Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BCulinaryk bideo bat aurkeztu die Europako Berrikuntza ministroei

06 Otsaila 2010

Donostia prest dago igandetik aurrera Europako lehiakortasun-ministerioetako 27 ordezkaritza hartzeko. Ordezkaritza horiek gure hirian dute hitzordua, Espainiak Europar Batasunean duen sei hilabeteko lehendakaritzaren barruan. Igandean, astelehenean eta asteartean (otsailaren 7an, 8an eta 9an), Europako hainbat eta hainbat pertsona ospetsuk berrikuntzarekin, zientziarekin eta industriarekin zerikusia duten proposamenak eztabaidatuko dituzte. Donostiak ezin zuen aukera hori galdu, berrikuntzarako eta teknologia berrietarako duen joera kontuan hartuta. Otsailaren 7ko (igandeko) lanaldia Miramar jauregiko afariarekin amaituko da, eta ordezkaritza guztiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Patxi López, izango dira ekitaldi horretan, Basque Culinary Center proiektua protagonista dela. Afaria, berriz, BCulinary patronatuko kide diren Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Hilario Arbelaitz sukaldariek prestatuko dute. BCulinaryk bideo bat proiektatuko du eta, bertan, bertaratutako ministroei erakutsiko zaie, batetik, Berrikuntzak eta Ikerketak iraultza ekarri dutela gastronomia sektorera, eta, bestetik, Basque Culinary Center proiektua oinarri berriak sortzen ari dela etorkizunean ere garapen sortzaile eta berritzailearekin jarraitu ahal izateko.

Desarrollado por: GureMedia