Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Berriak

Nabigazio-menura joan

Detalle de la Noticia Zerrendara itzuli

Paulo Airaudo, Laura Muñoz eta Antonio Rodriguez sukaldiariak, BCC Eroski sarietako seigarren edizioaren finalistak

23 Azaroa 2017

Basque Culinary Center eta Eroskik elkarlanean antolatutako BBC Eroski sariketaren seigarren edizioak baditu dagoeneko finalistak. Zehazki, honako hauek dira aurtengo sukaldari finalistak: Donostiako Amelia jatetxeko Paulo Airaudo, “Hazikontxoa, berakatz beltza eta azenarioa” platerarekin; Sevillako Ispal jatetxeko Antonio Rodriguez, “Korrokoia, ibaiaren eta larrearen artean” platerarekin; eta Trebiñuko konderriko Urgora jatetxeko Laura Muñoz, “Eztizko inurriz beteriko tututxoak, kuia-gozokia, gazte berde erdi hotza eta Garnatxa mahatsez lagundutako intxaurrak” platerarekin.

Txapelketa azken fasea Basque Culinary Centerreko egoitzan jokatutako da, eta, bertan, BBC Eroski sariketako hiru finalistek aurkeztutako errezetak prestatu beharko dituzte zehaztutako tokiko produktuak erabiliz. Jarraian, epaimahaikideek platerok dastatuko dituzte. Honako hauek osatzen dute epaimahaia: Alejandro Martinez, Eroski Fundazioko lehendakaria; Neiker-Tecnalia enpresako Iker Bilbao; Leartiker enpresako

Naia Angonegi; Iñaki Moya, chefa eta BBCko irakaslea; Josema Azpeitia, idazlea eta gastronomoa; eta Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma jatetxeko chefa.

Emango diren hiru sarien babeslea Basque Culinary Center Fundazioko patronatuko kidea den Eroski da, eta, sariak, hurrenez hurren, 6.000, 3.000 eta 1.000 eurokoak izango dira.

Sariketa Espainiako jarduneko chef profesional guztiei irekita dago, eta Espainiako lurraldeen kultura eta gastronomia aberastasunaren osagai diren barietate eta espezie jakin batzuk sustatzen eta erabiltzen dituzten sukaldariak aitortzea eta saritzea du helburu.

Proposamen osasungarriak, jasangarriak eta berritzaileak dira, gure inguruan ekoitzitako elikagaiak nagusi dituztenak, ekoizleekin ez ezik, espezie, barietate eta zaporeen biodibertsitatea zaintzearekin ere baduten gizarte-konpromisoaren erakusle.

Informazio gehiago lortzeko interesa dutenek sariketaren webgunera jo dezakete:

https://www.premiobcceroskisaria.es/eu/

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com