Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Hornikuntza‑Katearen Kudeatzailea

16 Apirila 2026

Deskribapena

Logistika arloan esperientzia duzu? Gastronomia sektorean erreferente den erakundearen parte izatea gustatuko litzaizuke? 

Gure ekosistemaren hazkunde eta eraldaketa une garrantzitsu batean, hornikuntza‑katearekin lotutako erronka berriei aurre egiteko, funtsezko rola izango duen pertsona bat bilatzen ari gara. 

Zure eginkizun nagusia BCC ekosistemaren hornikuntza‑katea lideratzea izango da, Miramón (BCC), Gros (GOe) eta Gasteiz eta Guardia (EDA) egoitzetan banatutako multilokalizazio‑ingurune batean eraginkortasuna bermatuz. 

Nolakoa izango da zure egunerokotasuna? 

  • Hornikuntza‑katearen estrategia lideratuko duzu multilokalizazio‑ingurune batean. 
  • Erosketa‑estrategia eta hornitzaileekin harremana definituko dituzu, kontratazio publikoaren araudia betetzen dela ziurtatuz. 
  • Plangintza, hornidura, biltegiratze eta banaketa prozesuak hobetuko dituzu, lan‑modu eraginkorragoak bultzatuz. 
  • Kostuen jarraipena, hileko itxierak eta erabakiak hartzeko adierazle nagusiak kontrolatuko dituzu. 
  • Logistika‑taldearen lana gainbegiratuko duzu, ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatuz. 
  • BCC ekosistemako talde ezberdinekin etengabeko lankidetza izango duzu. 

Betekizunak

Zure burua identifikatuta sentitzen duzu? 

  • ADEko, Ingeniaritzako, edo Gastronomiako unibertsitate‑gradua duzu. 
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia logistika edo hornikuntza‑katearen arloko ardura‑postuetan, bereziki ingurune konplexu edo hazkunde‑egoeretan. 
  • Ikuspegi estrategikoa eta prozesuen diseinuan eta ezarpenean esperientzia. 
  • Tresna digitaletan ezagutza: ERP, Google Workspace, Project edo antzekoak. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Gastronomia edo elikadura sektorea ezagutzea (banaketa, ostalaritza…). 
  • Multilokalizazio‑inguruneetan edo eraldaketa‑prozesuetan lan egina izatea. 

Zer eskaintzen dizu Basque Culinary Center‑ek? 

  • Hezkuntza eta gastronomiaren arloan proiektu aitzindari eta nazioarteko baten parte izatea. 
  • Ekosistemaren eredu operatiboaren bilakaeran eragin zuzena izango duen rola. 
  • Hazkunde etengabean dagoen erakunde batean kontratu mugagabea. 
  • Malgutasuna eta telelana egiteko aukera. 
  • Pertsonak zaintzen dituen eta lankidetza sustatzen duen ingurunea. 
  • Inklusioarekiko konpromisoa. Desgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu behar duzun laguntza duzula bermatzeko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Bidali zure hautagaitza. Zure zain gaude!

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia