Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Jasangarritasun Arloko Ikerlaria

08 Maiatza 2025

Deskribapena

GOe Tech Center Gastronomia Iraunkorreko Ikerketa eta Berrikuntzako Zentro Teknologiko Aitzindariak uste du gastronomia funtsezko palanka dela elikadura sistema jasangarria lortzeko. Ikuspegi hori kontuan hartuz, ezagutza sortu nahi dugu elikadura sistemaren aldaketa positiboa bultzatzeko, gizarte jasangarriagoa, osasungarriagoa eta erresilienteagoa eraikitzen lagunduz, eragile guztiak eta herritarrak modu aktiboan inplikatuz. 

Ezagutza sortzera bideratutako talde bateko kide izatea gustatuko litzaizuke, sektorean aldaketa positiboa bultzatzeko eta gizarte erresilienteagoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko? Berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako pertsona bazara, ezagutu nahi zaitugu! 

Zure egunerokotasunean... 

  • Ingurumen, ekonomia eta gizarte inpaktua aztertuko duzu, Bizi Zikloaren Analisia (BZA) bezalako metodologiak aplikatuz. 
  • Ikerketa-proiektuetan parte hartzeko metodologiak eta herritarren zientzia garatzen eta aplikatzen parte hartuko duzu. 
  • Ikerketa sozialak metodologia kuantitatiboak (inkestak, datu-baseen analisia) eta kualitatiboak (elkarrizketak, talde fokalak) erabiliz egingo dituzu. 
  • Hiriko elikadura sistemak aztertuko dituzu, jasangarritasuna eta erresilientzia hobetzeko. 
  • Elikagai jasangarriak garatzen lagunduko duzu, ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularreko estrategien bidez. 
  • Jasangarritasunari buruzko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan, eskualdeko, nazioko eta Europako deialdi publikoetan eta enpresekiko berrikuntza-proiektuetan parte hartuko duzu. 
  • Proposamenak egiten, artikulu zientifikoak idazten, txostenak egiten eta proiektuen emaitzak zabaltzen lagunduko duzu, baita zentro teknologikoko eragileen sarea sendotzen ere. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Gradua duzu Ingurumen Zientzietan, Elikagaien Industrietan, Biologian, Kimikan, Ingeniaritzan edo antzeko arloetan. 
  • Master bat duzu, bereziki lanpostuari lotutako gaietan. 
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia duzu lanpostuarekin lotutako arloetako ikerketa proiektuetan edo berrikuntza aholkularitzan. 
  • Datuen analisia, metodo estatistikoak eta datu-baseen erabilera menderatzen dituzu, eta esperientzia  duzu funtzio horietarako Excel erabiltzen. 
  • Esperientzia duzu Bizi Zikloaren Analisia egiten eta horretarako SIMAPRO edo OPENLCA bezalako tresnak erabiltzen. 
  • Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuak ezagutzen dituzu, batez ere elikaduraren arloan. 
  • Ingelesez hitz eginez eroso sentitzen zara (C1). 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Doktoretza  duzu, bereziki lanpostuarekin lotutako gaietan. 
  • Esperientzia duzu finantzaketa publiko eta pribaturako proposamen tekniko-ekonomikoen diseinuan, prestakuntzan eta ingurumen aholkularitzako, ikerketako, garapeneko eta transferentzia teknologikoko proiektuen kudeaketan.  
  • Europa maialan kudetzen diren proiektuetan parte hartu duzu. 
  • Ezagutza eta esperientzia dituzu parte hartzeko tresnen eta metodologien erabileran, bai eta berrikuntza sozialeko proiektuetan ere, baita elikagaien teknologiaren eta prozesuen arloan eta HORECA arloan ere.  
  • Euskara maila altua duzu (C1). 

Zer espero dezakezu GOe Tech Centerretik? 

Jasangarritasuna eta garapen jasangarria maite badituzu, hau da zure aukera, lan egingo duzulako... 

  • Taldean, sormenarekin eta ekimenarekin. 
  • Zure zereginak garatzeko autonomiarekin. 
  • Formakuntza edukitzeko aukerarekin. 
  • Entrega datei erantzuteko planifikatua egonez.   

Gainera, GOe Tech Centerren parte izanik: 

  • Profesional talde dinamiko bateko kide izango zara, eta konpromisoa hartuko duzu gastronomiaren esparruan kalitatezko ikerketa eta berrikuntza garatzeko. 
  • Jarduera diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean garatuko duzu. 
  • Nazioartean erreferentziazko zentro batean lan egingo duzu, inpaktu-proiektuetan parte hartuz. 
  • Ordutegi malgua eta telelanerako aukera izango duzu.  

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia