Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

NOLA EGITEN DIO AURRE GASTRONOMIAK KORONABIRUSAREN ERRONKARI?

30 Apirila 2020

Nazioartean ospetsuak diren sukaldariak eta gastronomiaren munduko pertsona ezagunak, Koronabirus osteko egoeran gastronomiaz duten ikuspegia partekatzen

Nazioartean ospetsuak diren sukaldariek azaldu dute nola erantzuten ari diren COVID-19aren pandemiari, zer ondorio edukitzen ari den pandemia hori sukaldaritzaren industrian eta zer ekimen dauden komunitateari laguntzeko, eta gastronomiak elikaduraren sektoreari eta gizarteari oro har eskaini ahal dizkien irtenbideei buruz ere aritu dira.

Basque Culinary Centerreko Sasha Correak ekitaldia moderatzeaz gain, honakoa azpimarratu du: “arreta etor daitezkeen aukeretan jarri behar dugu, eta ez bakarrik orain larriak diren beharretan. Normaltasuna berreskuratzea ez da geneukan egoerara bueltatzea bezain erraza. Ez dugu horretan pentsatu behar. Halaber, egoera honetan nola aurrera egin eta nola iraunkorragoak izan pentsatu behar dugu. Horretarako, etorkizuneko eszenatoki berriak eraiki eta egokitu beharko genituzke, Koronabirusaren efektuak jasaten ari den munduaren beharrekin bat eginez.

Ekitaldia online izan da eta 1000 pertsona baino gehiago konektatu dira. Sukaldaritzatik harago eragina izaten ari diren ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldarien lana aitortzeko asmoz Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sortu eta urtero ematen den Basque Culinary World Prize-k (BCWP) antolatu du bilera birtuala.

Basque Culinary World Prize 2020rako izendapenak 2020ko uztailaren 1era arte egongo dira zabalik. Aurten, koronabirusak sektore gastronomikoan eta gizartean duen eragina nolabait murrizten laguntzen ari diren sukaldariei zuzenduta egongo da saria.

Hauek dira ekitaldian parte hartu duten sukaldariak eta pertsona ospetsuak: Eneko Atxa (Euskadi), hiru Michelin izar dituen Azurmendi jatetxekoa eta BCWPren epaimahaikidea; Anthony Myint (AEB) eta Maria Fernanda di Giacobbe (Venezuela), biak BCSPren irabazleak, bata 2019an eta bestea 2016an; eta BCWPren finalistak diren Ebru Baybara Demir (Turkia), David Hertz (Brasil), Douglas McMaster (Erresuma Batua) eta Diego Guerrero (Madril), azken hau Basque Culinary Centerren Patronatuko kidea izanik.  Elijah Amoo Addo sukaldari afrikarrak eta Silvia Rozas eta Marco Zambon Basque Culinary Centerreko ikasle ohiek ere hartu dute parte.

Eneko Atxa:

“Konponbidearen parte izan gaitezke. Niretzako gastronomía osasuna, ekonomia eta arima indartzeko sendagai bat da. Horregatik, ezagutza aterarazi behar dugu gure lanbidetik. Beti egongo da “Fine Dining”-arengatiko interesa; bizitzan, momentu batez gaude bakarrik eta zoriontsu izatera etorri gara, horregatik hori eskaini nahi dugu gure jatetxeetan. “Fine Dining”-a jantzi ezbedinekin mozorrotu daiteke eta existitzen jarraituko du, ez dakidana da, zein moda edo zein soinekoren azpian.”

David Hertz:

“Gizarte gastronomiak ez du inoiz horrenbeste zentzu izan. Eskuzabaltasuna praktikan jartzeko eta funtsezko gauzetan arreta jartzeko garaia da. COVID-19aren aurreko gure erantzuna, sukaldaritzako solidaritate kontzeptua da. Brasil bezalako herrialde batean, ezinezkoa da bakartzea fabeletan, izan ere, jendeak kezka handiagoa du lanarekin, birusarekin baino. Gaur, inoiz baino gehiago inplicatu behar gara”.

