Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Kontu eta Proiektu Gastronomikoen Kudeatzailea

27 Apirila 2026

Deskribapena

Baduzu esperientziarik proiektu gastronomikoen kudeaketan? Babesletzen arloan lan egin duzu? Sukaldaritza-proposamenak sortzea gustatzen zaizu? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Basque Culinary Center-en pertsona dinamiko baten bila gabiltza, ikuspegi estrategikoa eta oinarri gastronomikoa duena. Kontuen kudeaketaz gain, enpresa horiekin lotutako proiektu gastronomikoetan lan egingo duzu, zure ezagutza eta sormena eskainiz. 

Zure eginkizun nagusia gaur egungo enpresa kolaboratzaileekin harremanak sendotuko dituzten proiektu eta akordioen garapena, jarraipena eta exekuzioa bermatzea izango da, balio handiko proposamen gastronomikoak integratuz. 

Zure egunerokotasunean... 

  • Enpresentzat proposamen berritzaileak garatuko dituzu, balioa emango duten irtenbide erakargarriak sortuz.  
  • Proiektuak diseinatu eta gauzatuko dituzu urteko ekintza-planak definituz, enpresekin elkarlanean helburuak lortzeko.  
  • Enpresen eta barne-taldeen arteko komunikazioa kudeatuko duzu. 
  • Fidelizazio-planak ezarriko dituzu harremanak sendotzeko eta bezeroen gogobetetasuna ziurtatzeko.  
  • Emaitzak kontrolatu eta ebaluatuko dituzu, txostenak eginez eta aurrekontuen jarraipena eginez.  
  • Akordioen berritzeak negoziatu eta formalizatuko dituzu.  

Gainera, Proiektu Gastronomikoen Kudeatzaile gisa: 

  • Bezeroaren produktuak erabiliz errezetak eta proposamenak sortuko dituzu.
  • Proposamen horiek argazki-errezeta edo bideo-errezeta bihurtuko dituzu.  
  • Marka bakoitzaren identitatearekin lerrokatutako kontzeptu gastronomikoak diseinatuko dituzu.  

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradua edo antzekoa duzu.  
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia proiektu eta bezeroen kudeaketan.  
  • Komunikazio eta harreman trebetasunak.  
  • Euskara, gaztelania eta ingelesez komunikatzeko gaitasuna.  
  • Antolaketa eta autokudeatzeko gaitasuna.  
  • Bidaiatzeko prestutasuna eta ibilgailu propioa.  

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Canva eta Mailchimp bezalako tresnekin esperientzia.  
  • Babesleekin ekitaldiak antolatzeko esperientzia.  
  • Malgutasuna eta proaktibitatea.  

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu berritzaile batean parte hartzea.  
  • Kontratu mugagabea eta lanaldi osoa.  
  • Konfiantzan oinarritutako lan-ingurunea.  
  • Telelana egiteko aukera.  

Behar dugun pertsona zu zarela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta eman izena lan eskaintzan!

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia