01 Otsaila 2010
BCulinary proiektuak aurrera jarraitzen du, eta prestakuntza-programak, ikerketa-ildoak eta berrikuntza-proiektuak prestatzen eta garatzen ari gara. 2010. urte honetan, dagoeneko programa eta jarduera zehatzak izango ditugu, baina zentroa oso-osorik 2011ko irailean abiaraziko da. Hori dela eta, proiektu horietarako guztietarako laguntzaileak behar ditugu. Euren sektorean ezagutza eta esperientzia zabala duten profesionalak nahi ditugu, etorkizuneko erronkak antzemateko eta hausnarketarako gaitasuna duten profesionalak, autonomia eta aitzindaritza-ahalmena dituztenak. Une honetan, bereziki, honako eskakizun hauetarako pertsonen bila gabiltza: • Areto-buru lanetan esperientzia duen profesional bat. • Sommelier lanetan esperientzia duen profesional bat. • Sormenaren alorrean esperientzia duen sukaldari bat. • Artisau erako okintzan eta gozogintzan esperientzia duen profesional bat. BCulinary antolatu eta abian jartzeko taldeetan sartu eta proiektu erakargarri honetako kide izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, honako helbide honetan: colaboradores@bculinary.com. Lanaldia edo dedikazioa lanaren araberakoa izango denez, aukeratutako pertsonekin zehaztuko dugu.