Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerreko Culinary Action! programak European Enterprise Awards 2021 saria jaso du espiritu ekintzailearen sustapenaren kategorian

17 Azaroa 2021

Basque Culinary Centerreko Culinary Action! ekintzailetza arloak European Enterprise Promotion Awards 2021 (Enpresa Sustapenerako Europako Sariak) saria jaso du espiritu ekintzailearen sustapenaren kategorian. Epaia bart eman dute, Eslovenian. Europako Batzordeak ekimen hori hautatu du, ehunka proiekturen artetik, Europako espiritu ekintzailea sustatzeko ekimen onena izateagatik. Horrek Basque Culinary Centerren izaera indartzen du: Euskadiko nazioarteko iman nagusietako bat izatea.

 

"Sari horrek aitortu egiten du gastronomia arloko startup eta ekintzaileekin zazpi urteetan zehar egindako lana eta babestu egiten du Culinary Action! eta Basque Culinary Centerren nazioarteko proiekzioa, estatu eta Europa mailan ekosistema ekintzailea sustatzeko", azpimarratu du Garapen Orokorreko zuzendari Asier Aleak saria jasotzean.

 

Epaimahaiak kategoria honetako irabazle hautatu du Culinary Action!, gastronomiarako negozio-eredu berriak sortzen laguntzen duen proiektua izateagatik. Eta azpimarratu du ekimenak prestakuntza eskaintzen duela eta lagundu egiten duela gastronomiaren sektorea profesionalizatzen. Culinary Action! estatuan ekintzailetza gastronomiko dekanoa azeleratzeko programa izatetik Europan erreferentziazko eragile izatera iritsi da, eta etengabeko ekintzak egin ditu kontinenteko hainbat ekosistematan, hala nola Madrilen, Frantzian eta Tel Aviven.

 

2011z geroztik, Basque Culinary Centerrek (aurten hamargarren urteurrena du) gastronomiaren sektorea berritzen eta garatzen laguntzen du Gastronomia360º ikuspegitik abiatuta, bereziki Gastronomia Zientzien Fakultatearen eta Elikadura eta Gastronomia Ikertzeko eta Berritzeko Zentro Teknologikoaren (BCC Innovation) bidez. Ekimen horrek, chef eta zientzialariekin batera, etorkizuneko elikagaiak garatzen laguntzen du.

 

Gainera, epaimahaiak azpimarratu duen bezala, beste proiektu batzuen bidez (besteak beste, Building a Green Gastronomic City) Basque Culinary Centerrek elikadura jasangarriaren erronkei ekonomia zirkularreko irtenbideak bilatzen laguntzen du, baita adituek, hornitzaileek, ekoizleek, chefek eta kontsumitzaileek tokiko gastronomia suspertzeko eta herritarrak iraunkortasunaren gainean hezteko irtenbideak elkarrekin bilatzeko ingurune bat sortzen ere. Proiektuaren helburu nagusia da horiek guztiek gastronomiaren ikerketa eta berrikuntzarekin lotuta duten grina, bikaintasun eta konpromiso sozialeko balioak zabaltzea.

 

Culinary Action! programak hasieratik izan du Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzaren eta HAZIren babesa, eta kategoria horretan lehiatu da (guztira sei kategoria dira) beste bi finalistarekin batera: Esloveniako Sorkuntza Zentroa (herrialdeko kultura- eta sorkuntza-sektoreei laguntza ematen dien leihatila bakarra) eta Frantziako 100.oo0 Ekintzaile (100,000 Entrepreneurs) elkartearen Gazteak Sentsibilizatzeko Asteen proiektua. Kategoria horren helburua da ezagutzera ematea ekintzailetzarako pentsamoldea sustatzen duten ekimenak, batik bat, gazteen eta emakumeen artean.

 

Europako Batzordeak bultzatzen dituen European Enterprise Promotion Awards sariek azpimarratu eta saritu egiten dituzte nazio-, eskualde- eta herri‑mailan espiritu ekintzailea eta enpresa txikiak sustatzen dituzten ekimenak. Halaber, haien helburua da kontzientzia sortzea ekintzaileek eta enpresek gizartean duten eginkizunari buruz; izan ere, jardunbide onenak partekatu eta ekintzaileen hurrengo belaunaldia inspiratzen dute.

 

Ekintzailetzaren sustapenaren kategoriako hiru proiektu finalistek espiritu ekintzailea sustatzeko berrikuntza, sormena eta grina erakutsi dute. Aurretik 28 herrialdetako 200 erakunderekin baino gehiagorekin lehiatu behar izan zuten. Horietatik 18 iritsi ziren finalera (kategoria bakoitzeko hiru), ekintzailetzaren eta Europako ETE-en aldeko ekimen gisa.

Desarrollado por: GureMedia