Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Udan, Basque Culinary Centerrek 5 gastronomia-kanpamentu egingo ditu Gipuzkoan, Madrilen eta Malagan

31 Martxoa 2015

Sukaldaritza eta Gastronomia Kanpamentu horiek BCulinary Udan izena dute eta gastronomiaren munduaren xarma sentitzen duten nerabeentzat dira
10 egunetan gazteak gastronomiaren munduan murgilduko dira, 12 lantegi praktikoren bidez. Horien artean daude errezeta tradizionalak, sukaldaritza berritzaileko teknikak, praktikak sukaldari ospetsuekin, bisita eta irteera interesgarriak eta aisialdiko jarduerak

Edizio honetako berritasuna Madrileko kanpamentua ingelesez egingo dela da

Gipuzkoa eta Malaga dira kanpamentua egiteko aukeratutako beste bi tokiak

Informazio guztia hemen dago eskuragarri: www.bculinary.com/campamentosgastronomicos. Edozein zalantza argitzeko, deitu 902 540 866 telefonora edo idatzi club@bculinary.com helbidera

Basque Culinary Centerrek udako Gastronomia Kanpamentuaren beste edizio bat antolatuko du: BCulinary Udan.  Gipuzkoan, Malagan eta Madrilen egingo da. Madrilen lehen aldiz, gainera. Guztira 5 kanpamentu gastronomiko egingo dira, sukaldean aritzea gustatzen zaien 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Kanpamentuak Catalana Occidenteren eta Haziren babes ofiziala du, eta gastronomia eta sukaldaritza neska-mutilei gerturatzea du helburu.

Programa egonaldi osoko hamar egunetan gauzatuko da. Toki bakoitzak bere egutegia izango du. Izena ematen duten gazteek aukera izango dute modu praktiko eta dibertigarrian sukaldaritzaren sekretuak ezagutzeko. Horrez gain, den-dena ikasiko dute sukaldean erabiltzen diren produktuei buruz.

Horrenbestez, hamar egunetan 100 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte, eta sukaldaritzaren munduan murgilduko dira. Horretarako, lantegi praktikoak egingo dituzte, baita sukaldaritzarekin lotutako irteerak eta bisitak ere. Egunero, gonbidatutako sukaldarien eskutik, errezeta tradizionalak eta nazioartekoak egin, sukaldaritza berritzaileko teknikak landu, sukaldari ospetsuekin praktikatu, sukaldean erabiltzen diren produktu nagusiak prestatzeko prozesuak ikasi, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte jatetxeetara, azoketara, ekoiztetxeetara eta abarretara. Gainera, aisialdiko hainbat jarduera egingo dituzte, tutoreen ardurapean: igerilekua, hondartza, uretako kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.

Hain zuzen ere, hauek dira programako lantegiak: Lekaleak eta zerealak; haragiak eta parrila; ogia eta pizza; pasta eta arrozak; frutak eta barazkiak; esnekiak; arraina; sukaldaritza sortzailea; txokolatea eta postreak; kanpamentua dagoen tokiko sukuldaritza tradizionala; nazioarteko sukaldaritza eta dastaketa, paladarra garatzen ikasteko.

Datuak

Gipuzkoan hiru kanpamentu egingo dira aurten. Lehena ekainaren 26tik uztailaren 5era egingo da; bigarrena uztailaren 6tik 15era eta hirugarrena uztailaren 16tik 25era. 

Kanpamentuaren prezioa 695 euro da Gipuzkoan eta Malagan eta 750 euro Madrilen, ingelesez egingo baita. Prezio horretan hauek sartzen dira: mantenu osoko erregimena, lantegiak egiteko materiala (mantala eta dokumentazioa), sukaldaritzako irakasleak, monitoreak eta sukaldariak, aurreikusitako irteerak, istripu-asegurua eta kanpamenturako joan-etorriko bidaia, hurbilen dagoen hiritik (Donostiatik, Bilbotik, Madriletik, Malagatik…).

Informazio guztia hemen dago eskuragarri: www.bculinary.com/campamentosgastronomicos. Edozein zalantza argitzeko, deitu 902 540 866 zenbakira edo idatzi club@bculinary.com helbidera.

www.bculinary.com/campamentosgastronomicos

Desarrollado por: GureMedia