Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Formakuntzako Aholkularia

31 Martxoa 2026

Deskribapena

Salmentak, formakuntza eta nazioarteko inguruneetan lan egiten esperientzia duzu? Ikaskuntza-esperientzia paregabeak sortzea eta erakunde zein enpresekin elkarlanean eragin handiko formakuntza-proiektuak garatzeak motibatzen zaitu? Hala bada, Basque Culinary Center-en zure bila gabiltza! 

Aliantza Akademikoen eta Neurrira Egindako Formakuntzaren arloan egindo duzu lana. Bertan, enpresekin eta erakundeekin harreman estrategikoetan lan egingo duzu, aukerak identifikatuz eta haien beharretara egokitutako formakuntza-proposamenak diseinatuz. Profesionalentzat esperientzia paregabeak sortzeko funtsezkoa izango zara, bai estatu mailan bai nazioartean. 

Nolakoa izango da zure egunerokotasuna? 

  • Enpresekin, erakundeekin eta taldeekin harreman zuzena izango duzu, haien beharrak entzunez eta neurrira egindako prestakuntza-proposamenak sortuz.  
  • BCCren aliantza estrategikoen barruan bezeroak erakartzen eta fidelizatzen parte hartuko duzu.  
  • Proposamen komertzial osoak prestatuko dituzu: edukia, ikuspegi pedagogikoa, formatua eta aurrekontua.  
  • Barneko eta kanpoko eragileekin negoziazioak egingo dituzu.  
  • Neurrira egindako proiektuen operatiba logistikoa kudeatuko duzu: hizlarien bidaiak eta ostatua, espazioak, catering-a, dokumentazioaren koordinazioa…  
  • Emaitzak eta ebaluazioak aztertuko dituzu, hobekuntzak proposatzeko eta edizio bakoitzaren kalitatea handitzeko.  

Betekizunak

Ondoko ezaugarriekin identifikatzen zara? 

  • Goi-mailako Lanbide Heziketa Merkataritza Kudeaketan, Nazioarteko Merkataritzan edo antzeko arloetan.  
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia formakuntzaren salmentan.  
  • Euskara eta ingelesa C1 mailan.  
  • Gaitasun sozialak, gertutasuna eta konfiantzazko harremanak sortzeko ahalmena.  

Gure arreta piztuko duzu... 

  • ADEko edo antzeko gradua baduzu.  
  • Nazioartekotze-programetan parte hartu baduzu (BEINT, Global Training…).  
  • CRM tresnak menperatzen badituzu.  
  • Gastronomia sektorean eta/edo formakuntzan ezagutza edo esperientzia baduzu.  

Zer espero dezakezu Basque Culinary Center-en? 

  • Formakuntzaren eta gastronomiaren arloan nazioarteko eta aitzindari den proiektu baten parte izatea.  
  • Kontratu mugagabea etengabe eboluzionatzen ari den erakunde batean.  
  • Malgutasuna eta telelana egiteko aukera.  
  • Pertsonak zaintzen dituen, lankidetza sustatzen duen eta hazkunde profesionala bultzatzen duen ingurunea.  
  • Espazio inklusiboa, desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonei laguntza emanez.  

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Bidali zure hautagaitza. Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia