Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Culinary Action! Errioxa ekimenaren bidez gastronomiaren arloko erkidegoko ekintzaile onenak bilduko ditu

19 Azaroa 2018

Culinary Action! tailerra Errioxara iritsiko da azaroaren 26an, astelehenean; sukaldari eta ostalari ekintzaileen hogei bat arrakasta-kasuetatik abiatuta, eztabaida sustatzea du helburu tailer honek. Kasu horiek beren protagonistek azaldu eta eztabaidatuko dituzte- alde batetik, chefek, beren negozioen buru eta/edo kudeatzaile direnez, enpresaburu-rola hartzen baitute; eta, bestetik, ostalaritza-sektorean kudeaketari eta berrikuntzari lotuta dauden beste profesional batzuek.

Aurreikusitako jardueren artean honako hauek nabarmentzen dira: Kiro Sushi jatetxeko Félix Jiménezen hitzaldia, «Logroñoko Michelin izar bitxi eta ultraberritzaile baten kasua» aurkezteko; Paniego eta Echapresto sagen artean proposatutako elkarrizketa, «Michelin izarrak dituzten Errioxako familia-negozioen kudeaketa» izenburupean; edo mahai-inguru bat, non Ikarok eta Ajo Negrok Basque Culinary Centerri esker Errioxa eta Amerika aliatu bihurtzen dituzten proiektu gazteak hizpide izango dituzten (Sukaldea, Teknika, Produktua eta Sormena masterrean graduatu dira bi jatetxe horietako zenbait kide).

Culinary Action! programako sukaldari eta ostalari ekintzaileen inguruko bertsio espezifikoa dira aipatutako tailerrak. Basque Culinary Centerrek eta Gastroeconomyk antolatzen ditu, eta HEINEKEN Españak babesten

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com