Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Euskadi Gastronomika Astea

2023ko ekainaren 5, 6, 7 eta 8an

Ekainak 5

AZKEN GASTRONOMIA JOERAK

Informazio Gehiago Izena eman

Ekainak 6

PLATERATZE ERAKARGARRIAK

Informazio Gehiago Izena eman

Ekainak 7

KOMUNIKAZIO ETA FORMATU BERRIAK

Informazio Gehiago Izena eman

Ekainak 8

SALMENTA- ETA MERKATURATZE-TEKNIKAK

Informazio Gehiago Izena eman

Informazio praktikoa

  • Iraupena: 4 orduko prestakuntza-pilulak
  • Euskadi Gastronomika sareari zuzendua
  • Banakako izen-ematea lanaldi bakoitzean
  • Euskadi Gastronomika sarerako doakoak

Izen-ematea banakakoa izango da jardunaldi bakoitzean. Egun batera baino gehiagotara joan nahi baduzu, EGUN BAKOITZERAKO izena eman beharko duzu.


  • Modalitate presentziala
    (Basque Culinary Center)

  • Ordutegia
    10:00etatik 14:00etara

  • Doako
    izen-ematea

  • Hizlari
    adituak

  • Coffee
    Networking

SAIOA 1: AZKEN GASTRONOMIA JOERAK

  • 2023ko ekainaren 5a
  • 10:00etatik 14:00etara
  • Basque Culinary Center
  • 40 plaza

Gaur egungo gastronomia joerak eta abangoardiako sukaldaritza teknikak ezagutzeko gunea, Euskadiko produktu berezienetan arreta jarriz. Elaborazio batzuk dastatuko dira.

NORI ZUZENDUA:

Euskadi Gastronomika sareko ostalaritzako profesionalentzat (sukaldaritzako profilak, aretokoak, jatetxe-arloko negozioen jabeak)

JORGE BRETÓN

BCCKO sukaldaritza arloko koordinatzailea, jatetxe bikainetan trebatu da (El Bulli, El Celler de Can Roca, El Poblet), eta Michelin izarra duten bi jatetxetako chef izatera iritsi da (La Sucursal y Vertical).

ENEKO IZCUE

Sukaldaritzako abangoardiako irakaslea BCCn, Gastronomian eta sukaldaritzako arteetan graduatua UNIBERTSITATE BEREAN, hartzidura-zientzietan, entzimetan eta antzinako tekniketan espezializatua, baita heltzean, gazitzean, ketean eta lehortzean ere.

KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO: AZKEN GASTRONOMIA JOERAK

SAIOA 2: PLATERATZE ERAKARGARRIAK

  • 2023ko ekainaren 6a
  • 10:00etatik 14:00etara
  • Basque Culinary Center
  • 40 plaza

Bezeroa erakartzeko platerak aurkezteko teknika, eredu eta formatu berriak (bai jatetxe-negoziokoak, bai azokak, kongresuak, etab.) ezagutzeko gunea, Euskadiko produktu berezienetan arreta jarriz.

NORI ZUZENDUA:

Euskadi Gastronomika sareko ostalaritzako eta industriako profesionalak (sukaldaritzako eta aretoko profilak, jatetxe-arloko negozio-jabeak, jabeak eta bisita daitekeen industriako langileak, jarduera-enpresak eta museo gastronomikoak).

GONZALO PARRAS

25 urtetik gorako esperientzia du jatetxeen sektorean, eta horietatik 19 bezeroarentzako arretaren espezialitateko irakaskuntzan. Jangelaren eta bezeroarentzako arretaren arloko koordinatzailea da, hainbat espezialitatetako irakaslea eta proiektuen tutorea Bartender eta Koktelgintza Modernoko Aditu Ikastaroan.

Bere ezagutza mundu likidoan oinarritzen da, hartziduretan zein destilatuetan, eta bezeroaren aurrean platerak aurkezteko zerbitzuaren eta tekniken zale amorratua da.

KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO: PLATERATZE ERAKARGARRIAK

SAIOA 3: KOMUNIKAZIO ETA FORMATU BERRIAK

  • Ekainak 7
  • 10:00etatik 14:00etara
  • Basque Culinary Center
  • 20 plaza

Irudien bideo eta reels-en bidez ondo komunikatzearen garrantzia. Tailer honetan, egunerokoan produktuak eta zerbitzuak komunikatzeko erabil daitezkeen tresnak ezagutuko dira, baita gastronomiaren arloko bideo, reel eta argazkirik onenak egiteko teknikak ere.

NORI ZUZENDUA:

Euskadi Gastronomikaren sare osoa (jatetxe-arloko negozioen jabeak, komunikazio- eta marketin-arduradunak, sukaldaritzako eta aretoko profilak, jabeak eta bisita daitekeen industriako langileak, jarduera-enpresak eta museo gastronomikoak).

PABLO GARCIA SAN GINÉS – MOMENTO ESTUDIO

BCCko alumni, Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Gradua egin zuen. Argazkilari eta estilista gastronomikoa, Momento Estudioren sortzaileak, Oilo Zuria, Pernord Ricard, Mar de Frades, Les Cols, Florette, Kellogg's eta beste marka batzuen irudiak harrapatzeko aukera izan du.

Momento Estudio-n gastronomiaren eta komunikazioaren boterean sinesten dute, enpresekin eskuz esku lan eginez beren imajinarioa garatzeko, pertsonei inspiratzen eta laguntzen dieten gastronomiaren inguruko esperientziak partekatzeko ahaleginean.

KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO: KOMUNIKAZIO ETA FORMATU BERRIAK

SAIOA 4: SALMENTA- ETA MERKATURATZE-TEKNIKAK

  • Ekainak 8
  • 10:00etatik 14:00etara
  • Basque Culinary Center
  • 20 plaza

Tailerra: Esperientzia gastronomikoak eta zerbitzu gastronomikoak sustatzeko azken tresnak ezagutzeko gunea, baita produktu eta zerbitzuen crosselling eta upsseling bezalako salmenta-teknikei ahalik eta etekin handiena ateratzeko ere.

NORI ZUZENDUA:

Euskadi Gastronomikaren sare osoa (jatetxe-arloko negozioen jabeak, komunikazio- eta marketin-arduradunak, sukaldaritzako eta aretoko profilak, jabeak eta bisita daitekeen industriako langileak, jarduera-enpresak eta museo gastronomikoak).

IDOIA ASTUI GARAI

Kasualitatez sartu zen salmentaren munduan 1988an, eta horretan dihardu. 15 urte baino gehiagoz arduratu da salmenta-taldeak hautatzeaz eta prestatzeaz, enpresa nazional batean lan eginez eta pertsonei, komunikazioari eta negozioaren errentagarritasunari balioa emanez.

Gaur egun, Abentájate Formación Retail enpresaren Bazkide Fundatzailea da, eta bezeroekin partekatzen du salmenta-munduarekiko duen grina.

KLIKATU HEMEN IZENA EMATEKO: SALMENTA- ETA MERKATURATZE -TEKNIKAK
Desarrollado por: GureMedia