Maria Fernanda di Giacobbe:

“Momentu zail hauetan indartsuagoak egiten gara. Mugek konponbideak bilatzera bultzaten gaituzte eta Venezuelan hori egin dugu azken hamarkadetan, baita oinarrizkoa ez zegoenean ere: argia, ura, produktu basikoak. Naiz eta ekoizpen katea apurtuta egon, momentu honetan komuninatea elkartuta dago.”

Elijah Amoo Addo:

“Ghanan jendeak Covid19a eta testuinguru honetan hazten den gosea borrokatzen ari da. Nire herrialdean askorentzako okerragoa da gosea pasatzea, ez kutsatzeko isolatzea baino. Horregatik da horren gogorra gatazka. 

Urte askotako esperientzia dugu behar duten pertsonak elikatzen, elikagai hondakinez eta entitate ezberdinez baliatuz. Testuinguru honetan, hostalaritzako jendea gehien mindu den taldea da (Ghanako lan indarraren %40a). Normalean jaten ematen dutenek (gazteak, zerbitzariak, sukaldariak…) langabezian geratu dira eta baita baliabiderik gabe. Beraiek laguntza behar dute gaur, horregatik janari solidarioak banatzen dizkiegu.”

Diego Guerrero:

“Chef-ek duten rola sukaldetik haratago doa. Madrilen janaria banatzeko behar handia dago eta ni egiten dakidanarekin lagundu nahi izan nuen: sukaldatzen. WCK-rekin lan egiten hasi nintzen, larrialditan sartuta dauden osasun langileei janaria banatuz. Niretzako ez da ekintza heroiko bat; guztiak konektatzen gaituen arazo handiago baten konponbidearekin inplikatzearekin zerikusia du. Gero eta azkarren konpontzen badugu elkarrekin, gero eta lehenago aterako ditugu onurak banaka.

Herrialdea eta mundua gelditu den errealitate baten aurrean, non hostalaritzako sektorearen diru sarrerak izoztu diren, ikusten ari gara zailagoa izango dela irekitzea itxiak geratzea baino.  Inoiz baino arduratsuagoak izan behar gara, izan ere, lehen ireki nahi duten jatetxeek, ixten lehenak izan daitezke. Krisia guztion gai bat da, onura pertsonala onura kolektiboan oinarritzen da; oraingoan ezin dugu libreki jokatu. Denok elkartzen ez bagara, arazoa ez da konponduko.”

Douglas McMaster:

“Egungo egoera honetan epe motzeko ziurgabetasun handia dago, eta horrek egoeraren ikuspuntu zabalago bat izatera behartzen gaitu. Etorkizun iraunkorrago bat izatea espero dugu. Hau ez da azken hondamendi ekologikoa izango; ekaitz handiago bat dator: aldaketa klimatikoa. Motelegi erantzuten dugu honen aurrean, eta badirudi aldaketa honek bultzatuko duen gertakizun bakarra ekaitz hori izango dela.

Honakoa hausnartzeko aukera bat da. Nik zero waste ideia denontzako eskuragarri egingo duen plataforma batean jarri dut nire arreta. Gogor ari gara lanean, nire proiektu berria erraza izan dadin. Disruptiboa da gure industriarentzat, izan ere, sektore honetan ez baduzu berritzen desagertzen zara. Jarduera aldatzera behartuak gaude, eta espero dugu gertakizun honek etorkizuneko hondamendiak erresilientzia gehiagorekin aurre egiten laguntzea.”

Anthony Myint:

“San Frantziskon hostalaritza sektoreak ezinbesteko euskarrian dago. Hiriak erronka askori egin dio aurre. Puntu batean, denok pentsatu beharko dugu nola eratu normaltasun berri bat. Krisi honek, segurtasun, sare eta perdoi eza agerian jarri du. Gure negozioak eta elikadura sistemak resilienteagoak izan behar dute. Hori da pandemia honek eragindako ikasketa handienetako bat, era naturalez elikagaiak ekoizteko trebetasuna.”

Ebru Baybara Demir:

“Krisia, aukera bilakatu behar dugu. Emakume errefuxiatuekin xaboia ekoizteko proiektu bat jarri dugu martxan, haien diru sarrerak hazteko helburuarekin. 25.000 pieza ekoizten ari gara eta aurrera goaz. Jarraitzaile gehiagora iristen ari gara, sare sozialen bidez eskaerak jasoz eta bidalketen bitartez banatuz.

Gastronomia soziala inoiz baino garrantzitsuagoa da. Siriako errefuxiatuak tokiko nekazariak laguntzen ari dira, izan ere, beraiek dira nekazaritza iraunkorragoa egiteko teknika eta metodoak ezagutzen dituztenak, eta ekoizpen gastuak murriztu ditzazketenak. Era berean, beharrezko distantzia sozialarekin lan egitera erakusten diegu nekazari hauei.”

Alumni BCC: Silvia Rozas eta Marco Zambón

“Food 4 heroes” ekimena ezagutzen genuen, eta Pazko egunean, jendea familiarekin elkartzen denean, erabaki genuen Pazko bazkari bat ematea Veneziako ospitaleari, osasun-langileei lagunduz. Momentu unkigarria izan zen guretzako, eta horren ondorioz, erabaki genuen tokiko lehengaiak erabiliz produktuak garatzea, krisia jasaten ari diren pertsonak laguntzeko.

Gure ekarpena ekoizle txikiak laguntzean datza, haien uzta gorde dezaten. Horretarako, “oraina” salbatzen duten produktuak lantzen ditugu, etorkizunean kontsumituak izan dadin. Zentzu honetan, sukalde-berrikuntzaren aldetik konponbideak eskaintzen ditugu, zenbait produktuen balioa indartzeko, ekoizleak lagundu eta elikagai hondakinak murrizten dituzten teknika jasangarriak erabiliz.”

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, hau azpimarratu du:

“Euskadik, Europako eta munduko beste herrialde batzuek bezala, ikusi du nola COVIDen pandemiak inpaktu handia eduki duen, hasteko pertsonengan, eta nola krisia ere eragin duen osasunean, gizartean eta ekonomian. COVID 19ak beste errealitate bat ere nabarmendu du, ordea, elikaduraren katea ziurtatuta edukitzeko premia dagoela, alegia. Hasi nekazaritzako ekoizpenetik eta azken kontsumitzailearengana iritsi arte.

Eszenatoki hori ikusita, aprobetxatu behar dugu gizarteak barneratu izana, inoiz baino gehiago, zein garrantzitsua den elikadura kate sendoa eta behar-beharrezkoak diren tokiko produktuak osasun eta kalitateko berme guztiekin hornitu dezakeena edukitzea, eta horrek eskaintzen digun aukeraz baliatu behar dugu. Baina etorkizunak zer ekarriko digun ziur ez dakigunez, beharrezkoa da neurriak hartzen jarraitzea, eta gaur egin dugunaren moduko topaketa gehiago antolatzea, non agerian utzi baita gastronomiaren mundua erronka berriei aurre egiteko prest dagoela”.

Bere aldetik, Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak, adierazi duenez,  “2016an sortu zenetik, Basque Culinary World Prizek gastronomia azpimarratu du, gizarteko indar eraldatzaile bihurtu den fenomeno globala den heinean. Gastronomiaren bitartez gizarteak dituen erronkei aurre egin eta erronka horietarako irtenbideak eman ditzakegu.

Ez dago COVID-19aren pandemia baino erronka handiagorik. Gure garaia definitzen duen alderdietako bat da, eta gastronomiaren sektoreari beste sektore batzuei baino nabarmen gehiago eragin die. Horregatik, aurten pandemiari lotuta aldaketa sozialaren eragile gisa sukaldariek duten zeregin aktiboa agerian jartzen dutenak bilatu nahi dira izendatutakoen artean.”

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com