Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Koralo startup alemaniarrak irabazi du Culinary Action!-en Global Foodtech Accelerator programa

20 Uztaila 2022

Koralo izan da Global Foodtech Accelerator programaren, Basque Culinary Center eta Hazi eta Impact Hub-en ekintzailetza-komunitateen nazioarteko sarearen ekimen-programaren irabazlea, zeinak mikroalgetan oinarritutako arrain beganoak garatu eta ekoizten dituen.

Dr. Guido Albanese eta Sina Albanese dira Koralo startuparen sortzaileak. Saria jasotzean, biek aintzatespenarekin oso harro daudela adierazi dute. “We revolutionize fish alternatives” - “Arrainen alternatibak iraultzen ditugu” lemapean, Koralok hartzidura tradizional teknikak erabiltzen ditu, mikroalgen bitartez, gozoak eta elikagarriak diren arrain beganoak ekoizteko.

Basque Culinary Centerreko Culinary Action! ekintzailetza-alorrak eta Impact Hub-ek bultzatu eta sustatu dute programa, eta, sari honen bidez, sektorean berrikuntza eta osasuna, digitalizazioa, jasangarritasuna, sentsorialitatea eta bestelako negozio-eredu berriak bultzatzeko duten interesa berretsi dute. Ekimena Europan zabaltzeko eta inplementatzeko, Berlingo Impact Hub-en eta Amsterdameko Impact Hub-en laguntza jaso du programak. Eta Hazi, Eusko Jaurlaritza, Onekin! eta The Food Global Ecosystem erakundeekin lankidetzan aritu da. Culinary Action! GOe-n (Gastronomy Open Ecosystem) egingo diren jarduera-ildoen eta ekimenen parte da.

Donostian, LABen -Digital Gastronomy Lab-en, antolatu den finala elkarrizketa-jardunaldi baten parte izan da, eta startup bakoitzak bere proiektua aditu-batzorde baten aurrean aurkeztu eta defendatu du. Ekosistema ekintzaileko eta sektore gastronomiko eta teknologikoko hainbat eragile bildu dira jardunaldietan. Aldez aurretik, 18an eta 19an, hiru startup finalistek tokiko esperientziak bisitatu eta ezagutu dituzte sektoreko adituen eskutik.

Hona zer eskuratu duen Koralok: aholkularitza espezifikoko 20 orduko hobari gehigarria lortu du Amsterdamen jasotakoaz gain; bazkide korporatiboek, I+Gko zentroek eta mundu-mailako mentore eta inbertitzaile ospetsuek osatzen duten sare baterako sarbidea; Family, Food & Friends inbertsio-aukerak/inbertsio-kluba; zientzia gastronomikoen inguruko nazioarteko talentu-iturri handienerako sarbidea, Zientzia Gastronomikoen Fakultateari eta irakasleei esker; eta tokiko ekosisteman integratzeko laguntza (lurraldeak tradizioa, esperientzia eta bikaintasuna uztartzen ditu sektore gastronomikoan: Michelin izarra duten 24 jatetxe, eta 50 onenen arteko 3).

Epaimahaiak —Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak; Asier Alea, Basque Culinary Centerreko Garapen Globaleko zuzendaria; Mentzia Otxoa de Zuazola, Hazi-ko Ekintzailetza eta Berrikuntzako zuzendaria; Eneko Axpe, NASA-ko ikertzailea, eta Fred Gifford, Sony AI-ko Estrategia eta Elkarlaneko zuzendaria— Koralo hautatu du edizio honetako irabazle gisa.

Yumminn, jatetxeetako TPV sistemekin integratutako ordainketa mugikorreko plataforma, mahaikideei kontua segundotan ordaintzeko aukera ematen diena, Donostiako finalera iritsi den beste hautagai bat izan da. Yumminn izan zen Madrilen antolatutako bootcamparen proiektu irabazlea. Ez da deskargatu beharreko aplikazio mugikor bat, QR kodeen bidez funtzionatzen duen sistema bat baizik. Yumminn-ek aukera ematen du kontua telefonoan ikusi eta ordaintzeko, ilarei itxaron gabe, eta, hala, aretoko langileen lan-karga ere murrizten du.

Bestetik, GreenBytes startup-a amaierara iritsi den beste proiektu bat izan da. Islandiako startup-ak, Berlineko bootcamp-a irabazi duenak, Reykjavik-eko elikagai-galera murriztea du helburu. Aldi berean, jatetxeentzako irabazi-marjina handitzen du, menuetan, inbentarioan eta aurreko esperientzietan oinarritutako datuak banakatzen dituen web-aplikazio baten bidez, etorkizunean elikagaien kontsumoa aurreikusteko. Horrela, elikagai-txikizkariek informazio praktikoa lor dezakete eskatu beharko luketen elikagai-kopuruari buruz eta noiz.

Global Foodtech Accelerator programako proiektu irabazlea hautatzeko prozesua

Programara aurkeztu ziren 40 inguruko proiektuetatik, 12 parte-hartzaile hautatu ziren; proiektu horiek Madrilgo, Amsterdamgo eta Berlingo bootcamp presentzialetan bi egunez parte hartzeko aukera izan zuten. Ekitaldi horietan, ekintzaileek ekosistema ekintzaileko eta sektore gastronomiko eta teknologikoko eragileen laguntza jaso zuten beren negozio-ereduen inguruko lan-dinamika batzuetan.

Haiek guztiek izango dute aukera GOe Community plataforma digitalaren —360º gastronomiaren sektoreko lehenengo plataforma digitala— plan aurreratuan sartzeko; halaber, LABe Digital Gastronomy Lab startupen inkubagailuan hilabeteko egonaldi bat (berrikuntza irekiko laborategi gastronomikoa) ere jasoko dute sari gisa; eta parte hartu duten hiriaren arabera, hainbat onura jasoko dituzte, hala nola, 6 hilabeteko Conecta Digitaleko edo Flex kidetza Madrilgo Impact Hub-en coworkingeko guneetan, 3 hilabeteko Conecta Digitaleko kidetza Amsterdameko Impact Hub-ekin edo hilabeteko Conecta Digital kidetza Berlingo Impact Hub-ekin.

Hiri bakoitzean pitch day bat egin zen, eta proiektu irabazle bana hautatu zen. Donostian uztailaren 18tik 20ra bitartean egindako finalean, hiru irabazleek sareko jarduerak, adituekiko aholkularitza-saioak eta inbertitzaile potentzialekiko kontaktuak gauzatu dituzte, eta, halaber, 20 orduko hobari bat izan dute BCC Innovationen, Basque Culinary Centerreko Gastronomiako Zentro Teknologikoan, ikerketa-proiektuak garatzeko. Hiru irabazleekin azken pitcha egin ondoren, aurtengo ekitaldiko proiektu izarra hautatu da.

 

CULINARY ACTION!

Basque Culinary Centerren eta Hazi Fundazioaren ekintzailetza gastronomikoko programa da Culinary Action!, eta The Food Global Ecosystem proiektuan kokatzen da. Proiektu hori publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, eta 60 enpresak baino gehiagok osatzen dute; Euskadik berrikuntza-proiektuak, talentu ekintzailea eta startupak erakarri nahi ditu nekazaritzako elikagaien esparruaren alderdi teknologikoetan. Culinary Action! Programak ekintzailetza eta negozio berriak bultzatzen ditu gastronomiaren eta elikaduraren esparruan. 2014tik dihardu ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria eta gizartea gune berera erakartzen, inpaktu sozioekonomiko erreal bat eragiteko gastronomiaren sektorean. Berrikuntza disruptiboa katalizatzen du elikadura-sistema desafiatzen duten startupen eta proiektu jasangarrien sustapenaren bidez; besteak beste, foodtecha, restecha eta agrotecha. 

Gainera, gizarteari irekitako ekintzailetzako guneak sortzen ditu, zeinek aukera ematen baitute komunitate ekintzailearen eta startupen beharrak detektatzeko eta erantzun arin eta bizkor bat emateko, hala, merkatuari soluzio erabilgarri bat proposatu ahal izateko. Oraingoz, azelerazio-programak (Culinary Actionen azeleragailua) sektoreko 100 startup inguru azeleratu ditu.

 

Informazio gehiago hemen: https://culinaryaction.com/

 

 

Desarrollado por: GureMedia