Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ekintzailetzako eta negozio berrietako kudeatzailea

10 Otsaila 2021

Deskribapena

Gastronomiaren eta bere balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den
erakunde baten parte izan nahi al duzu? Berrikuntza irekia, ekintzailetza eta
startupen mundua gustuko al dituzu?
Donostiako Basque Culinary Centerrek profil profesional hau behar du bere
talderako:

Ekintzailetzako eta negozio berrietako kudeatzailea

Postuaren testuingurua eta deskribapena
BCCren Garapen Orokorreko arloan arituko da proiektu berri bat diseinatu eta
kaleratzeko zereginean laguntzen. Proiektu berri horrek ekintzailetzaren arloa
indartuko du, eta ardatz nagusi izango du nazioartekotzea eta ekintzailetza
sustatzea, ekimen eta proiektu orokorrez arduratu ahal izateko aukera berriak
erdiesteko xedea izateaz gain.

Honako lan hau izango da, nagusiki: Basque Culinary Center 360 graduko
gastronomiatik datorren edozein arlotan erreferentziako eragile global gisa
sustatzea. Horretarako, hauek egin beharko ditu:
 BCCren azeleragailuan parte hartu nahi duten startupak erakartzea eta
horiekin harremanetan egotea.
 Nazioarteko irtenbide teknologikoak identifikatzea, horiei jarraipena
egitea, eta, azkenik, azeleragailuari atxikitako gune pilotu/esperimental
batean txertatzea.
 Erreferentziazko komunitate bat sortzea 360 graduko gastronomiaren
sektorearen barruan, gizartera proiektatuta egongo dena.
 Erreferentzia globaleko hub digital bat sortzea ekintzailetzaren eta
#foodtech, #restech eta #agrotech startupen arloan, sortutako edukia
bertan kapitalizatze aldera.
 Gure taldea gastronomiaren eta elikagaien arloko nazioarteko eragile
berriekin harremanetan jartzea.
 Nazioarteko irismena izango duen azelerazio-programa bat sortzea
startupentzat, erreferentzia globaleko azeleragailu baten eskutik.
 Erreferentziazko hitzaldi eta ekitaldietara joatea, BCCren ekosistemara
eragileak erakartzeko.
 Nazioarteko erreferentziazko beste ekosistema batzuekin zubiak edo
loturak eratzea, bai startupen arloan, bai elikagaien arloan.

 

Betekizunak

Zeren bila gabiltza?
Hezkuntza
 Unibertsitate-titulua
o Industria-ingeniaritzako edo enpresa-administrazioarekin lotutako
arloetako unibertsitate-prestakuntza kontuan hartuko da.
o Master-titulazioa kontuan hartuko da.
o Nazioarteko esperientzia kontuan hartuko da.
 Ekintzailetzarekin lotutako prestakuntza osagarria
Lan-esperientzia
 Hiru urteko gutxieneko esperientzia.
o Aholkularitzako eta 4.0 industriako sektoreetako esperientzia
kontuan izango da.
o Startupetako eta oinarri teknologikoko ekimenetako esperientzia
kontuan hartuko da.

 Gastronomia eta elikagaien sektoreari buruzko ezagutza.
 Ekintzailetza-ekosistemei buruzko ezagutza.
o Startup-komunitateen sorkuntzako eta kudeaketako eta/edo
ekintzailetzako esperientzia kontuan hartuko da.

Hizkuntzak
 Ezinbestekoa da ingeles-maila altua/profesionala izatea.
o Euskara jakitea kontuan hartuko da.
o Beste hizkuntza batzuk kontuan hartuko dira; tartean, frantsesa
edo alemana.

Beste ezagutza batzuk
 Oinarrizko kudeaketa-baliabideak ezagutzea eta horiekin esperientzia
izatea (Office 365, Google G Suite, eta abar).
 Diziplinarteko orientazioa.
 CRM baliabideak eta bezeroak kudeatzekoak ezagutzea eta horiekin
esperientzia izatea.
 Proiektuak kudeatzeko baliabideak ezagutzea eta horiekin esperientzia
izatea.

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia