Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Turismo Gastronomikoaren 5. Mundu Foroa: Jasangarria izateko eta gizarte-balioa sortzeko beharrezkoak dira instituzioen babesa, kalitatezko prestakunt

01 Maiatza 2019

Ondorio nagusiak azaldu eta turismo gastronomikoari buruzko startupentzako lehen mundu txapelketako irabazlea hautatu ondoren, amaitu da Turismo Gastronomikoaren V. Mundu Foroa, Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) eta Basque Culinary Centerrek antolatutakoa. 84 herrialdetako 600 lagun baino gehiago bildu dira foroan.

Bost startup finalistek (Italiako ARB, Espainiako ARTHYLEN, Israelgo BITEMOJO, Txekiar Errepublikako DINIFY eta Japoniako GINKAN)  TMEren estrategiara eta turismo gastronomikoak garapen jasangarriko helburuei egiten dien ekarpenera ondoen egokitzen diren proiekturik berritzaileenak aurkeztu dituzte.

Txekiar Errepublikako Dinify izan da startup irabazlea, jatetxeei menuak hainbat hizkuntzatan emateko plataforman oinarritutako proiektu bati esker. Horren bidez, bidaiariek beren hizkuntzetan egin ahal izango dituzte eskaerak.

Hona hemen Turismo Gastronomikoaren V. Mundu Foroaren ondorio nagusiak:

- Marko instituzional egokia sortu behar da kalitatezko enplegu inklusiboa sustatzeko politika berezien eta turismo gastronomikoko pertsonak eta profesionalak baloratzeko kulturaren bitartez. 

- Curriculumak egokitu eta turismo gastronomikoari buruzko prestakuntza- eta gaikuntza-programak sortu behar dira. Horretarako, inspirazio-iturri izango dira turismo-lekuko balio-kateko eragileei zuzendutako konpetentzia pertsonal eta profesionalak, lurraldeetako turismo gastronomikoa garatzearen onurak maximizatzeko gako gisa identifikatu direnak. Hori guztia tokiko kudeatzaileen, hezkuntza-instituzioen eta enpresen arteko lankidetza estuarekin egin beharko da.

- Talentua sortzeko, garatzeko, erakartzeko, kudeatzeko eta atxikitzeko programak sustatzea, eta profil profesional estrategikoak lekuko turismo gastronomikoaren ekosisteman parte hartzen duten enpresetan eta erakundeetan txertatzea, etengabe ikastea eta konpetentziak garatzea bermatzen den bitartean. 

- Tresna egokiak edukitzea ekintzailetza ahalbidetzeko eta proiektuak sustatzeko, gaitasun eraldatzailea eta inpaktu onuragarria izango dutenak turismo gastronomikoko enpresetan eta lekuetan. Berrikuntzaren aldeko kultura sortzea sektorean, startupak bizkortzeko programak, ekintzaileentzako bekak, finantza-babeseko programak eta abar sortuz, besteak beste, gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko eragileekin, enpresa eragileekin eta erreferentziazkoekin eta ekosistema akademikoarekin lankidetzan. 

- Balioa sortzea lurraldeetako eta toki-komunitateetako turismo gastronomikoaren garapenean parte hartzen duten eragile guztientzat. Turismo gastronomikoa indartzea lekuetako jasangarritasunean aurrera egiteko eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan laguntzen jarraitzeko, batez ere, zortzigarrenean: enplegu sorrera, hazkunde ekonomikoa eta tokiko kulturaren eta produktuen balorizazioa sustatzeko helburua duena.

TMEk eta Basque Culinary Centerrek (BCC) antolatu dute foro hau, eta hurrengo edizioa Brujasen, Flandrian (Belgika) izango da. Nazioarteko 40 adituk turismo gastronomikoak enplegua sortzeko eta ekintzailetza sustatzeko dituen eragina eta ahalmena aztertu eta landu dituzte, baita etorkizunean haren potentziala nola handitu ere.

Desarrollado por: GureMedia