Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukaldaritza Berrikuntzarako Chef-a

11 Abendua 2023

Deskribapena

Gastronomiaren eta haren balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakunde baten parte izan nahi duzu? BCC INNOVATIONen, Basque Culinary Centerren diziplinarteko ikerketa eta berrikuntza zentroan, Sukaldaritza Berrikuntzako Chef baten bila gabiltza.

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira:

  • Gastronomiako joera eta teknika abangoardistak identifikatzea.
  • Teknika horiei buruzko ezagutza sortzea.
  •  Lehengaiak elikagaietan eraldatzeko prozesuen ezagutza sortzea.
  • Balio gastronomiko handia sortzea teknika abangoardisten bidez, hala nola hartzidurak, makineria espezializatua, entzimak, etab erabiliz.
  • Produktu berritzaileak formulatzea, teknika abangoardistak eta berriak erabiliz eta sukaldaritzako sormena aplikatuz.

Gure taldearekin bat egiten baduzu, zure egunerokoa hau izango da:

  • Sukaldaritzako garapenak asmatzea, kontzeptualizatzea, formulatzea eta probatzea.
  • Produktu eta errezeta berritzaileak garatzea.
  • Bezeroekin elkarreragitea emaitzak aurkezteko /showcooking-ak/tailerrak.
  • Esparru anitzeko proiektu handiak  garatzea.
  • Proiektuak eta horien dokumentazioa koordinatzea eta kudeatzea.
  • Bezero potentzialak identifikatzea eta erakartzea.
  • Zentruaren balio-proposamena garatzen laguntzea.

Betekizunak

Identifikatua sentitzen zara ezaugarri hauekin?

  • Gastronomiako, Elikagaien Industriako edo antzeko gradua izatea.
  • Gutxienez azken 2 urteetan nazioko eta/edo nazioarteko ikerketa-proiektuetan eta/edo aholkularitza-proiektuetan lan egin izana.
  • Sukaldaritzari aplikatutako ezagutza zientifiko-teknikoak edukitzea.
  • Eroso sentitzea gaztelaniaz, ingelesez (C1) eta euskaraz.
  • Datuen analisiari, estatistika-metodoei eta datu-baseen erabilerari buruzko ezagutzak izatea, eta funtzio horietarako Excel erabiltzen ohituta egotea.
  • Bidaiatzeko prestasuna edukitzea.

BCC-n nabarmenduko zara…

  • Rol desberdinak bere gain hartzeko gaitasuna: laguntza-lanak edo lidergo-lanak proiektuetan.
  • Izaera desberdineko proiektuak gauzaratzeko moldakortasuna.
  • Etengabe ikasteko gaitasuna baduzu. 
  • % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiri ofiziala daukazu. 

Hau da eskaintzen dena:

  • Nazioartean garrantzitsuak diren erakundeekin oso lotuta dagoen ingurune dinamiko batean lan egitea.
  • Diziplina eta kultura anitzeko talde batean lan egitea.
  • Ordutegi-malgutasuna eta telelana egiteko aukera.
  • Autonomia lanpostuan.

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia