Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Soto del Prior, Culinary Action!-eko Jatetxe Gastronomikoen Inkubagailuan gehien aurreratu duen ideia izan da

28 Uztaila 2022

Carlos Jordán Lasheras-en Soto del Prior proposamen gastronomikoa izan da Euskadiko Jatetxe Gastronomikoen Inkubagailuan gehien aurreratu duen ideia. Basque Culinary Centerren eta Hazi Fundazioaren Culinary Action! ekintzailetza-programaren esparruan egin da ekimen hori, The Food Global Ecosystem proiektu publiko-pribatuaren barruan.

Inkubazio-prozesuko ideia berritzaileena, aldiz, Andoni, Julen eta Xabi Pérez Cuadrado anaien Kiska proiektua izan da hautatua.

Culinary Action! ekimenak talentu ekintzailea indartu eta gaitu nahi du, lurraldearen izaera berritzailea indartzeko proposamen berriak garatuz. Jatetxe Gastronomikoen inkubagailuen lehen edizioak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen babesa du, eta La Salve eta Aravenen laguntza ere bai. Culinary Action! Basque Culinary Center eta Haziren ekimen gastronomikoko programa bat da, The Food Global Ecosystem-en barruan kokatua. Culinary Action! GOe (Gastronomy Open Ecosystem) programan egingo diren jarduera-ildoen eta ekimenen parte da.

Uztailaren 28an ospatutako “Demo Day”-a, Donostian, LABe Digital Gastronomy Lab-en gertatu da; eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordearen, eta Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiaren parte hartzea izan du. Proposamen gastronomikoak adituen batzorde baten aurrean aurkeztu eta defendatu dituzte Inkubagailuko parte-hartzaileek. Aurrez, 9 astez, parte-hartzaileak sukaldaritzaren sektoreko adituekin eta beste zenbait arlotako adituekin (marketina eta salmentak, finantzak edo kudeaketa) trebatu ahal izan dira. Aipatzekoa da La Salvek eskainitako aholkularitza laguntza, eta baita ere Aravenen ekipamendurako eskaintza eta tSpoonLab-en laguntza.

Inkubagailuan gehien aurreratu duen ideia Soto del Prior izan dela ebatzi du kide hauek osatutako epaimahaiak: Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia; Aitzol Zugasti, gastronomian aditua; Asier Mijangos, Mahou San Miguel-eko merkatu kudeatzailea, eta Mikel Ubarrechena, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko presidentea. Hala, karta digital bat garatu ahal izango du, platerak 3D-n bistaratuta, Do-it Augmented Reality Technologies-ekin.

 

Parte-hartzaileak

Hurrengo ideia eta proiektuek hartu dute parte inkubagailuan: alde batetik, Carlos Jordán Lasherasen Soto del Prior, hanburgesategi onena landu nahi du, non % 100 haiek hazi/landu eta egindako produktua prestatzen duten; Nafarroako iparraldeko eta Euskadiko produktuari balioa ematen diotenak. Arreta bezeroengan jarrita, Kiskak, Andoni, Julen eta Xabi Pérez Cuadrado anaien proposamenak, esperientzia gastronomiko esklusiboa eskaintzen du, xehetasunetan arreta handia jarriz. Aldez aurreko erreserbekin eta erreserba bakarrarekin lan egiten dute, hau da, espazio bakoitzeko erreserba bati erantzuten diote.

My Private Chef, José Ignacio Apostegui de la Torre-renak esperientzia gastronomikoa bezeroaren etxera eramatea du helburu. Bestetik, Ignacio Aguirre-ren, Vardul Gastrobeer-a; esperientzia gastronomiko batez gozatzeko lekua izango da, artisau-garagardoa eta garaian garaiko elikagaiak uztartzen diren tokia. Pablo Odriozolaren Muy Top proposamen gastronomikoa janari lasterran oinarritzen da; sandwich beroak eta barazki frijituak dira haien espezialitatea. Osagaiak dira protagonistak, errezeta sinpleen bidez, eta salmenta presentziala nahiz etxerako zerbitzua konbinatzen dituzte. Bere helburua da bigarrengo leku bat irekitzea.

Bitartean, Bihurri (Cocina miniatura), Itoiz Urretaren ideia, miniaturazko sukaldaritza lantzen duen gune gastronomikoa da. Bertan, hurbileko produktuak eta produktu jasangarriak lantzen dira, askotariko sukaldaritzak tokikoarekin uztartuz eta hainbat teknika erabiliz, hala nola, intsektuen proteinak. Azkenik, Kalejira Gastrotekarekin, David Estévez eta David Martínen helburua da Hernaniko eskaintza gastronomikoaren “modernizazioa” bilatzea. Gastrobar bat ireki nahi dute herrigunean, plazan janariak ematen dituen lehen ostalaritza-lokala izango litzateke.

 

Jatetxeen Inkubagailuko ideia irabazleak aukeratzeko prozesua

Programan aurkeztutako proiektuen artean 10 aukeratu ziren, eta horietatik zazpi ideiek amaitu dute inkubazio-prozesua. Horiek bederatzi asteko egonaldia egin zuten LABe Digital Gastronomy Lab-en, Basque Culinary Centerreko berrikuntza gastronomiko irekiko Living Lab-ean, laguntzaileak alboan zituztela. Bertan, astero egin dituzte mentore-lanak eta bootcampak sukaldaritzaren sektoreko adituekin; horien artean, Iñigo Peña, Narru jatetxeko chefa; Gorka Txapartegi, Alameda jatexteko chefa; Josean Merino, PerretxiCo-ko zuzendari nagusia; Naiara López, Elkargiko finantza kudeatzailea; Bella Bowring, Geralds Bar-eko sortzaileetako bat; Paulo Airaudo, Amelia jatetxeko chef-a; eta Mariasun Ibarrondo, Boroa Jatetxeko jabeetako bat. Aholkularitza pertsonalizatua ere eman diete zenbait mentorek, hainbat arlotako prestakuntza jaso dute, hala nola marketinean eta salmentetan, finantzetan edo kudeaketan, eta aukera izan dute beren soluzioak ingurune berritzaile batean probatzeko proba pilotuak egiteko, azken merkaturatzera iristeko. Hala, uztailaren 28an, Demo Day pribatu batera joateko aukera izan dute, Basque Culinary Center sareko inbertitzaileei eta korporazioei balio-proposamena aurkezteko. Han, bi proiektuk jaso dute aitortza: gehien eboluzionatu duen ideia eta ideiarik berritzaileena.

Gainera, prozesuan zehar, Culinary Action! programaren eta Basque Culinary Centerreko ekosistema guztiaren laguntza eta expertise ekintzailea izan dute, bai eta kolaboratzaileek eta beste erakunde laguntzaile batzuek zenbait zerbitzuren bidez emandako babesa ere; adibidez, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearena. Aipatzekoa da, batetik, La Salvek emandako aholkularitza laguntza, 1.000 € oparitu baititu mentore-lan pertsonalizatuetan, eta, bestetik, Aravenen ekarpen ekonomikoa, 2.000 €-raino emango baititu establezimendu bakoitzeko. Era berean, tSpoonLab-ek jatetxeak kudeatzeko softwarearen lizentzia erabiltzeko hilabeteko probaldia emango dio parte-hartzaile bakoitzari.

Azkenik, gauzatuko diren proiektuek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko Sailaren Gastrobikain deialdian parte hartu ahal izango dute. Deialdi horretan, negozio gastronomikoen proiektu berrietarako dirulaguntzak banatzen dira: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40raino; gehienez ere 50.000 euro proiektu bakoitzeko.

 

 

CULINARY ACTION!

Basque Culinary Centerren eta Hazi Fundazioaren ekintzailetza gastronomikoko programa da Culinary Action!, eta The Food Global Ecosystem proiektuan kokatzen da. Proiektu hori publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, eta 60 enpresak baino gehiagok osatzen dute; Euskadik berrikuntza-proiektuak, talentu ekintzailea eta startupak erakarri nahi ditu nekazaritzako elikagaien esparruaren alderdi teknologikoetan. Culinary Action! programak ekintzailetza eta negozio berriak bultzatzen ditu gastronomiaren eta elikaduraren esparruan. 2014tik dihardu ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria eta gizartea gune berera erakartzen, inpaktu sozioekonomiko erreal bat eragiteko gastronomiaren sektorean. Berrikuntza disruptiboa katalizatzen du elikadura-sistema desafiatzen duten startupen eta proiektu jasangarrien sustapenaren bidez; besteak beste, foodtecha, restecha eta agrotecha. 

Gainera, gizarteari irekitako ekintzailetzako guneak sortzen ditu, zeinek aukera ematen baitute komunitate ekintzailearen eta startupen beharrak detektatzeko eta erantzun arin eta bizkor bat emateko, hala, merkatuari soluzio erabilgarri bat proposatu ahal izateko. Oraingoz, azelerazio-programak (Culinary Actionen azeleragailua) sektoreko 100 startup inguru azeleratu ditu.


Informazio gehiago hemen: https://culinaryaction.com/

Desarrollado por: GureMedia