Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Ikus-Identitateko Laguntzailea

11 Ekaina 2026

Deskribapena

Nazioarte mailan gastronomiaren sektorean aitzindaria den erakundearen parte izatea gustatuko litzaizuke? Diseinu grafikoan formakuntza duzu? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Zure eginkizun  nagusia Diseinu eta Komunikazio taldeari laguntzea izango da, erakundearen nortasun bisualarekin erlazioa duten egizkizunak exekutatuz. Honez gain, marka-koherentzia, material grafiko eta ikus-entzunezkoen kalitatea bermatzea ere garrantzitsua da. Era berean, BCCko arlo desberdinekin elkarlanean arituko zara material grafiko eta digitalen sorkuntza-beharrei erantzuna emanez.  

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira: 

  • Diseinu grafikoaren arloan laguntzea, aurkezpenetarako, kartelgintzarako, sare sozialetarako, argitalpen-materialetarako, eszenografietarako eta ekitaldietarako pieza bisualak sortuz eta egokituz, erakundearen nortasun bisuala euskarri ezberdinetan aplikatuz. 
  • Nortasun bisualaren kudeaketan laguntzea, markaren erabilera egokia eta nortasun korporatiboaren eskuliburuen aplikazioa zainduz. 
  • Edukiak kanal eta formatu desberdinetarako ekoiztea eta egokitzea, bai digitalak bai inprimatuak, hizkuntza desberdinetako bertsioak sortuz. 
  • Taldeari laguntza operatiboa ematea, fitxategi grafikoak eta baliabide-bildumak antolatuz, baita kanpoko hornitzaileekin koordinazioan lagunduz ere. 
  • Materialen kalitate bisuala berrikustea eta bermatzea, koherentzia grafikoa ziurtatuz eta markaren erabileran egon daitezkeen akats edo desadostasunak identifikatuz. 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Diseinu grafikoko, komunikazio bisualeko, arte ederretako edo antzeko arloetako goi-mailako titulazioa duzu. 
  • Antzeko lanpostuetan urtebetetik gorako esperientzia duzu. 
  • Diseinu-programetan, bideo-edizioan eta web edukien kudeatzaileetan (CMS) ezagutzak dituzu. 
  • Sentsibilitate estetikoa eta xehetasunekiko arreta handia dituzu. 
  • Euskara eta ingelesa erdi-mailan (B2 edo goragokoa) menperatzen dituzu. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Markekin eta nortasun korporatiboekin lan egiten esperientzia baduzu. 
  • Ikasteko gaitasun handia eta taldean lan egiteko trebetasuna baduzu. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Center-en? 

  • Gastronomiaren sektorean erreferente den erakunde batean zure ibilbide profesionala garatzeko aukera. 
  • Aldi baterako lan-kontratua lanaldi osoan. 
  • Lan-malgutasuna eta telelana egiteko aukera, jardueraren arabera. 
  • Lan-giro ona sustatzen duen ingurune baten parte aktiboa izatea. 
  • Aniztasunarekin eta inklusioarekin konprometitutako erakundea. Desgaitasun-ziurtagiria baduzu, jakinarazi iezaguzu laguntzarik egokiena eskaini ahal izateko. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik eta eman izena lan-eskaintzan! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia