Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Zientzia eta Berrikuntza ministroak BCulinaryren lehen harria ipini du

09 Abendua 2009

Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Cristina Garmendiak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, Donostiako alkateak, Odón Elorzak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Markel Olanok, eta Mondragon Unibertsitateko erretore eta Basque Culinary Center fundazioko lehendakariak, Josu Zabalak, 2011. urtetik aurrera Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Gastronomia Zientzietan Ikertzeko eta Berritzeko Zentroa izango denaren lehen harria ipini zuten. Basque Culinary Center fundazioaren patronatuko kide diren Juan Mari Arzak, Andoni Aduriz, Karlos Argiñano, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa eta Martin Berasategi sukaldariak eta ekimenaren beste bultzatzaile batzuk ere (Joxe Mari Aizega BCulinaryko zuzendaria, esaterako) ekitaldian izan ziren. Gastronomia Zientzien Fakultateak ikerketa eta berrikuntza gune bat izango du gastronomiaren eta elikagaien zientziaren eremuan. I+G+b gune horren helburuak izango dira, besteak beste, goi sukaldaritzako profesionalengan eta enpresa-sektoreetan ikerketa eta ezagutza-trukaketa bultzatzea, eta, aldi berean, beraien arteko sinergiak eratzeko aukera ematea. “Artea, kultur adierazpena eta industria baino haratago, teknologia eta zientzia ere bada gastronomia, eta, horregatik, prestakuntzarako eta ikerketarako baliabideak behar ditu”, adierazi zuen Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Cristina Garmendiak. Ministroak gogorarazi zuenez, BCCko inbertsioak epe motzera enplegua sortzeko ez ezik (eraikinaren eraikuntza tarteko), epe ertainera enplegu iraunkorra sendotzeko ere balioko du: elikadura-industrian enpresa teknologiko berriak sortzen lagunduz, enpresa gastronomikoen lehiakortasuna hobetuko duten berrikuntzak garatuz, eta, azkenik, goi sukaldaritzako profesionalak trebatuz eta hobetuz.

Desarrollado por: GureMedia