Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek eta Euro-Toquesek “Jatetxeetako zerbitzuentzako segurtasunerako eta prebentziorako COVID-19 Protokolo Berezia” aurkeztu dut

06 Maiatza 2020

Basque Culinary Centerrek eta Euro-Toquesek “Jatetxeetako zerbitzuentzako segurtasunerako eta prebentziorako COVID-19 Protokolo Berezia” aurkeztu dute. Jatetxeentzako neurri ezberdinak aipatzen dituen dokumentu bat da, bezero eta langileen arteko kutsadura arriskuak ahalik eta gehien murriztu daitezen. Jatetxeen berrirekierari aurre egiteko segurtasuna eta higienea bermatuz, jangelako zein sukaldeko lan prozesu guztiei eragingo dieten neurriak azaltzen dira.

COVID-19ak izugarrizko eragina izaten ari da ekonomian, eta osasun eta gizarte mailan, besteak beste. Ostalaritzako sektorea kaltetuenetako bat da, eta momentu honetan berriro martxan jartzeko eta aktibatzeko egoeran dago; galderak erantzunak baino ugariagoak dira, eta sektorearen lehentasuna higienea eta pertsonen arteko distantzia da.

“Jatetxeetako zerbitzuentzako segurtasunerako eta prebentziorako COVID-19 Protokolo Berezia” Basque Culinary Centerreko eta Euro-Toques-eko diziplinarteko adituen talde batek landutako dokumentu bat da.  Elikagaien zientzia eta teknologian doktore diren profesionalak, elikagai-segurtasun adituak, jangelako profesionalak, jatetxe kudeatzaileak eta chefak osatzen dute talde hau.

Protokolo bereziaren aurkezpena Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko Zuzendariaren, Joan Roca, Euro-Toqueseko Zuzendaritza batzordeko kidearen eta Emilio Gallego, Espainiako Hostalaritzako Idazkari Nagusiaren eskutik burutu da. Joxe Mari Aizegak azpimarritu duenez: “Gure sektorea guztiz berria den egoera konplexu batean murgilduta dago, egunez egun aldatzen diren testuinguruak kudeatzen. Basque Culinary Centerren uste dugu jatetxeen prestakuntza oinarrizkoa dela jarduera berriz ere martxan jartzeko segurtasun berme guztiekin. Horregatik, Euro-Toques-ekin batera landu dugu sektorearentzako erreferentzia izango den Protokolo baliagarri hau. Onartutako osasun gomendio berriei egokitzen joango den dokumentuak, prestatzea eta hezitzea ahalbidetuko die jatetxeei eta interesa duen edozeinentzat eskuragarri egongo da gure webguneetan. Funtsezko une honetan, aktore ezberdinek batera lan egin behar dugu erronka honi aurre egiteko”.

Bere aldetik, Joan Roca, Euro-Toqueseko Zuzendaritza batzordeko kideak, adierazi duenez: “Gure sektoreak erronka ugari gainditu behar ditu eta gure lehentasuna gure langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzea da. Helburu horrekin landu dugu gure “etxeetako” alor guztietan eragina izango duten estandar eta neurri zorrotzak biltzen dituen Protokolo hau. Orain, inoiz baino gehiago, hezitzeko, planifikatzeko eta lan egiteko momentua da, eta Protokolo hau, berrirekiera berme guztiekin prestatzeko abiapuntu bikaina osatzen du.

Azkenik, Emilio Gallegok esan duenez, “oso momentu zaila bizitzen ari gara eta gure betekizuna ostalaritzaren ondoan egotea da, haien interesak defendatzen eta tresna baliagarriak eskaintzen irekiera fase honetan. Horrela, ireki nahi dutenean berme guztiekin egin ahalko dute”.    

Estandar zorrotzeko Protokoloak hainbat jokabide jasotzen ditu eta jatetxeko alor guztietan du eragina. Jatetxe edo establezimendu bakoitzak, bere errealitatera egokituko ahalko du bere ahalmenaren arabera. Zentzu horretan, kutsadura saihesteko erarik hoberena neurri prebentibo guztien konbinazioa erabiltzea da, eta ez bakarrik banakako babes-ekipoak. Izan ere, segurtasun neurrien konbinazio honek babes maila altuago bat eskaini dezake. Protokoloan zehaztutako neurriek, jatetxeko higiene neurriekin, langileen higiene pertsonalaren neurri orokorrekin, ordainketa sistemekin, esperientzia gastronomikoarekin eta antolakuntza neurriekin (edukiera, pertsonen arteko distantzia, jangela, barra, sukaldea, komunak, lehengaien harrera…) zerikusia dute.

“Jatetxeetako zerbitzuentzako segurtasunerako eta prebentziorako COVID-19 Protokolo Berezia” Euro-Toquesen (https://www.euro-toques.es/), Basque Culinary Centerren (http://www.bculinary.com) eta Reto Coronavirusen (https://retocoronavirus.bculinary.com/) webguneetan dago eskuragarri.

Jatetxeen sektoreari, chefei eta kudeatzaileei laguntzeko xedearekin, Basque Culinary Centerrek protokolo eta gomendio hauen inguruko formakuntza eskainiko du 100 pertsonei bideratutako 40 webinarren bitartez. Maiatzaren 11ean eta 22aren bitartean emango dira saioak. Informazio gehiago.

ESKURATU PROTOKOLOA

Informazio gehiago: protocolocovid19@bculinary.com

Desarrollado por: GureMedia