Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Istanbulgo Gastromasa Kongresuko saria jaso du, gastronomiak duen potentzial ekonomikoa eta soziala sustatzeagatik

04 Abendua 2017

Basque Culinary Centerrek, prestakuntza, berrikuntza eta ikerkuntzako jardueren bidez, gastronomiaren potentzial ekonomikoa eta soziala sustatzeko egiten duen lana aitortu du Gastromasa Gastronomiako Nazioarteko Kongresuak. Kongresu hori Istanbulen egiten da, Turkian.

Saria Joxe Mari Aizegak jaso du, Basque Culinary Centerreko zuzendariak, eta, besteak beste, Basque Culinary World Prize sortu izanaren onarpena da. Sari hori Eusko Jaurlaritzarekin batera sortu du Basque Culinary Centerrek, gauzak eraldatzeko ahalmena duten eta hainbat alorretan gastronomia-aldaketak eragin ditzaketela frogatzen duten chefak saritzeko –adibidez, berrikuntzan, hezkuntzan, ingurumenean, gizarte garapenean, garapen ekonomikoan, osasun-arloan...–, edota, oro har, elikagai-industrian eragin positiboa dutenak saritzeko. 

Desarrollado por: GureMedia