EB, Norvegia, Suitza, Islandia, Liechtenstein edo Txinatik kanpoko ikasketak egin dituzte ikasleak, ondorengo sarbideen bidez helduko dira Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradu ofizialera:
1/ Bigarren hezkuntzako ikasketak Espainiako Batxilergoarekin homologatu.
Homologazioa eskatzeko, atzerrian Espainiako Hezkuntza Ministerioaren ordezkariekin harremanetan jartzea beharrezkoa da. Esteka honetan Ministerioko bulegoen atzerriko kontaktuak zehazten dira.
Behin homologazioa eskatuta, UNED-i UNED assis plataforma bitartez behin–behineko sarrera ziurtagiria eskatu behar zaio. Homologazioa izan bitartean (prozesu honek hilabete batzuk irauten ditu), ziurtagiri honek erakusten du espainiar unibertsitatera sartzeko betekizunak betetzen direla eta gainera, behin-behineko kalifikazioa erakusten du.
2/ Gutxienez 30 ECTSren baliozkotzea eginda
Beti ere, unibertsitate ikasketa barruko irakasgaiak badira, ikasketak bukatuta egon edo ez (30 ECTS seihileko baten baliokide dira).