Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Jaéngo Fenomeno Gastronomikoak Basque Culinary Center konkistatu du

24 Apirila 2024

Basque Culinary Centerrek eta Andalucía Come Culturak begirada bat eskaini diote Jaéngo gastronomiari. Afari baten eta edukien jardunaldi baten bidez, Jaéngo gastronomiak baliabide turistiko indartsu izateko duen ahalmena nabarmendu nahi izan da, Gastronomia Zientzien Fakultateko ikasleen eta bertako ikusleen aurrean.

 

Besteak beste, honako chef eta hizlari hauek hartu dute parte hitzordu honetan: Fernando Huidobro (Andaluziako Kultura Gastronomikoko Programaren koordinatzailea), Pedro Sánchez (Bagá jatetxeko chefa), Juan Carlos García (Vandelvira jatetxeko chefa eta Basque Culinary Centerreko ikasle ohia), Juan José Mesa León (Radis jatetxeko chefa), Javier Jurado (Malak jatetxeko chefa), Marcos Reguera (gastronomia-aholkularia, Cerro Puerta jatetxeko chef exekutiboa eta jabea eta oliba-olio birjina estretan aditua), Francisco Vañó (Aceites Castillo de Canenako zuzendaria eta jabea) eta Pedro Olivares (Jaéngo Vinos BIO Pedro Olivares upategiko ordezkaria). “Jaén: fenomeno gastronomikoa” izeneko hitzorduak Jaéngo gastronomiaren errealitatean, esentzian eta proiekzioan sakondu du; ez alferrik, azken urteotan lortu du gastronomia-adituen, bazkaltiar zorrotzen eta bidaiari gogotsuen interesa eta arreta bereganatzea.

 

‘Andalucía come Cultura’ Andaluziako Kultura Gastronomikoko Programaren bigarren edizioarenbarruan(Andaluziako Juntako Turismo, Kultura eta Kirol Sailak sustatua eta Unicaja Fundazioaren babesa duena), ekimena hasteko, Jaéngo gastronomiaren bikaintasuna erakusteko afari bat eskaini izan da, Michelin izarra duten 4 jatetxe hauetako sorkuntzez osatutako menu baten bidez: Bagá, Malak eta Radis, Jaénengoak; eta Vandelvira, Baezakoa. Apirilaren 22an Basque Culinary Center-en eskaini da afaria. Bertan, lurraldeko gastronomia osatzen duten balio kateko agenteen (ekoizleen) lan ona ikusi ahal izan da, baita jaki-biltegi baten bikaintasuna ere, zeinaren produktu izarra oliba-olio birjina estra baita. Sukaldariek sukaldean eta aretoan lan egiten lagundu duten Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikasleez gain, Euskadiko gastronomiari lotutako kazetari espezializatuak, sukaldariak eta pertsona ospetsuak ere izan dira.

 

Bestalde, apirilaren 24an, 9:00etatik 13:30era, Jaéngo sukaldaritzari eta produktuari buruzko jardunaldi kitzikagarri bat egin da Gastronomia Zientzien Fakultatean. Jaéngo gastronomiaren ordezkariek ere hartu dute parte, hitzaldi, mahai-inguru, dastaketa eta sukaldaritza-erakustaldien bidez, Unibertsitateko ikasleekin Jaéngo gastronomiaren fenomenoa ezagutzera emateko: olibadia baso humanizatu gisa; Jaéngo ardoak eta eskualdeko elaboraziorik nabarmenenak, chefik onenen eskutik. Osagai horien baturari esker, turismo-baliabide ahaltsu eta aberastasun-iturri gero eta emankorrago bihurtu da Jaéngo sukaldaritza-eskaintza lurraldearentzat.

 

'Andalucía come Cultura' Kultura Gastronomikoaren Andaluziako Programak gastronomiaren eta kulturaren arteko harreman estu eta banaezina erakutsi nahi du. Horretarako, askotariko ekintzak antolatzen ditu: tailer monografikoak Andaluziako jatetxeetan, mahai-inguruak eta elkarrizketak gastronomia-, kultura- eta zientzia-arloko erreferenteekin, etab.

 

Kultura Gastronomikoaren Andaluziako Programak II. Edizioa aurkeztu du duela egun batzuk Jaénen, “Sukaldaritza, Historia eta Cantea” gaiari buruzko mahai-inguru batekin. 

Proiektu hau Fundación Unicaja eta @CulturaAND ekimenari esker izan da posible.

Desarrollado por: GureMedia