HURRENGO EDIZIOA 2020KO MAIATZAREN 4EAN HASIKO DA
MATRIKULA IREKITA DAGO PLAZAK BUKATU ARTE!
Sorkuntzaren eta berrikuntzaren kontzeptuak erabiltzen hasteko eta abangoardiako sukaldaritza-teknikez jabetzeko ikastaroa. Ikastaroaren edukian behin eta berriro agertuko dira prozesu fisiko-kimikoak, makineria, tresna eta produktu berriak...
Egingo diren bisitaldietan, ikasleak punta-puntako sukaldaritzako azken joerak ezagutuko ditu. Estatuko jatetxerik garrantzitsuenetako I+G sailetako gonbidatuek, berriz, beren filosofia ezagutaraziko dute, sukaldaritza-proposamen pertsonal eta bereizgarriak egiteko erabiltzen dituzten printzipioak eta ikerketa-metodoak.
SUKALDARITZA TEKNIKEN EZAGUTZAN SAKONDUKO DUZU, ZENTZUMEN GUZTIAK PIZTUKO DITUZTEN ELABORAZIOAK SORTZEKO.
Sukaldaritzako ikasketak edo/eta aurretiko lan-esperientzia duten profesionalei zuzenduta dago (bi urteko esperientzia lehenetsiko da).
Prestakuntza-programako edukiak lau ardatz nagusitan banatzen dira:
• 1. Zentzuzko sukaldaritzarako sarrera.
• 2. Sortze- eta berritze-prozesuak.
• 3. Abangoardiako teknikak. Oinarriak, sukaldaritzan erabiltzea eta gaiari loturiko platerak prestatzea.
• 4. Produktu berriak.
Prestakuntza-programaren % 80 lantegi praktikoetan egingo da, “learning by doing” ikasketa-metodologian oinarrituta.
Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu Programa:
IKASKETA ALDIA: 2019ko Maiatzaren 4tik 2020ko Ekainaren 26ra
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 15:30etatik 20:30etara
IKASLE KOPURUA: 18
MATRIKULA: izen-ematea irekita dago plazak bukatu arte
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua honako kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:
• Ikastaroak praktikoak izango dira, funtsean: teknikak azaldu eta horiei loturiko platerak prestatzea.
• Zeharkako edukiak, ikasleak barneratu beharreko gaitasunak osatzeko: historia, sukaldaritzako kimika, nutrizioa, berrikuntza, eta abar.
• Aurretiko ezagutzak aktibatzeko lanak prestakuntza-saio bakoitzaren aurretik.
• Mintegi osagarriak eta Basque Culinary Centerreko jardueretan parte hartzea.
• Bisitak jatetxeetara edo txango gastronomikoak.
• Ikastaro-bukaerako proiektua burutzea.
Honako hauek dira irakasleak:
• Basque Culinary Centerreko irakasle adituak.
• Erreferentziako gonbidatuak.
• Hainbat ezagutza-arlotako adituak: sukaldaritzaren historia, jatetxeen kudeaketa, zentzumen-azterketa, sukaldaritzako kimika, segurtasuna eta higienea, nutrizioa eta abar.
Programak 3.500 euroko prezioa izango du eta honela ordainduko da:
• 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
• Zenbatekoaren % 40, hau da, 1.340 euro, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua gordetzeko.
• Gainerako zenbatekoa, 2.010 euro, programa hasi baino bi aste lehenago.
Prezioak honako hauek hartzen ditu:
• Material akademikoa.
• Jantzia.
• Prestakuntza-bisitak.
Dirulaguntzak jasotzeko aukera (zati bat edo osorik) Fundación Tripartitaren bidez
Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema propioa erabiltzen du, gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko moduko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela egiaztatzeko.
Eskaera aurkeztu eta hilabete baino lehen emango zaie erantzuna.
2017/2018 ikasturtean irekitako ikasleen egoitza.
Basque Culinary Center-etik pausu batera kokatua, eta hiri erdigunearekin konexio bikainekin, egoitzak ohe bikoitza, telebista, altzari moderno, sukalde txiki eta komun pribatua dituen 73 estudio ditu. Logela guztiek kanpora begiratzen dute, eta diseinu eta teknologien azken joerekin bat dator. Instalazioak bestalde, ondo hornituak daude, izan ere sukalde haundi bat daukate, ikasleek sukaldaritza praktikak egin ditzaten, baita bilera gelak, gimnasio eta egongela bat ere, non ikasleak sozializatu eta erlaxatu daitezkeen.
Eskaintzen dituen zerbitzuen artean:
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.