Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Logistika Teknikaria

23 Uztaila 2025

Deskribapena

Logistikaren arloan garatzea gustatuko litzaizuke? Nazioartean aitzindaria den erakunde baten parte izan nahi duzu? Irakurtzen jarraitu eskaintzen dizuguna jakiteko! 

Zure eginkizun nagusia BCC ekosistemako fluxu logistikoaren efizientzia eta fidagarritasuna bermatzea izango da, barneko bezeroari zein kanpokoari zerbitzu arin eta eraginkorra eskainiz, kalitate estandarrak betez eta produktuen eskuragarritasuna ziurtatuz. 

Gure lan-ildo nagusiak hauek dira: 

  • Merkantzien fluxua kudeatzea: jasotzea, egiaztatzea, sisteman erregistratzea eta dokumentazioa kontrolatzea. 
  • Biltegia mantentzea: espazioak optimizatzea eta segurtasun-araudia betetzen duen biltegiratzea bermatzea. 
  • Barneko eta kanpoko eskaerak prestatzea eta koordinatzea, jarraipenak eginez eta entrega puntualak bermatuz. 
  • Inbentario periodikoak egitea, sistema eguneratzea eta stockaren hobekuntza-ekimenetan parte hartzea. 
  • BCCko beste arlo batzuekin lankidetzan aritzea, materialen eskuragarritasuna eta bezeroarenganako orientazioa bermatuz. 

Betekizunak

Zure burua honako ezaugarriekin identifikatzen duzu? 

  • Kalitate Prozesuak eta Elikagaien Segurtasuna Goi Mailako Gradua egin duzu edo antzekoa. 
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia duzu antzeko lanetan. 
  • Pertsona dinamikoa, arduratsua eta arazoei irtenbideak emateko gaitasuna duzuna zara. 
  • Ikasteko gaitasun handia duzu. 
  • Gaitasun sozial eta antolakuntza-trebetasunak dituzu. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Elikagaien Manipulatzailearen Ziurtagiria edo elikadura segurtasuneko eta higienezko ezagutzak badituzu. 
  • Giro dinamiko eta kulturaniztunean lan esperientzia baduzu. 
  • Euskaraz komunikatzeko gai bazara. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Center-en? 

  • Kontratu mugagabea lanaldi osoan. 
  • Hazkunde momentuan dagoen proiektu batean parte izatea, diziplina anitzeko eta kulturaniztuneko ingurunean, irakasle, ikasle, hornitzaileekin harremanetan egonez. 
  • Lan giro on bat mantentzeari garrantzia ematen diogu. Taldeko pertsonak zaintzen ditugu.  
  • Lanpostua Basque Culinary Center-en (Miramón) edo GOe Gastronomy Open Ecosystem-en (Gros) garatu daiteke, proiektuaren beharren arabera. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Desgaitasun Ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaiguzu, beharrezko laguntza eskaintzeko. 

Gurekin lan egitea gustatuko litzaizuke? Bidali zure hautagaitza. Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia