Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Gastronomiako prestatzaileen prestakuntzan Hedapen diploma


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

HURRENGO EDIZIOA: IRAILA 2024

INSKRIPZIOA ZABALIK

Espezializatu zaitez gastronomiako prestakuntzan hedapen-diploma honekin. Diploma honen helburua gastronomiaren esparruan irakasteko behar diren gaitasunak eskuratzea da.

Profesional gisa jauzi kualitatiboa eman ezazu ikastaro berritzaile honekin, irakasleei edo gastronomian irakasten aritu nahi dutenei berariazko prestakuntza eskaintzeko jaiota.

  • Titulazioa: Gastronomiako Prestatzaileen Prestakuntzako Hedapen Diploma
  • 32 ECTS
  • Datak: 2023ko irailak 23 - 2024ko ekainak 1
  • Plaza kopurua: 25
  • Formatua: %100 online
  • Ikasketa-planean aukerako irakasgai bat sartzen da, hala nola, Basque Culinary Centerreko Zientzia Gastronomikoetako fakultatean bertan ikastea, 2024ko maiatzean/ekainean. Ez da matrikularen prezioan sartzen.
  • Sarbidea: erdi edo goi mailako titulua. Ez da unibertsitateko titulaziorik behar.

Irakaskuntza eta gastronomia atsegin dituzu?

Hau da zure ikastaroa. Eman izena on line, eta egin bat erronkarekin.

IKASTAROAREN HELBURUAK

kastaroaren helburua profesionalei oinarri pedagogiko eta didaktiko sendoko prestakuntza eskaintzea da, gastronomiaren etorkizuneko erronkei aurre egin diezaieten, aldaketa sozial eta ekonomikorako eragile gisa ageri zaigun sektore estrategikoa den heinean.

Gastronomiaren arloko ikaskuntza erraztuko duten profesionalak prestatu nahi ditugu, gai izan daitezen alderdi hauek garatzeko:

  • Pentsamendu kritiko, sortzaile, berritzaile eta diziplinartekoa garatzea gastronomia - hezkuntzaren esparruan.
  • Gastronomiaren testuingurua eta ikaste- eta irakaste-prozesuak zein diren jakitea.
  • Irakas-lanaren konpetentziak eta gastronomiako ikaskuntza errazteko prozesua lantzea.
  • Hezkuntza-proiektuak diseinatzea eta garatzea, eta berritzailea izatea.

LANERAKO AUKERAK

  • Irakaskuntza arautu gabeko prestakuntzan, arlo hauetan: Elikadura, Sukaldaritza, Abegi-inguruneak, Gastronomia, Sukaldaritza-arteak, Gastronomia Zientziak, Nutrizioa, Nekazaritzako Ingeniaritzak, etab.
  • Elikagaien enpresetako produkzioko sail teknikoak.
  • Hezkuntza-aholkularitza.

Bideratua / Programa

NORENTZAT

Diploma hau jakin-mina duten pertsona ekintzaile, sortzaile eta berritzaileei zuzenduta dago, hezkuntzan zein gastronomian gertatzen diren aldaketei adi daudenei eta gaur egungo gizartearen premiei erantzun bat emateko taldean lan egiteko prest daudenei. Adibidez:

  • Jarduneko irakasleak sukaldaritza- edo ostalaritza-eskoletan, unibertsitateetan edo Lanbide Heziketako ikastetxeetan.
  • Gastronomiaren esparruan irakaskuntzan interesa duten gastronomiako profesionalak.

*Ez da unibertsitate-titulaziorik behar.

 

IKASKETA PLANA

Hezkuntza-testuingurua, joerak eta erronkak (6 ECTS)

  • Hezkuntza-erronkak eta -erantzunak kultura-ingurune aldakorretan.
  • Gizarte-aldaketaren teoria ikuspegi soziokritikotik.
  • Aldaketa-prozesuak gaur egungo gizartean.
  • Hezkuntza ezagutzaren gizartean.
  • Hezkuntza eta sozializazio-prozesuak.
  • Hezkuntzaren eta irakaslanaren bilakaera historikoa.
  • Irakaskuntzaren erronkak gastronomian.
  • Gastronomiaren sektorea eta lanbide eremuak.

Hezkuntza proiektuen diseinua (6 ECTS)

  • Hezkuntza-berrikuntzaren kontzeptualizazioa.
  • Hezkuntza berriztatzeko proiektu baten faseak eta elementuak.
  • Berrikuntza-proiektuak eraikitzeko metodologia.
  • Hezkuntza-berrikuntzaren eragileak.
  • Berrikuntzaren xedea.
  • Irtenbide berritzaileak sortzeko estrategiak.
  • Berrikuntzaren aurreko erresistentziak eta oztopoak. Aldaketaren bideratzaileak.

Estrategia didaktiko-metodologikoak (4 ECTS)

  • Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza.
  • Irakaskuntza- eta ikaskuntza-testuinguruen diseinua: transmisiotik metodologia aktiboetara.
  • Irakaskuntza-proposamen berritzaileak.
  • Pentsamendu kritikoa eta sortzailea estimulatzea.
  • Ebaluazioa, tutoretza eta orientazioa.

Ikaskuntzarako tresnak, metodologiak eta teknikak sukaldean (5 ECTS)

  • Sektoreko sukaldaritza eta haren berezitasunak ezagutzea.
  • Prestakuntzako espazioak eta sukaldaritzan ikasteko oinarrizko prozesuak kudeatzea.
  • Sukaldaritzaren arloko erronka, arazo eta proiektuak planteatzea.
  • Parte hartzeko eredu pedagogikoak, sukaldean aplikatuak.
  • Diziplinaz gaindiko eredu pedagogikoak.

Ikaskuntzarako tresnak, metodologiak eta teknikak jangelan, koktelgintzan eta sommelier lanean (5 ECTS)

  • Sektoreko jangela, koktelgintza eta sommelier lana eta horien berezitasunak ezagutzea.
  • Prestakuntzako espazioak eta jangelako, koktelgintzako eta sommelier laneko oinarrizko ikaskuntza prozesuak kudeatzea.
  • Jangelako, koktelgintzako eta sommelier laneko erronkak, arazoak eta proiektuak planteatzea.
  • Jangelara, koktelgintzara eta sommelier lanera aplikatutako eredu pedagogiko parte-hartzaileak.
  • Diziplinaz gaindiko eredu pedagogikoak.

Diploma amaierako proiektua (5 ECTS)

Errealitatera aplikatzeko proposamen pedagogikoa egitea, aplikatzea eta ebaluatzea.

Ikaskuntza presentzialeko esperientzia Basque Culinary Center-en (Aukerakoa)

*Ez da matrikulako prezioan sartzen

Egutegia

  • Plataformarako sarrera: 2024ko irailaren 25etik 29ra.
  • Ikastaldia: 2024ko urriaren 2tik 2054ko martxoaren 22ra.
  • Diplomaren amaierako proiektuaren garapena: 2025ko apirilaren 8tik 30era.
  • Diplomaren amaierako proiektuaren aurkezpena: 2025ko ekainaren 2tik 7ra.
  • Asteroko zuzeneko saioa: astelehen eta astearteetan, 16:00etatik 19:00etara (CET).
  • Asteko dedikazioa: 15 - 18 h
  • Klaseak grabatuta geratuko dira nahi duzunean ikusi ahal izateko.
  • Egunean 24 orduz erabilgarri dagoen material didaktikoa.

* Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikasteko plataforma ezagutzeko

Gehiago ezagutu

Ikastaro hau %100 online izango da eta metodologia honetan oinarrituko da:

  • Arazoetan oinarrituriko ikaskuntza

Ikasleek ezagutzak laburbildu eta eraikiko dituzte, arazoak konpontzeko eta horrenbestez haiek berek jarritako baldintzei erantzuteko. Horretarako, materian zehar, rol bat baino gehiago hartuko dute, eta irakasleek, errazte-rola harturik, ikasleen tutore gisa jardungo dute.

  • Kasu praktikoen ebazpena

Kasuen ebazpenaren bidez, ikasleek beren ezagutzak aplikatu eta erantzun bat emango diete metodologia konkretu batean planteaturiko arazoei, beren esperientziatik abiatuz. Horrez gain, konponbidezko konpetentzia praktikoak garatzen ikasiko dute, eta burmuina irekiko dute konponbideen eta berrikuntzaren aurrean.

  • Proiektuak

Ikasleek beren ezagutzak eta bidean topatzen dituzten egiak aplikatuko dituzte. Berengandik eta besteak kontuan hartzeko beharretik ikasiko dute. Ezagutzak laburbildu eta eraikiko dituzte. Sortuko dute. Ikaskuntza-prozesua prestakuntza-testuinguru batean ikusitako edo irakasleek proposatutako benetako arazo baten arabera egituratuko da. Ikasleek, talde txikietan, arazoa aztertu, eta proiektu bat egingo dute, arazoari erantzun bat emanez.

  • Erronkak

Masterraren ikuspuntu pedagogikoak mundu errealaren gaineko ikuspegi global bat izatea eskatzen du. Ikastea lotuta dago egitearekin edo jokatzearekin. Ikasleen interesa hezkuntzari zentzu praktikoa emateko baliatuko da, eta, bien bitartean, zeharkako konpetentziak garatuko dituzte, hala nola lankidetzazko eta diziplinarteko lana, erabakiak hartzea, komunikazioa, arazoak konpontzea, etika eta lidergoa.

  • Eskola sinkronoak, astero

Urrutiko ikaskuntzaren metodologiaren plataforma Mondragon Unibertsitatearen Campus Birtuala da, eta irakasgai bakoitzean eskola sinkronoetara konektatzea aurreikusten du. Bertan, ikasle guztiak eta irakaslea zuzenean konektatzen dira, ikasleak programan duen esperientzia eta integrazioa hobetzeko. Klase sinkronoetan egotea nahitaezkoa da, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Jarduera horiek guztiak banakako eta/edo taldeko tutoretzen laguntza izango dute, baita haien ebaluazio-prozesua ere, aurretik, bitartean eta ondoren.

Moduluekin hasi aurretik, Harrera Plan bat egingo da, on line saioekin, ikasleek ezagutu ditzaten erabiliko diren helburuak, metodologia eta ingurune birtuala.

Zure prestakuntza osatzeko, 3 asteko egonaldia egin ahal izango duzu Basque Culinary Center-en, Gastronomia Zientzien Fakultatean, nazioarteko erreferentea gastronomia-ikasketetan, eta gastronomia-programetan adituak diren irakasleen eskutik ikasi. Ez da matrikularen prezioan sartzen.

 

Irakasleak

Programako irakasle-doktoreek eskarmentu zabala dute, bai irakasle gisa, bai profesionalki, hainbat ezagutza-esparru eta arlotan. Orotariko irakasleak izango ditugu, ezagutza tekniko-zientifikoa edo elikagaien teknologiaren arlokoa beste ikuspegi batzuekin uztartzea helburu, hala nola giza baliabideak, pedagogia, psikologia, kudeaketa eta sukaldaritza. Irakasleen esperientzia indartzeko, sakontasun- eta berrikuntza-arloetako nazioarteko adituek ere parte hartuko dute programan.

 

IKASTAROAREN KOORDINATZAILEAK

Arantza Mongelos

Psikodidaktikan doktorea. Arantza Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakasle-ikertzailea da. Graduko eta masterreko proiektuak zuzendu ditu; transferentzia-proiektuak egin ditu zenbait ikastetxetan, eta, duela bi urte arte, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko gradu-koordinatzailea izan da.

 

Anaïs Iglesias

Ekonomian eta Enpresa Zuzendaritzan doktorea. Anaïs Kudeaketa eta Ekintzailetzako irakaslea da, Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen graduan, eta BCCn negozio berriak sortzeko ekimenak koordinatzen ditu. Aurretik, aholkularitza-arloan aritu da, Espainian eta Estatu Batuetan, eta senior ikertzaile gisa jardun du Deustuko Unibertsitatean, hamar urtean baino gehiagoan, ekintzailetzarako eta gizarte- eta enpresa-berrikuntzarako hezkuntzarekin loturiko proiektuetan.

Matrikula eta ordaintzeko moduak

Ikastaroaren prezioa 4.895 € da, eta honela ordainduko da:

  • 300 € inskripzio tasan.
  • Gainerako zenbatekoa 3 kuotatan zatituko da: lehena matrikulatzerakoan, eta hurrengo biak, bi hilean behin, aurrerantzean.

Prezioan, honako baliabide hauek sartzen dira:

  • Ikasketa-plataformarako sarbidea
  • Deskargatzeko material akademikoa.
  • Asteroko klasea zuzenean, jarduneko adituekin.
  • Ikasketa prozesuaren tutoretza.
  • Basque Culinary Centerreko Alumni komunitatean sartzea ikasturtea gainditu ondoren.

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

Desarrollado por: GureMedia