Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Formakuntza Programen Kudeatzailea

30 Uztaila 2025

Deskribapena

Baduzu esperientziarik hezkuntza arloan bezeroari arreta ematen? Ikasleekin erlazioa daukaten proiektuetan lan egin duzu? Erantzuna baiezkoa bada, proiektu hau zuretzat da!

Zure helburu nagusia ikasleen esperientzia integrala ziurtatzea izango da, matrikulatzen direnetik prestakuntza-programa hasten den arte eta programa ematen den bitartean.

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira:

  • Ikasleei arreta eskaintzea, iritsi aurreko izapideetan laguntzea eta prestakuntza-programa ematen den bitartean laguntzea.
  •  Formakuntza-programa presentzialen, hibridoen eta online programen beharrak planifikatzea eta gauzatzea.
  • Prestakuntza-programetako irakasle-taldearekin batera lan egitea, ikasleen ikaskuntza- eta esperientzia-prozesu osoan bikaintasuna eta kalitatea ziurtatuz.
  • Ikasleei eta irakasle-taldeari laguntzea sektoreko enpresetan egiten dituzten kanpoko praktikak kudeatzen
  • Programekin eta ikasleekin lotutako dokumentazio akademikoa lantzea eta planifikatzea.
  • Prestakuntza-programen aurrekontuen kontrol ekonomikoa egitea eta eramatea, bai eta ikasleei, inkestei, programei eta abarri buruzko estatistika-txostenak egitea ere.

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara honako ezaugarri hauekin?

  • ADE, Soziologia, Pedagogia edo antzeko Unibertsitate Gradu bat duzu.
  • 3-5 urte bitarteko esperientzia duzu jardueren kudeaketan eta plangintzan, bai eta bezeroaren arretan ere.
  • Tresna hauen hauek ezagutzen dituzu: Office paketea, Moodle edo ikasteko beste plataforma batzuk.
  • Ingelesez elkarrizketarako eta  idazteko gaitasun handia duzu (C1).

Gure arreta piztuko duzu:  

  • Hezkuntza arloan lan egin baduzu.
  • Euskaraz hitz egiteko gaitasun handia baduzu (C1).
  • Zoho CRM eta Business Central ERPrekin lan egin baduzu.
  • Lorpenera eta emaitzetara bideratutako ikuspegia baduzu.

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik?

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea.
  • Kontratu tenporala lanaldi osoan.
  • Jarduerak ahalbidetzen duenean telelana egiteko aukera.
  • Lan-giro ona izaten parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara.
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Desgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu behar duzun laguntza bermatzeko. 

Gure taldearen parte izatea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik zure hautagaitza guri helarazteko!

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia