Basque Culinary Centerrek irakasle bat sartu nahi du Elikagaien Diseinu eta Teknologia arloko lantaldean. Gastronomiaren mundua maite baduzu eta nazioarteko erakunde aitzindari batean parte hartu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen zer dugun eskaintzeko!
Zure egitekoa Elikagaien Diseinu eta Teknologiako espezializazio-bidearekin zerikusia duten irakasgaiak diseinatzea, garatzea eta ematea izango da, gainerako lantaldearekin batera, bai alderdi teorikoan, bai praktikoan.
Gainera, BCCren jardueren elikadura-segurtasuneko estrategia diseinatuko duzu, BCC osatzen duten pertsonen elikadura-segurtasuneko prestakuntza- eta sentsibilizazio-eredua ezarriz.
Ezaugarri garrantzitsuenak...
• Elikagaien Kalitate eta Segurtasuneko doktoregoa edo elikagaien teknologiarekin lotutako antzekoa.
• Esperientzia finkatua, 5 urte baino gehiagokoa, gastronomiarekin, elikagaien industriarekin eta/edo sukaldaritza-zientziekin lotutako proiektuetan parte hartzen eta horiek gidatzen.
• Elkarrekintza-gaitasun handia (C1) ingelesez, eskolak hizkuntza horretan emango baitira.
Nabarmenduko zara...
• Hornikuntzari eta logistikari buruzko ezagutzak eta AKPKA (arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak).
• AKPKA egiaztatzeko ereduak diseinatu eta ezarri dituzu, auditoretzen eta adierazleen kontrolaren bidez.
• Irakaskuntzan esperientzia dutenak (arautua edo ez-arautua)
• Esperientzia duzu ikasteko plataformak (Moodle) eta ERP (Business Central) erabiltzen.
• Euskara ere erabil dezakezu hizkuntza profesional gisa.
• % 33ko edo gehiagoko ezgaitasun ofizialaren ziurtagiria badaukazu.
Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik?
- Konfiantzan oinarritutako lan eta kudeaketa giro ona duen talde batean sartzea. Autonomia handia eskaintzen dugu, helburua lortzeari garrantzia emanez, kontziliaziorako erraztasunak eskainiz, hala nola ordutegi-malgutasuna eta telelana.
- Etengabe hazten ari den proiektu baten parte izango zara, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean, gastronomiaren munduaren ikuspegi globala izateko aukera emango dizuna.
- Garrantzi handia ematen diogu gure taldeari; horregatik, ezinbestekoa ikusten dugu lan-giro ona sortzea eta mantentzea, gure taldeak zainduz eta haietaz arduratuz.