Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Instalazioen Mantentze Teknikoaren Kudeatzailea

07 Azaroa 2025

Deskribapena

Eraikinen mantentze-lanetan esperientzia duzu? Basque Culinary Center bezalako ingurune dinamiko, berritzaile eta jardueraz beteriko ekosistema batean lan egitea gustatuko litzaizuke? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Esperientzia eta ikuspegi teknikoa dituen pertsona baten bila gabiltza, gure eraikinen mantentze integrala gidatzeko, espazioak beti prest egon daitezen eta mantentze-talde teknikoak modu koordinatuan eta eraginkorrean lan egin dezan. 

Zure eginkizun nagusia  gure instalazio eta eraikinen funtzionamendu egokia eta segurtasuna bermatzea da, mantentze-talde teknikoa kudeatuz eta efizientzia operatiboa, araudi-betetze egokia eta zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko behar diren eragiketak koordinatuz. 

Zure egunerokotasunean... 

  • Instalazioen mantentze prebentibo eta zuzentzailearen plana (instalazio elektrikoak, klimatizazioa, iturgintza, igogailuak, segurtasuna, etab.) planifikatuko eta gainbegiratuko duzu. 
  • Barne-beharren eta aurreikusitako plangintzaren arabera, talde teknikoaren eta azpikontratatutako enpresen lanak antolatuko dituzu, epeak eta kalitatea betetzen direla bermatuz. 
  • Segurtasun, ingurumen eta araudi teknikoen betetze-maila bermatuko duzu; horretarako, eraikinen ikuskapen periodikoak egingo dituzu eta jarraipen-txosten teknikoak prestatuko dituzu. 
  • Materialen, tresnen eta aurrekontuen inbentarioa gainbegiratuko duzu, eta dokumentazio teknikoa, planoak eta mantentze-erregistroak eguneratuta mantenduko dituzu. 
  • Efizientzia energetikoa eta instalazioen jasangarritasuna hobetzeko proposamenak egingo dituzu. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioa duzu instalazioen mantentze-lanetan edo antzeko arloan. 
  • Antzeko lanpostuetan 3-5 urteko esperientzia duzu, talde teknikoak eta instalazioak kudeatuz. 
  • Arlo hauetan ezagutza duzu: elektrizitatea, klimatizazioa, sistema hidraulikoak, BMS, segurtasun-arauak, efizientzia energetikoa eta/edo sistema audiobisualak. 
  • Eroso sentitzen zara taldeak gidatuz eta gorabeherak konponduz.  

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Ingeniaritza Teknikoan (mekanikoa, elektrikoa edo antzekoa) gradua duzu. 
  • Laneko Arriskuen Prebentzioan, efizientzia energetikoan edo instalazioen kudeaketan prestakuntza duzu. 
  • Klimatizazio, argiztapen eta hozte industrialeko sistemak kudeatu eta kontrolatzeko esperientzia baduzu. 
  • Sistema audiobisualetan, auditorioetan eta soinu-ekipoetan esperientzia baduzu. 
  • GMAO (Gestión de Mantenimiento Asistido por Ordenador) softwarearen funtzionamendua ezagutzen baduzu. 
  • Ofimatika ezagutza sendoak badituzu. 

Zer eskaintzen dizugu Basque Culinary Centerretik? 

  • Ingurune berritzaile batean lan egitea, jarduera eta erronka tekniko askorekin.  
  • Lanaldi osoa, egonkortasun laborala eta garapen profesionalerako aukerak, talde bat gidatzeko eta nazioarte mailako erreferentzia den espazio batean lan egiteko aukera. 
  • Lankidetza eta etengabeko hobekuntzaren kultura duen ingurune batean lan egitea, jasangarritasunaren aldeko orientazioarekin. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Desgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu behar duzun laguntza egokia bermatzeko. 

Gure taldearen parte izan nahi duzu? Ez izan zalantzarik eta izena eman lan-eskaintzan! Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia