taldeak gidatzen ditu, berrikuntza bultzatzen du eta ekoizpena, kalitatea, mantentzea, erosketak, logistika edo negozioaren garapena bezalako arloekin koordinatzen da. Horretarako, garagardoaren balio-katearen ikuspegi globala eta ezagutza tekniko eta estrategiko sakona behar ditu.
Garatu ahal izango dituzun beste profesional-arlo batzuk:
- Garagardoaren ekoizpena eta eragiketak
- Kalitatea, laborategia eta I+G
- Ingeniaritza, prozesuak eta etengabeko hobekuntza
- Kudeaketa, estrategia eta negozioa
- Craft sektorea eta ekintzailetza
- Merkaturatzea, banaketa eta merkatua
- Sektoreko hornitzaile-enpresak eta ekosistema
- Berrikuntza, dibulgazioa eta prestakuntza espezializatua
EZAGUTU EDA Drinks & Wine Campus
EDA Drinks & Wine Campus Basque Culinary Centerrek bultzatutako ekimena da, edarien arloan nazioarteko erreferentzia izango den unibertsitate-prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza garatzeko.
Talentua erakartzearen, prestakuntza espezializatua eskaintzearen, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzearen eta nazioarteko proiekzioa, ikuspegi integrala eta bikaintasuna ardatz dituzten ikerketa-ildoak garatzearen bidez, ardoaren eta edarien bitartez garapen ekonomiko eta sozial jasangarria sustatzen duen ekosistema baten parte izango zara.
|
|
|
|
INSTALAZIOAK
EDA Drinks & Wine Campus Araban kokatutako bi egoitza independente eta osagarriren inguruan antolatzen da: bata Vitoria-Gasteizen, edarien unibertsoari eskainia, eta bestea Laguardian, Arabako Errioxan, ardoan eta lurraldearekiko duen loturan espezializatua. Bi kokalekutan banatutako campus bakar moduan pentsatuta, bi egoitzek prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ingurunearekiko lotura uztartzen dituzte.
Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterra Vitoria-Gasteizko egoitzan emango da. Egoitza honek 4.000 m² inguruko azalera du, eta hartzitutako edariak, garagardoa, sagardoa, destilatuak eta bestelako elaborazioak garatzera bideratuta dago. Honako hauek ditu:
- Planta pilotua
- Ekoizpen- eta berrikuntza-guneak
- Laborategiak
- Zentzumen-aretoak
- Drinks bar, prestakuntza praktikoko gune gisa.
Prozesu errealekin esperimentatzeko, prototipoak garatzeko eta lan egiteko pentsatutako ingurunea.
|
MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK
1. Sektoreko ibilbidea eta aintzatespena
Espainiako Garagardogileen Elkartearekin lankidetzan garatutako masterra, garagardogintzako prestakuntza espezializatuan liderra den erakundearekin.
2. Espainiako eta Latinoamerikako garagardoaren zientzia eta teknologian erreferentziazko masterra
Gaztelaniazko prestakuntza bakarra, garagardogintzako talentua ikuspegi tekniko, sektorial eta nazioartekoarekin bultzatzeko diseinatua.
3. Garagardoaren 360º-ko ikuspegia
Zientzia, elaborazioa, kudeaketa, berrikuntza, gastronomia, jasangarritasuna eta joerak integratzen ditu, garagardogintzaren sektorea bere konplexutasun osoan ulertzeko.
4. Prestakuntza tekniko integrala
Sakontu garagardoaren elaborazioa hasieratik amaierara diseinatu, kontrolatu eta optimizatzeko funtsezko prozesu, teknologia eta eragiketetan.
5. Aplikazio erreala eta proiekzio profesionala
Presta zaitez garagardo-maisu/maistra izateko, proiektuak gidatzeko eta garagardogintzaren industrian funtzio teknikoak zein kudeaketakoak bere gain hartzeko.
6. Lana eta ikasketak uztartzeko moduko formatu hibrido malgua
Online aldia, ondoren inpaktu handiko aurrez aurreko esperientzia trinkoa eta aukerako enpresa-praktikak. 60 ECTSko prestakuntza osoa, zorrotza eta dedikazio handikoa.
7. Industriarekin zuzeneko lotura
Ikasi sektorearekin zuzeneko harremanean, jardunean dauden irakasleen, networking profesionalaren, garapen-aukeren eta garagardoaren balio-kateko ingurune giltzarrietako learning journeys esperientzien bidez: garagar- eta lupulu-soroak, maltegiak, garagardoa ekoizteko zentroak, hornitzaile espezializatuak, besteak beste.
8. Sektorearen nazioarteko esperientzia eta ikuspegi globala
Nazioarteko bidaia, bisita teknikoak eta garagardoaren ekoizpenean lider diren herrialdeetako erreferenteekin zuzeneko harremana, industriaren etorkizuna markatzen ari diren ereduak, teknologiak eta joerak bertatik bertara ezagutzeko.
9. Ikaskuntza praktikoa, murgiltzailea eta aplikatua
Planta pilotua, laborategiak, industria-bisitak eta benetako kasuetara aplikatzea.
10. BCCren zigilu akademikoa EDA Drinks & Wine Campus-en
Nazioarteko babesa duen edarietako campus aitzindarian emandako prestakuntza.

NORI ZUZENDUA
1. Erantzukizun handiagoko postuetara aurrera egin nahi duten garagardogintzaren eta maltegigintzaren sektoreko profesionalak
Ekoizpenean, kalitatean, ontziratzean, ingeniaritzan, logistikan, mantentzean edo I+Gn lanean diharduten profesionalak, negozioaren ikuspegia zabaldu, lidergo-gaitasunak garatu eta garagardo-maisu/maistra, ekoizpen-arduradun edo plantako buru bezalako postuetara iritsi nahi dutenak.
2. Garagardogintzaren arloan espezializatu nahi duten zientzia- eta teknika-diziplinetako graduatuak eta graduondokoak
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako, Kimikako, Biologiako, Bioteknologiako, Ingeniaritzako eta antzeko arloetako tituludunak, oinarri tekniko eta praktiko sendoarekin garagardogintzako industrian sartzeko espezializazio bereizgarria bilatzen dutenak.
3. Garagardoaren ekosistemako enpresa hornitzaile eta laguntzaileetako profesionalak
Lehengaien, makineriaren, ingeniaritzaren, automatizazioaren, ontzien, laborategien edo zerbitzu teknikoen enpresetatik datozen profesionalak, garagardogintzako prozesua sakon ulertu, bezeroei balio handiagoa eman eta beren posizionamendu profesionala indartu nahi dutenak.
4. Craft sektorera lotutako ekintzaileak eta profesionalak
Garagardo-proiektu propioak bultzatu edo garagardoaren elaborazioarekin, berrikuntzarekin eta merkaturatzearekin lotutako negozio-aukera berriak garatu nahi dituzten pertsonak.
5. Beren ibilbide profesionala garagardogintzako industriara bideratu nahi duten profesionalak
Prestakuntza zientifikoa edo teknikoa duten profilak, industria-tradizio handia eta espezializazio-behar gero eta handiagoak dituen sektore batean sartu nahi dutenak, bertan arrakastaz jarduteko beharrezko gaitasunak eskuratuz.
PROGRAMA
Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterrak garagardoaren balio-katearen fase guztiak lantzen dituen prestakuntza integral eta aurreratua eskaintzen du: lehengaiak, biokimika, mikrobiologia, elaborazioa, kalitatea, ontziratzea, kudeaketa, berrikuntza eta jasangarritasuna.
Programan zehar, garagardoaren oinarri zientifiko eta teknologikoen ulermen sakona garatuko duzu, eta, aldi berean, garagardogintzako industrian prozesuak, taldeak eta proiektuak gidatzeko beharrezko gaitasunak eskuratuko dituzu. Gainera, nazioarteko esperientzia paregabea biziko duzu prestakuntza-bidaia bati esker; bidaia horrek sektoreko erreferentziazko enpresak, prozesuak eta ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango dizu, industriaren eta haren joeren ikuspegi globala zabalduz.
Ikasketa-planak ezagutza teknikoa, aplikazio praktikoa eta ikuspegi estrategikoa uztartzen ditu, sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai diren profesionalak prestatzeko.
1. modulua. Testuinguru soziokulturala eta lege-esparrua | 3 ECTS
Aztertu garagardoaren historia, kultura eta bilakaera, gastronomiarekin eta kontsumoarekin duen lotura, baita garagardogintzaren sektoreari aplikatutako araudia, elikagaien segurtasuna eta arriskuen prebentzioa ere.
- Garagardoaren historia sozial eta kulturala
- Garagardoa eta gastronomia
- Araudi-esparrua eta segurtasuna
2. modulua. Lehengaiak | 2,5 ECTS
Sakontu garagardogintzako lehengaietan—ura, malta, lupulua eta osagai osagarriak—, haiek garagardoaren kalitatean eta funtzionaltasunean duten eraginean, eta klima-aldaketari eta jasangarritasunari lotutako erronketan.
