Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek udaleku gastronomikoak antolatu ditu Gipuzkoan eta Madrilen haur eta gazteentzat

24 Apirila 2018

Basque Culinary Centerrek aurten ere antolatu ditu BCulinary Udan udako kanpaleku gastronomikoak. Gipuzkoan eta Madrilen izango dira oraingoan, eta jada irekita dago izena emateko epea. Guztira, sei udaleku gastronomiko izango dira, kozinatzea gustuko duten 11/12-14 urte arteko neska-mutiko eta 15-17 urte arteko nerabeentzat. Bi udaleku Gipuzkoan izango dira, eta gainerako laurak, Madrilen. Madrilen eskola guztiak ingelesez emango dira. Udalekuen helburua da gastronomia eta sukaldaritzarako zaletasuna duten nerabeak mundu horretara hurbiltzea.

Egonaldi osoko zazpi edo hamar eguneko egitaraua prestatu dugu (toki bakoitzerako egutegi bat egongo da). Izena ematen duten gazteek sukaldaritzaren sekretuak era praktiko eta dibertigarri batez ezagutzeaz gain, kozinatzeko erabiltzen ditugun produktuei buruz jakin beharreko guztia ere ikasiko dute, hainbat jardueraren bitartez.

Hori horrela, gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukera izango dute nerabeek, eta sukaldaritzaren mundura gerturatuko dira lantegi praktikoak, irteerak eta bisitak eginez. Zenbait jarduera egingo dituzte, gonbidatutako chefak gidari; besteak beste, errezeta tradizionalak eta nazioartekoak prestatuko dituzte; sukaldaritza-teknika berritzaileak ikasiko dituzte, eta kozinatzeko orduan erabiliko dituzten produktu nagusiak nola ekoizten diren jakingo dute. Horrez gainera, interes handiko irteerak eta bisitak ere egingo dituzte, baita aisialdiko bestelako zenbait jarduera ere.

 

Desarrollado por: GureMedia