Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroa Gastronomiaren etorkizuna suspertzeko irtenbideak bilatzen ari da

17 Otsaila 2021

Otsailaren 23an eta 24an, sektoreko adituak eta liderrak Culinary Action! Ekintzaileen VIII. Nazioarteko Foroan bilduko dira. Edizio hau birtuala izango da eta jendeari irekita egongo da, doan.

Urte konplexu eta erabakigarria izan da 2020a, eta argi erakutsi du zaurgarria dela sektore gastronomikoaren balio-katea; 2021ean, berriz, erronka areagotzen ari da eragile guztientzat. 2021 Foroa balio-kateko eragile guztien topagune eta langunea izango da, COVID-19ak eragindako krisiarekin agertu diren ahulgune nagusiak indartzeko eta sistema gastronomikoaren erresilientzia hobetzeko.

Dani García (La Gran Familia Mediterránea) arduratuko da otsailaren 23an Foroa inauguratuko duen hitzaldia emateaz, honako gai honen inguruan: «Zein da gastronomiaren etorkizuna?». Horrez gain, bi mahai-ingurutan, gastronomiaren hainbat arlotako profesionalak bilduko dira; zehazki, Ekoizpen, Industria, Retail edo Horeca sektoreetakoak. Solasaldi horietan, eztabaidatuko dute nola definitu beharko liratekeen gastronomiaren erronka nagusiak, balio-kateak batera egin dezan lan; horrez gain, sistema gastronomikoak zientziaren, gastronomiaren eta gizarte-kontzientziaren arteko elkargunean duen posizioari buruzko ikuspegia partekatuko dute. Mahai-inguru horietan parte hartuko duten adituen artean, honako hauek egongo dira: Jorge Portillo (GreeMko), Jorge Mas (Crearmas), Javier Olleros (Culler de Pau), Bernat Añaños (HEURA) eta Nabila Rodriguez (Alchemist eta BCCko ikasle ohia). Lehen jardunaldi horri azkena emateko, Beatriz Romanos-ek (FoodTech Magazine) sektoreak dituen erronka handietarako erantzun nagusiak emango ditu, «Etorkizuna hemen dago jada» izeneko ponentzian.

Foroaren bigarren egunean, hainbat tailer praktiko egingo dira, eta sektoreko arlo bakoitzean jarriko dute arreta. Tailer horietan, balio-kateko hainbat eragilek hartuko dute parte, eta haien artean egongo dira Patrik Bergaretxe (Just-Eat), Xanty Elías (Finca Alfoiz), Josu Garaialde (HAZI), José Pablo Larrea (Baserria Km0), Inés Baigorri (Alava Wines), Xabier Alberro (Alberro Horticultura), Jon Torre (Petritegi) eta Maitane Alonso (Innovating Alimentary Machines). Bertan izango dira, halaber, Osigris, Zyrcular Foods, Kendu eta El Súper de los Pastores enpresen ordezkariak. Profesional horiek beren esperientziak, aholkuak eta ezagutzak partekatuko dituzte, eta sektorearen egungo premiei erantzun batzuk emango dizkiete, sektorean inspirazioa eta berrikuntza sustatzea xede duten hitzaldien bidez.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:      
https://culinaryaction.com/forum/viii-foro-internacional-de-emprendedores-2021/

Foroak Onekin-en, Hazi Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren lankidetza instituzionala du, Mahou-San Miguel-en babesa eta Gastroeconomy-ren lankidetza.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com