Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Abian da turismo gastronomikoaren munduko lehen start-up lehiaketa

19 Urria 2018

Basque Culinary Center (BCC) eta Turismoaren Mundu Erakundea turismo gastronomikoaren sektorerako aitzindaria den ekimen baten buru dira: gastronomia iraultzeko eta turismoan integratzeko, eta turisten, forma berrien eta bidaiatzeko arrazoien inspirazio-iturri izateko ideia berritzaileak dituzten start-up edo enpresa, heldu nahiz hasiberri, teknologiko edo ez-teknologikoetarako mundu deialdia.

Turismo gastronomikoaren sektorea eskaintza berritzen eta dibertsifikatzen ari da. Turismoaren Mundu Erakundeak, Basque Culinary Center bere kide afiliatuarekin lankidetzan, turismo gastronomikoaren munduko lehen start-up lehiaketa kaleratu du; hots, turismo gastronomikoaren sektorea eraldatuko duten enpresa berriak identifikatzeko munduko lehendabiziko ekimenik handiena.

Kultura-ondare immateriala turistak erakartzen eta liluratzen dituen faktore bilakatu da. Turismo gastronomikoa, kultura eta tradizioaren osagai eta eramaile denez, ezinbesteko baliabidea da, eta produktu bakarren bidez nabarmentzeko eskaintzak behar dituzten helmugei balioa eta konponbideak ematen dizkie.

Lehiaketan, konponbide onenak eta sektoreari ekarpen handiena egiten diotenak –hain zuzen ere, teknologia sortuberri eta disruptiboen ezarpenean eta enpresa sortuberri edo start-upetan proposamen aitzindariak eginez– hautatuko dira. Lehiaketan, erronkak eta proiektuak identifikatuko dira, bai eta turismo gastronomikoaren sektorea etorkizun hurbilean eraldatuko duten berrikuntzak katalizatu ere.

Desarrollado por: GureMedia