• Ostalaritzako eta jatetxe-alorreko profesionalentzat, ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egin nahi dutenentzat.
• Aldatu eta eredu berriak ezartzeko interesa duten ostalaritza-negozioetako gerente eta jabeentzat.
• Dagoeneko beste arlo batzuetan prestakuntza izanik, epe ertainean gastronomia-proiekturen bat abian jarri eta jatetxe-kudeaketan espezializatzeko asmoa duten ekintzaileentzat.
Masterreko edukiak honela egituratzen dira:
1. ENPRESA KUDEAKETA
Jatetxe-enpresa baten negozio-eredua zehazteko eta bertako arloak errentagarritasunez planifikatu eta kudeatzeko trebeziak barneratzea da helburua.
Kudeatzea = planifikatzea + antolatzea + zuzentzea + koordinatzea + kontrolatzea
2. GASTRONOMIA ESKAINTZA
Gaur egungo gastronomia-joerak ezagutuz, sukaldaritza-kontzeptu propioak garatzea eta gastronomia-eskaintza zehaztutako negozio-ereduari lotzen zaion jakiteko irizpideak barneratzea da helburua.
Era berean, sukaldaritza-prozesuaren kudeaketa eraginkorra egiteko behar diren trebeziak barneratuko dira modulu horretan.
3. BERRIKUNTZA
Helburua da, batetik, ideiak sortzera eta jarrera sortzailea sustatzera bideratuta tresnak erabiliz, lana menderatzea; eta, bestetik, produktuan nahiz negozioaren kudeaketan berrikuntza-sistema bat ezartzea.
4. BEZEROAREN ARRETA
Bezeroaren arreta-prozesuak diseinatzeko, jangelako taldea zuzentzeko eta bezeroaren arreta egokia kudeatzeko behar diren ezagutza eta trebeziak barneratzea da helburua.
Era berean, sommelierraren oinarrizko trebeziak ez ezik, jatetxeko ardo eta edarien zerbitzua eraginkortasunez kudeatzeko ezagutzak ere barneratuko dira.
5.TUTORETZAK, IKASKUNTZA ESPERIENTZIAK ETA KASU PRAKTIKOAK
Erreferentziako gonbidatuak, bisitaldi teknikoak, erreferentziako gonbidatuak, esperientzia gastronomikoak, erakustaldiak eta proiektua garatzeko tutorearen jarraipena eta laguntza direla medio, erreferentziako negozio-ereduen arrakastaren gakoak ezagutu eta ulertuko dituzu, gero proiektu koherentea eta berritzailea garatu ahal izateko.
Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu Masterraren Programa: