Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

TEÒRIC JATETXEKO ORIOL CASAL TOKIKO PRODUKTUEN BIDEZKO BERRIKUNTZA GASTRONOMIKOAREN VII. BCC-EROSKI SARIAREN IRABAZLE

04 Abendua 2018

Basque Culinary Centerrek eta Eroskik BCC-EROSKI sariaren irabazlea erabaki dute gaur arratsaldean. Sariak, bada, bertako produktua, jasangarritasuna eta osasuna sustatu nahi ditu, Basque Culinary Centerren ikasi duten eta Espainiako lurraldeetako barietate eta espezie autoktonoak erabiltzen dituzten sukaldari nabarmenen lanaren bidez.

BCC-EROSKI sariak proposamen osasungarri, jasangarri eta berritzaileak bilatzen ditu, eta parte-hartzaileen ingurune gertukoenean ekoitzitako elikagaiak jartzen ditu erdigunean. Finalisten konpromiso bikoitza ikusarazten du, bada. Batetik, produktu tradizionalekiko eta horien ekoizleekiko, eta espezie-, barietate- eta zapore-aniztasuna gordetzearekiko konpromisoa. Eta bestetik, elikadura osasungarri eta orekatuarekiko inplikazioa, bertako produktuak osasuna hobetzeko funtsezko elementu direla ulertuta.

Honako hauek izan dira edizio honetako finalistak: Bartzelonako Teòric jatetxeko Oriol Casals eta Kanaria Handiko Las Palmaseko Summum jatetxeko Xabier Blanco, biak ala biak Gastronomiako eta Sukaldaritza Arteetako graduatuak; eta Logroñoko Ikaro jatetxeko Carolina Sánchez eta Iñaki Murúa, Sukaldaritza, Teknika, Produktua eta Sormena Masterreko graduatuak, lehen Michelin izarra lortu berri dutenak.

Desarrollado por: GureMedia