- Ura garagardogintzan
- Garagarra eta malta
- Lupulua
- Osagai osagarriak
- Klima-aldaketa, tokiko lehengaiak eta garagardoaren kalitatea
3. modulua. Garagardogintzako prozesuen biokimika | 3 ECTS
Ulertu maltegiko eta garagardogintzako prozesuetan parte hartzen duten eraldaketa biokimiko eta fisiko-kimikoak, elaborazioa optimizatzeko eta azken produktuaren kalitatea bermatzeko.
4. modulua. Mikrobiologia | 5 ECTS
Ikasi garagardogintzako mikrobiologia eta legamien zein mikroorganismoen kontrola kudeatzen, garagardoaren egonkortasuna, segurtasuna eta kalitate mikrobiologikoa bermatzeko.
- Garagardogintzako mikrobiologia
5. modulua. Kalitate-kontrola eta analisi sentsoriala | 8,5 ECTS
Azterketa fisiko-kimikoak, kalitate-kontrola, elikagaien segurtasuna eta analisi sentsorialeko, dastaketako eta maridajeko teknikak integratzen ditu, lehengaiak, muztioa, garagardoa eta haien prozesuak ebaluatu eta optimizatzeko.
- Lehengaien eta produktuen azterketa
- Merkatuko kalitatea
- Kalitate osoa
- Elikagaien segurtasuna
- Uraren analisi sentsoriala
- Garagardoaren analisi eta kudeaketa sentsoriala
- Dastaketa- eta maridaje-teknikak
6. modulua. Maltegigintzako teknologia | 1 ECTS
Aztertu maltaren ekoizpeneko prozesuak, ekipamenduak eta eragiketak, kalitate-, jasangarritasun-, industria-segurtasun- eta optimizazio teknologikoko irizpideak txertatuz.
- Maltegigintzako teknologia eta makineria
7. modulua. Garagardogintzako teknologia | 12 ECTS
Ikasi garagardoaren elaborazioko prozesuak, makineria eta teknologiak menderatzen, craft ekoizpena, digitalizazioa, jasangarritasuna eta garagardotegiaren kudeaketa eraginkorra barne hartuta.
- Garagardogintzako teknologia eta makineria
- Craft teknologiak eta makineria
- Garagardotegiaren kudeaketa
8. modulua. Energiak eta zerbitzu osagarriak | 3,5 ECTS
Garagardo-planta bateko funtsezko zerbitzuak eta azpiegiturak lantzen ditu: hotza, beroa, gasak, automatizazioa, eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarriak eta garagardoaren ekoizpenean aplikatutako garbiketa-sistemak.
- Fluidoen mekanika
- Hotz industriala
- Bero industriala
- Elektrizitatea
- Aire konprimitua eta gasak
- Automatizazioa eta kontrola
- Energia berriztagarriak
- Garagardogintzako higienea: CIP
- Deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularra
- Kogenerazioa
9. modulua. Ontziratze-teknologia | 3,5 ECTS
Ikasi garagardoaren ontziratzean erabiltzen diren prozesuak, ekipamenduak eta etengabeko hobekuntzarako estrategiak, produktuaren kalitatea eta prozesuaren eraginkortasuna optimizatuz.
- Ontziratze-teknologia eta makineria
- Ontziratzearen kudeaketa
10. modulua. Kudeaketa | 1,5 ECTS
Garatu finantzetako, logistikako, marketineko, jasangarritasuneko eta lidergoko gaitasunak, garagardogintzako industrian proiektuak eta taldeak modu estrategiko eta eraginkorrean kudeatzeko.
- Garagardogileentzako finantzak, kostuen kudeaketa eta finantza-bideragarritasuna
- Logistika
- Ingurumen-kudeaketa
- Garagardotegiko marketina
- Pertsonen eta taldeen lidergoa eta kudeaketa
11. modulua. Berrikuntza, teknologia berriak eta joerak | 2,5 ECTS
Aztertu alkoholik gabeko edo alkohol gutxiko garagardoetako, jasangarritasuneko, hartzidurako, garagardo-kategoria berrietako, osagaietako, ontziratzeetako eta garagardogintzaren sektoreko gorabidean dauden joeretako azken berrikuntzak.
- Jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta eraginkortasuna
- Prozesu bioteknologikoetako eta hartzidurako berrikuntza
- Produktuko berrikuntza eta garagardo-kategoria berriak
- Osagaiei aplikatutako teknologia aurreratuak
- Ontziak, bilgarriak eta aurkezpena
12. modulua. Master Amaierako Lana | 14 ECTS
Master Amaierako Lana ikaskuntza-prozesuaren amaiera da, eta programan zehar eskuratutako ezagutza zientifiko, tekniko eta kudeaketakoak integratzeko aukera ematen du.
Garagardogintzako industriaren benetako erronka bati lotutako proiektu aplikatu eta berritzailea garatuko duzu, aukerak identifikatzetik hasi eta oinarritutako eta bideragarriak diren konponbideak proposatzeraino.
Proiektuak tutoretza espezializatua izango du, eta lan kontzeptuala, esperimentazio praktikoa eta emaitzen balidazioa uztartuko ditu, ezagutza lanbide-eremura zuzenean transferitzea bultzatuz.
|
Nazioarteko bidaia
Prestakuntza-esperientziaren baitan, masterrak nazioarteko bidaia bat barne hartzen du, garagardogintzako industriako erreferentziazko eredu, prozesu eta enpresa batzuk bertatik bertara ezagutzeko. Sektorearen ikuspegi globala zabaltzeko, teknologia eta joera berriak ezagutzeko eta nazioartean garagardoaren etorkizuna markatzen ari diren ekoizpen- eta lanbide-inguruneekin harremanetan jartzeko aukera.
|
Aukerako curriculumetik kanpoko praktikak
Esperientzia profesionala indartu nahi duten ikasleek garagardogintzaren sektoreko enpresetan curriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera izango dute.
Esperientzia honek masterrean eskuratutako ezagutzak ingurune profesionaletan benetako murgiltzearekin osatzeko aukera emango du, gaitasun praktikoak garatzea, harreman profesionalak sortzea eta lan-merkatuan sartzea erraztuz..png)
Ikastaldia: 2027ko irailaren 6tik 2028ko ekainaren 23ra
| Fasea |
Aldia |
Informazioa |
|
.png)
Online
|
2027ko irailaren 6tik 2028ko martxoaren 12ra
|
Zuzeneko eskolen ordutegia:
- Astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara (zenbait saio akademikotan 20:30era arte luzatzeko aukerarekin).
- Astearteetan eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara.
|
|

Aurrez aurrekoa
|
2028ko martxoaren 13tik 2028ko ekainaren 23ra
|
Astelehenetik ostiralera.
Gutxi gorabeherako dedikazioa: egunean 6 ordu |
|

Master Amaierako Proiektua
|
2028ko ekaina |
Master Amaierako Proiektuaren aurkezpena. |
|

Curriculumetik kanpoko praktikak
|
Masterra amaitu ondoren |
Ikasleek curriculumetik kanpoko praktikak egin ahal izango dituzte programa amaitu ondoren, prestakuntza-esperientzia eta lanbide-orientazioa osatzeko. |
Ohar argigarria: Adierazitako ordutegiak behin-behinekoak dira, eta doikuntzak edo aldaketak izan ditzakete arrazoi akademikoengatik, antolaketa-arrazoiengatik edo programaren plangintzagatik. Egutegiaren eta ordutegien behin betiko bertsioa ikasleei jakinaraziko zaie masterra hasi baino lehen.
Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterra ingurune profesionaletan benetako aplikaziora bideratutako metodologia praktiko, malgu eta batean oinarritzen da. learning from reality ikuspegian oinarrituta, ezagutza zientifikoa, ikaskuntza teknikoa eta esperientzia praktikoa uztartzen ditu, sektorearen egungo beharrekin bat datorren prestakuntza osoa eta zorrotza bermatzeko.
Masterra formatu hibridoan garatzen da, online eta aurrez aurreko prestakuntza uztartuz. Online faseak ikasketak modu autonomoan antolatzeko malgutasuna eskaintzen du, saio sinkronikoetatik kanpo, eta jarduera profesionalarekin bateragarria izatea errazten du. Aldi berean, dedikazio handiko prestakuntza da, zuzeneko saioekin eta eduki tekniko sakonekin, garagardoaren zientzia eta teknologia menderatzen modu progresibo eta sendoan aurrera egiteko pentsatua.
Egitura horrek malgutasuna eta eskakizun akademikoa orekatzea ahalbidetzen du, online fasean ikaskuntza-esperientzia osoa eta aurrez aurreko aldietan inpaktu handiko murgiltze praktikoa sustatuz.
Online prestakuntza
Online fasean, garagardogintzaren industria oinarritzen duten zientzia-, teknologia- eta kudeaketa-oinarriak eskuratuko dituzu, ikaskuntza autonomoa eta irakasle-taldearekin zuzeneko elkarreraginerako guneak uztartuz. Modulu bakoitzerako material eta eskuliburu espezifikoak izango dituzu, eta gutxi gorabehera hiru orduko hiru eskola sinkroniko ere bai. Horietan, edukiak sakondu, irakasleekin zuzenean aritu eta zalantzak denbora errealean argitu ahal izango dituzu. Horrez gain, modulu bakoitzaren amaieran jarduera aplikatu bat entregatu beharko duzu, ikasitakoa sendotzeko eta edukiak sektoreko benetako egoerekin lotzeko.
Campus birtualaren bidez, honako hauek izango dituzu eskura:
- Sektoreko profesionalek eta adituek emandako zuzeneko eskolak.
- Programarako garatutako eduki didaktiko espezifikoak.
- Kasu praktikoak eta jarduera aplikatuak.
- Banakako eta taldeko tutoretzak.
- Trukerako foroak eta ikaskuntza kolaboratiboa.
- Eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabilgarri dauden baliabideak.
Eredu horri esker, zure erritmoan aurrera egin ahal izango duzu, irakasle-taldearen etengabeko laguntza galdu gabe.
Aurrez aurreko esperientzia
Aurrez aurreko faseak esperimentazioa, talde-lana eta ingurune profesionalekin zuzeneko harremana eskatzen duten ikaskuntza-esperientziak biltzen ditu.
Aldi horretan, honako jarduera hauetan parte hartuko duzu:
- Garagardoa elaboratzea planta pilotuan.
- Laborategiko praktikak eta mikrobiologia aplikatua.
- Mikromalteatze-prozesuak.
- Analisi sentsoriala eta dastaketa teknikoak.
- Gastronomiako eta kontsumitzailearen esperientziako tailerrak.
- Berrikuntza- eta produktu-garapeneko jarduerak.
- Profesionalek eta enpresa laguntzaileek emandako mintegiak.
Learning Journeys masterraren aurrez aurreko esperientziaren funtsezko parte dira, eta ikaskuntza garagardogintzaren sektorearen errealitatearekin lotzeko aukera ematen dute. Esperientzia horien programazioa edizio bakoitzaren aukeretara eta beharretara egokitu ahal izango da, eta sektoreko enpresa eta instalazioetara egindako bisita teknikoak barne hartu ahal izango ditu, estatuan zein nazioartean. Enpresetara eta instalazio giltzarrietara—garagar- eta lupulu-soroak, maltegiak, garagardoa ekoizteko zentroak edo hornitzaile espezializatuak— egindako bisita teknikoen bidez, ikasleek industriako benetako prozesuak, teknologiak, ekoizpen-ereduak eta erronkak ezagutu ahal izango dituzte. Esperientzia horiek ikasgelaren eta laborategiaren ikuspegia zabaltzen dute, balio-katearen ulermen integrala sustatzen dute, eta ikaslea erabaki teknikoak, operatiboak eta estrategikoak hartzen diren testuinguru profesionaletara hurbiltzen dute.
Azken batean, aurrez aurreko esperientzia online fasean ikasitako guztia praktikara eramateko eta garagardogintzaren sektorearen errealitatearekin zuzeneko harremana errazteko diseinatuta dago.

Master Amaierako Lana: ideiatik benetako aplikaziora
Master Amaierako Lanak prestakuntza-ibilbidea osatzen du.
Kalitateko garagardoak elaboratzeko proiektu berritzaileak diseinatu, planifikatu eta garatzeko gaituko zaitu, programan zehar eskuratutako ezagutzak integratuz, metodologia, teknologia eta lehengai berriak barne.
Online fasean proiektuaren kontzeptualizazioa eta plangintza landuko dituzu; aurrez aurreko egonaldian, berriz, hipotesiak balioztatu, saiakuntzak egin eta planta pilotuan zein laborategian probak garatu ahal izango dituzu.
IRAKASLE-TALDEA
Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterrak garagardogintzako industrian, ikerketa aplikatuan eta enpresa-kudeaketan jardunean diharduten profesionalek eta erreferentziazko espezialistek osatutako irakasle-taldea du.
Diziplina anitzeko klaustroa, ekoizpenean, mikrobiologian, kalitatean, maltegigintzako teknologian, ingeniaritzan, jasangarritasunean, berrikuntzan, analisi sentsorialean, industria-kudeaketan eta enpresa-lidergoan adituak diren profilak biltzen dituena.
Garagardo-enpresetako, teknologia-zentroetako, unibertsitateetako eta sektoreko enpresa hornitzaileetako irakasleak uztartzeak prestakuntza zorrotza eta eguneratua bermatzen du, industriaren errealitatearekin lotura estua duena.
Horrez gain, programak estatuko eta nazioarteko profesionalen parte-hartzea du. Haiek beren esperientzia partekatuko dute mintegien, masterclass-en, tailerren eta jarduera praktikoen bidez, ikasleak garagardoaren etorkizuna definitzen ari diren joeretara, teknologietara eta erronketara hurbilduz.
KOORDINATZAILE AKADEMIKOA
ANA GARCÍA
|

|
Elikagaien Teknologian espezializatutako biologoa eta Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterra. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du garagardogintzako industrian, kalitatearen, I+Garen eta berrikuntzaren arloetan. Espainiako eta nazioarteko garagardo-enpresa nagusietako batzuentzat ikerketa- eta garapen-proiektuak gidatu ditu, eta bere jarduera profesionala irakaskuntzarekin, garagardogintzako teknologian espezializatutako programen koordinazio akademikoarekin eta hartzitutako edarien sektorean zerga-kenkarietarako I+G+b proiektuen ebaluazio teknikoarekin uztartzen du.
|
IRAKASLEAK ETA KOLABORATZAILEAK
Programan zehar, ikasleek ezagutza-arlo bakoitzean espezializatutako tutoreen laguntza izango dute. Tutore horiek ikaskuntza erraztu, zalantzak argitu eta online fasean garapen akademikoa gidatuko dute.
Horrez gain, masterrak enpresa, teknologia-zentro eta garagardogintzaren sektoreko erakunde liderretatik datozen hizlari gonbidatuak eta jardunean dauden profesionalak biltzen ditu. Haiek beren esperientzia, ikuspegi estrategikoa eta industria eraldatzen ari diren azken joera, teknologia eta berrikuntzei buruzko ezagutza partekatuko dituzte.
Aditu akademikoen, jardunean dauden profesionalen eta sektoreko erreferenteen konbinazio horri esker, ikasleek enpresa-errealitatearekin lotutako prestakuntza jaso eta beren garapen profesionalerako balio handiko harreman-sarea eraiki ahal izango dute.
IKASI INDUSTRIA ERALDATZEN ARI DIRENEKIN BATERA
Programaren bereizgarri nagusietako bat garagardogintzaren sektorearekin duen lotura estua da.
Espainiako Garagardogileen Elkartearen inplikazioak eta enpresa liderretako profesionalen parte-hartze aktiboak bermatzen dute edukiak, metodologiak eta ikaskuntza-esperientziak industriaren benetako erronka eta beharrekin bat etortzea.
Lotura estu horrek ezagutza eguneratua, benetako esperientziak, networking-aukerak eta garagardogintzaren sektorearen gaur egungo bilakaeraren ulermen sakona eskuratzeko aukera ematen du.
Ikasi adituekin eta konektatu nazioarteko sare batera: EDA Drinks & Wine Campus ekosistema
EDA Drinks & Wine Campus Basque Culinary Centerrek bultzatutako ekimena da, mundu-mailako unibertsitate-prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza garatzeko.
Hona hauek osatzen dute:
Masterraren guztizko prezioa: 15.950 €
Ordainketa-modua:
- 150 €, hautagaitza aurkeztean (osorik itzuliko dira onartua ez izanez gero).
- Guztizkoaren %25, 3.950 €, onarpena berresten denean, plaza erreserbatzeko kontzeptuan.
- Gainerako zenbatekoa, 3.950 €ko 3 kuotatan; 2027ko irailean eta azaroan eta 2028ko urtarrilean ordainduko dira.
*Masterraren aurrez aurreko zatia partzialki hobari daiteke FUNDAEren bidez, Espainian besteren kontura lan egiten duten pertsonentzat.
Zure etorkizun profesionalean inbertitu nahi duzu, baina horretarako laguntza behar duzu? Gure prestakuntza-programetara iristea errazteko finantzaketa-aukerak ditugu. Informazio gehiago nahi baduzu, bete hurrengo formularioa.
Masterraren prezioak honako hauek barne hartzen ditu:
- Planta pilotura eta ekipamendu profesionalera sarbidea.
- Praktiketarako lehengaiak eta kontsumigarriak.
- Aurrez aurreko jardueretarako uniformea.
- Learning Journeys eta bisita teknikoak.
- Hiru eguneko nazioarteko bidaia.
- Plataforma digitalera eta prestakuntza-baliabideetara sarbidea.
- Laguntza akademiko pertsonalizatua.
- Basque Culinary Centerreko ikasle ohien komunitatearen parte izatea: BCC Alumni.
BCC ALUMNI ZARA? EZAGUTU ZURE ABANTAILAK
BCC Alumni komunitateko kide gisa, gure prestakuntza-programa eta jardueretan deskontu esklusibo batzuk eskuratzeko aukera duzu. Jarraian, aurretik egin duzun prestakuntzaren arabera eskura dituzun abantailak zehazten ditugu:
GRADUKO EDO MASTERRAKO BCC ALUMNIA NAIZ
- %10eko deskontua masterretan
- %10eko deskontua espezializazio-ikastaroetan
- %10eko deskontua ikastaro intentsiboetan, tailerretan, mintegietan eta masterclass-etan
- %10eko deskontua WSET ikastaroetan (1., 2. eta 3. mailak)
ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROETAKO BCC ALUMNIA NAIZ
- %5eko deskontua masterretan
- %5eko deskontua espezializazio-ikastaroetan
- %10eko deskontua ikastaro intentsiboetan, tailerretan, mintegietan eta masterclass-etan
- %10eko deskontua WSET ikastaroetan (1., 2. eta 3. mailak)
Deskontuaz baliatzeko, master edo espezializazio-ikastaro bat egin nahi baduzu, online zein aurrez aurre, egin izena emateko prozesua ohiko moduan. Deskontuaren ehunekoa ikastaroaren ordainketako azken kuotan aplikatuko zaizu, eta une horretan jakinaraziko zaizu. Izena eman ondoren, Alumni zarela jakinarazi dezakezu hurrengo helbide elektronikoan: alumni@bculinary.com. @alumni kontuarekin izena ematen baduzu, azken urrats hori ez da beharrezkoa izango. Prestakuntzaren prezioa ordainketa bakarrean ordainduko bada, izena eman baino lehen alumni@bculinary.com helbidearekin harremanetan jarri behar duzu, izena emateko prozesuan sartu beharreko deskontu-kodea eskatzeko.
NAZIOARTEKO IKASLEA ZARA?
3 hilabetetik beherako iraupena duen ikastaro batean matrikulatutako nazioarteko ikasleek ez dute, kasu gehienetan, bisarik izapidetu behar. Kontsultatu bisa izapidetu behar duten edo behar ez duten herrialdeen zerrenda hemen (joan I. eranskinera informazioa aurkitzeko).
Nazionalitateagatik bisa behar bada, C motako (Schengen) bisa eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko.
Nazioarteko ikasleek ikastaroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duen dokumentazio ofizialarekin eta Espainian egingo duten egonaldian estaldura emango dien aseguru medikoaren egiaztagiriarekin bidaiatu beharko dute.
FAKULTATEKO DEPARTAMENTUEKIN LANKIDETZA
Fakultateko departamentuek argitaratzen dituzten lankidetza-beketara aurkeztu ahal izango zara: I+G, eragiketak, logistika, kafetegia, ekitaldiak, ikasleen bulegoa, etab.
Beka hauek master-ikasketekin bateragarriak dira, eta ezagutza-arlo desberdinetako gaitasunak hobetzeko aukera ematen dute.
ITZULKETA ETA EZEZTATZE POLITIKA
Kontsultatu politikaren inguruko informazio zehatza atal honetan: itzulketak eta ezeztapenak.
Basque Culinary Centerren onarpen-sistemak bi helburu ditu:
- Ikasketa-plan berritzaile eta zorrotza arrakastaz gainditzeko beharrezko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituzula ziurtatzea.
- Masterrak zure prestakuntza-beharrei eta interesei erantzuten diela egiaztatzea.
ZURE ONARPEN-PROZESUA, PAUSOZ PAUSO
- Eman izena
Bete online inskripzioa eta ordaindu 150 €ko tasa. Onartua ez bazara, zenbateko hori itzuliko zaizu.
- Partekatu zure profila
Zure hautagaitzari buruz gehiago jakin nahi dugu: egindako ikasketak, ibilbide profesionala, motibazioak eta prestakuntza-interesak. Horretarako:
-
Profil-galdetegi bat beteko duzu eta beharrezko dokumentazioa bidaliko duzu.
-
Ariketa praktiko bat egingo duzu, zure ezagutza-oinarria hobeto ulertzeko.
-
Elkarrizketa pertsonal bat izango duzu masterraren koordinazioarekin.
-
Zure hautagaitzaren balorazioa
Elkarrizketaren ondoren, zure hautagaitza aztertuko dugu eta, gutxi gorabehera, bi asteko epean jakinaraziko dizugu emaitza.
- Erreserbatu zure plaza
Zure hautagaitza onartzen bada, plaza formalizatu ahal izango duzu masterraren prezioaren %25 ordainduta, ezarritako epearen barruan.
SARBIDEKO TITULAZIOAK
Sarbide zuzena
- Honako arlo hauetan aurretiko prestakuntza duten ikasleek sarbide zuzena izango dute:
- Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua / Elikagaien Ingeniaritzako Gradua
- Biologiako Gradua / Bioteknologiako Gradua
- Agronomia Ingeniaritzako Gradua / Nekazaritza Ingeniaritzako Gradua
- Farmazia Gradua
- Ingurumen Zientzietako Gradua
- Enologiako Gradua
- Nekazaritza Zientzien eta Bioekonomiako Gradua
- Nekazaritza eta Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
- Giza Nutrizio eta Dietetikako Gradua
- Mikrobiologiako Gradua
- Medikuntzako Gradua
- Oinarrizko eta Esperimentaziozko Biomedikuntzako Gradua
- Odontologiako Gradua
- Optika eta Optometriako Gradua
- Podologiako Gradua
- Zientzia Biomedikoetako Gradua
- Nanozientzia eta Nanoteknologiako Gradua
- Gastronomia Zientzietako Gradua
Prestakuntza osagarriarekin sartzea: maila-berdintzeko kredituak
Masterra hasi aurretik, honako titulazio hauek dituzten ikasleek Biokimika eta Mikrobiologiako online maila-berdintzeko prestakuntza egingo dute, ezagutzak homogeneizatzeko eta oinarri komuna bermatzeko. Autoikaskuntza-formatuan garatuko da, banakako jarraipenarekin eta ebaluazio automatizatuarekin, gaitasunak eskuratzen direla ziurtatzeko.
Kreditu hauek ez daude masterraren prezioan barne. Kontuan izan ECTS kreditu bakoitzak 190 €ko kostu osagarria duela.
Zientzien, Industria Teknologien eta Osasun Zientzien arloa: Mikrobiologia orokorra (2 ECTS) egin behar dute.
- Kimikako Gradua / Ingeniaritza Kimikoko Gradua
- Bioinformatikako Gradua
- Biokimikako Gradua
- Ingeniaritza Biomedikoko Gradua
- Fisioterapiako Gradua
- Osasun Ingeniaritzako Gradua
- Erizaintzako Gradua
Nekazaritza, Basogintza eta Ingurumen Teknologien arloa: Biokimikaren oinarriak (2 ECTS) egin behar dituzte.
- Ingurune Naturaleko Ingeniaritzako Gradua
- Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Inguruneko Ingeniaritzako Gradua
Ingeniaritza eta Arkitekturaren, Gizarte eta Lege Zientzien, Zientzien, Osasun Zientzien eta Nekazaritza, Basogintza eta Ingurumen Teknologien arloa: Mikrobiologia orokorra (2 ECTS) eta Biokimikaren oinarriak (2 ECTS) egin behar dituzte.
- Industria Ingeniaritzako Gradua
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua / Ekonomiako Gradua
- Telekomunikazio Ingeniaritzako Gradua
- Zuzenbideko Gradua
- Marketineko Gradua
- Geologiako Gradua
- Psikologiako Gradua
- Zientzia Fisikoetako Gradua
- Ingurumen Teknologietako Ingeniaritzako Gradua
- Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
- Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Gradua
- Itsas Zientzia eta Teknologietako Gradua
Beste kasu batzuk: Kategoria hauetatik kanpoko titulazioak dituzten ikasleak banaka ebaluatuko dira, sarbiderako baldintzak betetzen dituzten eta prestakuntza osagarria behar duten zehazteko.
Nazioarteko ikasleak: Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko (EGHEE) titulazioak eta EGHEEtik kanpoko nazioarteko hezkuntza-sistemetako titulazioak onartzen dira, haien baliokidetasun akademikoa aurrez ebaluatuta.
Gradua amaitzeko pendiente dauden ikasleak: Gradu Amaierako Lana eta gehienez 9 ECTS kreditu gainditzea falta dutenek sarbidea izan dezakete, gainerako onarpen-baldintzak betetzen badituzte.
MASTERRAREN TITULAZIOA
Prestakuntza-programa hau Formazio Iraunkorreko Magisteritza da. Titulazio hori lortzeko, beharrezkoa da Graduko unibertsitate-ikasketak izatea (lizentziatura, ingeniaritza, diplomatura edo baliokideak).
Unibertsitate-ikasketarik ez baduzu, zure esperientzia eta ibilbide profesionala ebaluatzen dituen kompetentzien aitortza prozesura aurkezteko aukera izango duzu. Prozesu hori onarpen-prozesuan egin behar da, hautagaitza ebatzi baino lehen. Prozesu hori eta prestakuntza-programa gainditu ondoren, Formazio Iraunkorreko Magisteritzako titulua lortuko duzu.
Kompetentzien aitortza gainditzen ez baduzu, Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate-Zabalpen Diplomasuna lortuko duzu.
Kontsultak eta informazio gehiago: cursos@bculinary.com