Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Aldaketa digitalak sukaldaritzan dituen erronkak identifikatzen dituen azterlan bat argitaratu dute Basque Culinary Center-ek eta TechFood Consult-ek

20 Azaroa 2018

Digitalizazioa eta teknologiak ekonomiako sektore guztiak eraldatzen ari dira, eta sukaldaritza ez da eraldaketa horretatik kanpo geratzen. Premisa horretan oinarrituta, Basque Culinary Centerrek eta TechFood Consultek azterlan bat egin dute: «Sukaldaritza-sektoreko digitalizazioari buruzko azterlana. Pertzepzioak eta jarrerak eraldaketa digitalaren inguruan. Berrikuntza eta Inbertsiorako Agenda 2018».

Ikerketan argi eta garbi ageri da parte-hartzaileen % 83rentzat teknologia garrantzitsua dela beren negoziorako. Hala, ikerketaren helburua da, alde batetik, argazki eguneratua egitea digitalizazioak sukaldaritzan duen eraginari buruz eta, bestetik, horrek etorkizunean zer bilakaera izango duen jakitea.

Izan ere, digitalizazioa sukaldaritzako eta gastronomiako prozesu guztiak ari da aldatzen, hau da, bai barne-prozesuak bai bezeroari begira izaten direnak. Hornigaiak jasotzeko, prozesatzeko eta kontserbatzeko erak; kontuak kudeatzeko eta negozioa errentagarri bihurtzeko bideak, eta mahaira esertzen direnentzat esperientzia berritzaile eta erakargarriak sortzeko moduak oinarri teknologikoko tresnekin lotuta daude.

Azterlan honetan mota guztietako sukaldaritza-negozioetako jabeek, gerenteek eta arduradunek hartu dute parte, zerbitzu osoa eskaintzen duten jatetxeetakoek eta zerbitzu azkarrekoetakoek, baita jatetxe indibidual, talde independente eta frankizietakoek ere.

Halaber, Basque Culinary Centerrek eta TechFood Consultek egindako azterlan zehatz honek hauen laguntza izan du: Marcas de Restauración, HIP (Horeca Professional Expo) eta Diego Coquillat.

 

Desarrollado por: GureMedia