Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Titulazioen Kudeatzailea

30 Ekaina 2025

Deskribapena

Hezkuntza-programak antolatzen esperientzia duzu? Gastronomiaren mundua interesatzen zaizu eta hazten ari den proiektu baten parte izan nahi duzu? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Basque Culinary Center-en, gastronomiaren arloko nazioarteko erreferentzia den erakunde akademikoan, Titulazioen Kudeatzaile baten bila gabiltza Gastronomia Zientzien Fakultatean lan egiteko. 

Zure eginkizun nagusia formakuntza -programen funtzionamendu logistiko eta antolakuntza egokia bermatzea izango da, baliabideak kudeatuz eta talde akademikoarekin, irakasleekin eta ikasleekin elkarlanean arituz. 

Zure egunerokotasunean: 

  • Jarduera desberdinak garatzeko beharrezkoak diren espazioak, instalazioak eta ekipamendu espezializatuak koordinatuko dituzu. 
  • Klase, irteera, ekitaldi eta jarduera osagarrien logistika antolatuko duzu. 
  • Materialak, hornidurak eta aurrekontu-kontrolarekin lotutako arloak gainbegiratuko dituzu. 
  • Eduki digitalak eguneratuta mantenduko dituzu eta programetako administrazio-prozesuetan lagunduko duzu. 
  • Ikasleei laguntza eskainiko diezu ikaskuntzarako dauden sistemak eta baliabideak erabiltzen ikas dezaten. 
  • Programen arteko baliabide partekatuen erabilera optimizatzeko hobekuntzak proposatuko dituzu. 

Betekizunak

Identifikatua sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Kudeaketarekin lotutako arlo batean Goi Mailako Heziketa Zikloa ikasi duzu eta hezkuntza-arloan hazten jarraitzea interesatzen zaizu. 
  • Hezkuntza-programak edo ekitaldiak antolatzen esperientzia duzu. 
  • ERP Business Central bezalako enpresa-kudeaketako tresnekin aritzen zara eta ingurune digitaletan eroso sentitzen zara. 
  • Moodle bezalako hezkuntza-plataformak ezagutzen dituzu eta beste pertsonei horiek erabiltzen laguntzen diezu. 
  • Ingelesarekin ondo moldatzen zara (gutxienez C1 maila), bereziki testuinguru akademiko edo profesionalean. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Hezkuntza-inguruneetan lan egin izana eta horien dinamika ondo ezagutzea. 
  • Gastronomiaren sektorea ezagutzea eta ikuspuntu hezitzaile batetik sektore horrekin lotuta egotea interesgarria iruditzea. 
  • Euskaraz modu profesionalean komunikatzeko gaitasuna izatea eta eguneroko lanean erabiltzea erosoa izatea. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Center-en? 

  • Erreferentziazko hezkuntza eta ikerketa proiektu batean parte hartzea, nazioarteko proiekzioarekin eta berrikuntza espirituarekin. 
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea. 
  • Konfiantzan, autonomian eta lankidetzan oinarritutako lan-ingurunea. 
  • Ezagutzarekin, garapenarekin eta elikadura- eta gastronomia-sektorearen eraldaketarekin konprometituta dagoen talde sutsu bat. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Gainera, Desgaitasunaren Ziurtagiria baduzu, guri jakitea gustatuko litzaiguke, laguntza egokia duzula ziurtatzeko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Zure zain gaude!

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia