Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Formakuntza Arloko Aholkularia

19 Abendua 2025

Deskribapena

Baduzu esperientziarik formakuntza arloan? Salmentara bideratutako pertsona zara? Hala bada, aukera interesgarria izan daiteke zuretzat! 

Zure eginkizun nagusia profesionalentzako ikastaroen arloari laguntza ematea izango da, proposamen pertsonalizatuak lantzen eta formakuntza-proiektuak kudeatzen. Arloko arduradunarekin eta gainerako taldearekin elkarlanean, ikastaroen funtzionamendu egokia eta garapen optimoa bermatuko dituzu. 

Zure egunerokotasunean... 

  • Talde eta enpresen eskaerei arreta eman eta erantzungo diezu, beharrak identifikatuz eta dauden soluzioak egokituz eta/edo eskaintza berriak garatuz
  • Bezeroak erakartzera eta fidelizatzera bideratutako ekintza komertzialen planak gauzatuko dituzu. 
  • Proposamen komertzialak landu eta horien jarraipena egingo duzu, edukia, ikuspegi pedagogikoa, formatua eta aurrekontua definituz. 
  • Formakuntza proiektu pertsonalizatuak diseinatu, garatu eta koordinatuko dituzu. 
  • Baldintzak negoziatuko dituzu hainbat eragilerekin. 
  • Neurrira egindako proiektuen operatiba eta dokumentazioa koordinatuko dituzu, bai maila nazionalean bai nazioartekoan (hizlarien ostatu eta joan-etorriak, espazioen erreserbak, jatetxe-zerbitzuak, etab.). 
  • Ikastaroen ebaluazioak aztertu eta etorkizuneko edizioetan ezartzeko hobekuntzak proposatuko dituzu. 

Betekizunak

Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara? 

  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza,
    Marketin eta Publizitateko, Kudeaketa Komertzialeko, Nazioarteko Merkataritzako, Turismoko edo antzeko arloetako Goi Mailako Lanbide Heziketa duzu.
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia duzu prestakuntzaren kudeaketa eta salmentaren arloan
  • Euskara eta ingeles maila altua duzu (C1). 
  • Pertsona gertukoa zara.

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Marketin, Publizitate, Turismo edo antzeko arloetako Unibertsitate Gradua baduzu. 
  • Edizio grafikoari buruzko oinarrizko ezagutzak badituzu. 
  • CRM tresnekin lan egiteko esperientzia baduzu. 
  • Gastronomiaren sektorean lan egin baduzu edo ezagutzen baduzu. 

Zer eskaintzen dizugu Basque Culinary Centeren? 

  • Formakuntzaren eta gastronomiaren arloan aitzindaria den proiektu baten parte izatea. 
  • Kontratu mugagabea lanaldi osoan.
  • Malgutasuna eta telelana egiteko aukera. 
  • Pertsonak zaintzen dituen eta lankidetza sustatzen duen lan-ingurunea. 
  • Ingurune inklusiboa sustatzen dugu. Gainera, desgaitasun-ziurtagiria baduzu, kontuan hartuko dugu behar duzun laguntza izan dezazun. 

Proiektu hau zuretzat dela sentitzen duzu? Ez izan zalantzarik eta eman izena eskaintzan! Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan, azentu gabeko letrak, zenbakiak, espazioak eta gidoiak (_-) besterik ez dira onartzen.
pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak soilik daude baimenduta.

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia