19 Abendua 2011
Kutxa Ekoguneak kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eginez eta Eguberriak kontsumo masiboko garaia izanik, tokiko eta kalitatezko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina martxan jarri du Basque Culinary Centerren laguntzaz. Sukalde ibiltariak Gipuzkoako 7 herritan egingo du geldialdia Gabonetan ere, bertakoa eta garaikoa lelopean.
Tokiko produktu ekologikoen aldeko kanpaina ibiltaria abenduaren 19an abiatuko da Donostiatik doako showcookingak eskainiz. Sukaldaritza ikastaro hauetan parte hartzen dutenek Gabonetako menuak prestatzeko errezeta berriak ikasteko aukera izango dute, betiere bertako eta garaiko produktuak erabiliz.
Modu honetan, partehartzaileek hainbat produktu dastagarri izateaz gain, garaiko produktuen eskaintza zabala ezagutuko dute eta hauek sukaldean izan dezaketen erabilpen anitz eta praktikoak izango dituzte ikusgai.
Guztira, Gipuzkoako 7 udalerri bistatuko ditu unitate mugikorrak, abenduaren 19tik 29 bitartean 11:00-14:00 / 17:00-20:00 ordutegian:
Showcooking batean parte hartu nahi dutenek plaza erreserbatu beharko dute honako telefonoan: 902 10 91 56